Easo Ventures-ek 30 milioi euroko fondo berria atera du enpresa berritzaileetan inbertitzeko
Easo Ventures, arrisku-kapitaleko lehen euskal enpresa pribatua, 2018an sortu zen enpresa berritzaileen garapena bultzatzeko. Easo Ventures II, CNMV-an erregistratua dagoen ekimena, gutxienez 100.000 euro eskain ditzaketen inbertsoreen bila dabil, 30 milioi euro eskuratzeko helburuaz.
“Easo Ventures sortu genuenetik, 500 konpainia baino gehiago aztertu ditugu eta 36 enpresatan inbertitu dugu. Hiru urteotan izandako esperientziak erakutsi digu inbertsiorako bide hau beharrezkoa dela konpainien hazkundeak bultzatu eta arintzeko” azaldu digu Easo Venturesen Managing Partner den Pedro Muñoz-Barojak.
Easo Ventures II-ren helburu nagusia enpresa berritzaileen garapena bultzatzen jarraitzea da. Honetarako, sozietate honen esperientzia eta enpresa-ikuspegia eskaintzen dizkiegu inbertitu duten enpresei.
“Gure egitekoa hazkuntzarako proiektu argia duten pertsona eta enpresei laguntzea da. Inbertsioa, aholkularitza eta esperientzia eskaintzen ditugu. Inbertitutako enpresen profesionalizazioan eta hazkuntzan diharduten 100 aholkulari baino gehiagoz osatutako taldea dugu” gehitu du Muñozek.
Zifrei erreparatuz gero, Easo Venturesek inbertitutako enpresen fakturazioak %280eko hazkundea izan du inbertsioaz geroztik, guztira 45 milioi euro lortuz 2020an. “Inbertitzen dugun euro bakoitzagatik 1,20 euroko finantziazioa lortzen dugu bankuetatik. Eragina du lurraldean eta lanpostu berrien sorkuntzan: guk inbertitu dugun konpainiek 500 lanpostu baino gehiago sortu dituzte” diosku Muñozek.
2018an sortutako Easo Ventures enpresak 99 inbertsore eta 18.410.000 euroko inbertsio-fondoa du. Inbertsoreak nagusiki Euskal Herriko enpresak, enpresariak eta zuzendariak dira. Easo Ventures inbertitzeko eta lurraldeko enpresa berritzaileen garapena eta hazkundea sustatzeko bitartekaritzat dute.
Sortu zenetik, Easo Ventures-ek guztira Espainiako 36 enpresatan inbertitu ditu (%61a Euskal Herrian); bai produktuetara zuzendutako konpainietan, bai softwarera zuzendutakoetan ere. Inbertsioa IoT, zibersegurtasuna eta bio-osasuna bezalako sektoreetan izan da. Gaur egun, sozietate hau Espainian aktiboen diren ‘venture capital’-en artean zortzigarrena da.
Easo Ventures II fondoak Venture Capital Inveready kudeatzailearen babesa du; baita startupak azeleratzen dituen Berriup enpresarena eta aholkularitza finantza eta enpresa-aholkularitza eskaintzen dituen Norgestion-ena ere.
Lotutako albisteak

Mikel Jauregi: “Eusko Jaurlaritzari dagokiola Euskadiko enpresei segurtasuna eta ziurtasuna eskaintzea”
Sailburuak "enplegua eta aberastasuna sortzeko Euskadiko enpresek egiten duten lana" balioan jarri du, enpresari eta ekintzaileen figurari prestigioa emateko beharra aldarrikatuz

INNKIA startup jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
LABORAL Kutxaren eta IKERLANen eskutik sortu da startup kooperatibo aitzindaria, MONDRAGONen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

ELIKA Fundazioak “Recircular alimentación” aurkeztu du, elikagai-soberakinak errebalorizatzen lagunduko duen tresna digitala
Elika Fundazioaren eta Recircular startup-aren arteko lankidetzaren emaitza da, zeinak elikagai-soberakinak ekonomikoki balorizatzea duen xede.

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Female Founders Day: Emakumeen talentua eta ekintzailetza sustatzeko ekitaldia Bilbon
Inbertsioan, teknologian eta ekintzailetzan adituak elkartuko dira: hitzaldi nagusiak, eztabaida mahaiak eta pitch lehiaketa.