Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 1 Marzo, 2023 Ekintzailetza Up Euskadi Start up

‘Durangaldeko Ekogarapen Guneak’ Lanbide Heziketa, Unibertsitate Prestakuntza, ikerketa, ekintzailetza, sektore berriak eta Durangalderako negozio-aukerak bateratuko ditu

Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta DEK- Durangaldea Enpresa Ekimenak Durangon ekonomiaren sustapena eta goi-mailako prestakuntza bateratuko dituen ekosistema berria sustatuko dute
DEK Durangaldea

Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta DEK – DEK – Durangaldea Enpresa Ekimenak “Durangaldeko Ekogarapen Gunea”, Durangaldearen etorkizuneko lehiakortasunerako funtsezko proiektua aurkeztu dute. Goi-mailako prestakuntza, ikerketa, ekintzailetza, sektore berriak eta negozio-aukerak batzen ditu. Helburua, enpresen modernizazioa eta lehiakortasuna bultzatzeko gai izango den, eskualdeko lehentasun estrategikoekin bat datozen oinarri teknologikoko enpresa berriak sortzen lagunduko duen eta Durangaldera funts eta proiektu estrategikoak erakarriko dituen eskualderako trebakuntza eta sustapen ekonomikoko eredu berria bultzatzea da.

 

Proiektua gaur goizean aurkeztu da Durangon, eta bertan izan dira Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua, Elixabete Etxanobe Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako diputatua eta Mireia Elkoroiribe DEK – Durangaldea Enpresa Ekimeneko presidentea. Gainera, Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea, Jorge Arévalo Lanbide Heziketako sailburuordea, Ainara Basurko Ekonomia Sustatzeko diputatua, Txaber Ouro Sprilurreko gerentea, DEK – Durangaldea Enpresa Ekimeneko bazkide sustatzaileak, Durangaldeko alkateak eta eskualdeko enpresen ordezkariak izan dira bertan.

Durangaldeko Ekogarapen Gunea, trantsizio demografiko-sozialak, energetiko- ingurumenekoak eta teknologiko-digitalak markatutako testuinguruan enpresa sarearen lehiakortasuna handitzeko, talentua atxikitzeko eta fidelizatzeko eta kalitatezko enplegua sortzeko eskualdetik egindako hausnarketa prozesuaren emaitza da. Hala, DEK – Durangaldea Enpresa Ekimenaren bazkide sustatzaileek plan estrategiko batean islatu dute eskualdearen etorkizunari buruz duten ikuspegia. Plan estrategiko horren bidez, ekosistema oso bat garatu da, enpresa adimendunaren, enpresa jasangarriaren eta enpresa sortzailearen inguruan sustapen ekonomiko jasangarria eta eskualdeko lehiakortasuna sustatzeko.

Durangaldeko Ekogarapen Gunea, Fundifés enpresa egon zen lurretan egongo den diziplina anitzeko espazioa izango da. 14.200 m2-ko lursaila Sprilurrena da, eta dagoeneko industria-hondakin zaharrak eraitsi dira, lurra deskontaminatzeko eta berreskuratzeko lanei ekiteko. Obrak 2025ean hastea eta bertan hainbat eta hainbat zerbitzu eskaini ahal izatea aurreikusten da: enpresentzako laguntza eta aholkularitza, eskualdeko lehiakortasunaren behatokia, oinarri teknologikoko enpresen inkubagailua, lankidetzako eskualdeko proiektuen bultzada eta trantsizio energetikoaren eta teknologikoaren eskaintza jasoko ditu. Gainera, zentro berriak coworking-erako, startup-etarako eta eskualdeko eta trakzio-enpresetarako guneak, bilera-gelak, erakusketa-espazioak eta auditorioa izango ditu, proiektuan lehentasuna duten esparru estrategikoekin bat etorriz.

 

Goi Mailako Prestakuntza

Aurreikuspenen arabera, etorkizunean “Sustapen Ekonomiko Jasangarriko eta goi maiako prestakuntzako ekosisteman” Lanbide Heziketa eta Unibertsitate Prestakuntza ere egongo dira. Duragaldeko Ekogarapen Gunean Euskadiko goi-mailako prestakuntza dualeko proiektu pilotu garrantzitsua ezarriko da (LH-Unibertsitatea). Proiektu berritzailea da Europako Goi Mailako Prestakuntzan, helize laukoitzaren ereduan oinarritua, erakundeetako eta hezkuntzako eragileen, enpresen eta gizartearen parte-hartzearekin, tokiko industriarako talentu eraldatzailea sortzeko helburuarekin.

Lehenengo fasean, goi-mailako prestakuntza dualaren eskaintza eraikin bereko sustapen ekonomikoko jarduerarekin batera arituko da, garatu ahala, lursail berean eraikin propioa izango duela aurreikusten den arren. Bertan egongo da Maristak Berria zentro berria ere, Durangaldea Ekogarapen Gunea izena izango duen goi-mailako prestakuntzako eta sustapen ekonomikoko ekosistema indartsua osatuz.

Hauek dira helburuak: etengabeko Goi Mailako Prestakuntzako ekosistema sortzea, espezializatua eta enpresari lotua; enpresak Azterlan zentro teknologikoarekin, LHko zentroen sarearekin eta unibertsitatearekin lotzea; talentua sortzea, erakartzea eta atxikitzea; enpresen networking-a indartzea; enpresen modernizazioa eta lehiakortasuna bultzatzea; oinarri teknologikoko enpresa berriak sortzen eta dibertsifikatzen laguntzea, eskualdeko lehentasun estrategikoekin bat etorriz: Enpresa adimenduna, enpresa jasangarria eta enpresa sortzailea.

Era berean, Durangok eta Durangaldeak Euskadin duten erdiguneko kokapen estrategikoa kapitalizatu gura da, eskualdea ekipamendu eta azpiegitura espezializatu eta adimendunez hornituz, Durangaldera funts eta proiektu estrategikoak erakarriz, eta Durangaldea indarra hartzen ari den eskualde ekonomiko gisa bultzatuz.

Mireia Elkoroiribe DEKeko presidenteak azpimarratu duenez, “proiektua beharrezkoa da Durangori eta Durangaldeari bultzada ekonomiko handia emateko, enpresa-sarea indartuz, ekiteko aukera berriak bultzatuz eta goi-mailako prestakuntza eta talentua sortuz. Proiektu hori erakunde arteko eta eskualdeko eragile nagusi  guztien lankidetzari esker baino ez da posible”.

Elixabete Etxanobe Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako diputatuak, bere aldetik nabarmendu duenez, “proiektu hau prestakuntzako arlo berriei leku egingo dien azpiegitura baino askoz gehiago da, eta ikerketarako eta ekintzailetzarako guneak sortuko ditu. Durangaldeko Ekogarapen Gunea, eskualde gisa denok batera ematen dugun aurrerapauso handia da. Berrikuntzaren, ekintzailetzaren, talentuaren eta lankidetzaren bidez Durangaldea dinamizatzeko aukera paregabea eskaintzen duen proiektu eraldatzailea. Gaur, Durangaldeak bere ekosistema indartu egiten du jarduerarako nitxo berrietan sakontzeko eta bere egitura ekonomikoa enpresa-eredu adimentsua, iraunkorra eta sortzailea lortzeko trantsizio handiekin lerrokatzeko”.

Azkenik, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak azaldu duenez, “ingurumenaren ikuspegitik eredugarria den esku-hartze baten aurrean gaude. Partzela sprilurretik hartu dugu geure gain; pabiloiak eraitsi ditugu, eta haiek deskontaminatzeko konpromisoa hartu dugu, baldintzarik onenetan uzteko eta ondo definitutako eta bideratutako ekosistema duen espazioaren eraikuntzari eta proiekzioari argi berdea eman ahal izateko, gainerako eragile, erakunde, prestakuntza-zentro eta enpresekin batera”.

 

DEK

DEK – Durangaldea Enpresa Ekimena, eskualdeko ekonomia sustatzeko erakunde berria, abenduan jarri zen abian, Durangaldeko Mankomunitateak, Amorebieta- Etxanoko Udalak, Azterlan Zentro Teknologikoak, Durangaldeko Enpresen Elkarteak eta Maristak Durango-Ikastetxeak osatutako talde eragilearen lan koordinatuari esker, CIFP Zornotza LHIIren eta CIFP Iurreta LHIIren laguntzarekin. Hau da, Durangaldeko instituzio-, enpresa-, teknologia- eta prestakuntza-arloko erakundeak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, eskualde-lehiakortasuna bultzatzeko Bizkaia Orekan Sakonduz estrategiaren barruan.

DEK Durangaldea

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 27 abendua, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Dryfing Naia Espinosa 27 abendua, 2024 Ekintzailetza
Arabako startup-a Dryfing, Expansión Start UP Sariak Ingurumen kategorian lehen saria
Irakurri gehiago
26 abendua, 2024 Ekintzailetza
Marzianosek gozoki osasungarriez gozatzeko aukera ematen du, zaporeari uko egin gabe
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 20 abendua, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
19 abendua, 2024 Ekintzailetza
BIC Bizkaiak 10. urteurrena ospatzen du 65 enpresa garatu, 500 lanpostu sortu eta 175 milioi euroko fakturazioarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak