EIT Food partzuergoak bi programa abiarazi ditu nekazaritza eta elikadura sektoreko proiektu berritzaileak bultzatzeko
SeedBed eta FAN Bilbao deialdiak Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean egingo dira
EIT Food partzuergoa proiektu europar bat da, zeinaren helburua baita aurrera egitea elikadura-sistema jasangarri eta osasuntsuago baterantz, zerbitzuak, produktuak edo enpresa ideiak bezalako konponbide berriak bultzatuz. Azti Tecnaliak zuzentzen du partzuergo hori Europa hegoaldean eta, une honetan, bi deialdi dauzka martxan elikadura eta nekazaritza sektoreetako ekintzailetza bultzatzeko.
Dagoeneko zabalik dago ideia berritzaileentzako Seedbed programaren bigarren edizioan parte hartzeko epea. Ekimen hori beraizik zuzentzen zaie hasierako fasean dagoen produktu edo zerbitzu bat duten ekintzaile edo startup-ei, eta produktu edo zerbitzu hori edozein fasetara bideratuta egon daiteke: produkziora, banaketara eta kontsumora. Programa honetako onuradunek 6 hilabeteko laguntza jasoko dute aurrez aurreko eta onlineko prestakuntzarekin, laguntza horren barruan sartzen delarik adituen aholkularitza eta produktuak edo zerbitzuak balizko 100 bezerorekin probatzeko aukera. Asmoa da ekintzailez osatutako lantalde horiei laguntzea enpresa bideragarri bat sortzen euren proiektutik abiatuta. Programa honen bidez 10.000 eurorainoko finantzaketa eskuratuko dute negozio-ideia baliozkotzeko, eta beste 20.000 euro proiektuarekin jarraitzeko.
Deialdia zabalik dago martxoaren 15era arte Seedbed atarian, eta hautagaitza guztien artetik 10 proiektu aukeratuko dira. EIT Food partzuergoaren egoitza (Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean) izango da haztegietako bat, baina programa aldi berean garatuko da partzuergo horrek Ipar Irlandan, Polonian, Danimarkan eta Alemanian dauzkan egoitzetan ere.
Inpaktua izan dezaketen startup-entzako laguntza
Horrekin batera, EIT Food partzuergoak Food Accelerator Network azelerazio programa abiarazi du nekazaritza eta elikadura sektorean inpaktu handia eragin dezakeen produktu edo zerbitzu bat duten startup-entzat. Proiektua hornikuntza-katearen edozein zatitakoa izan liteke, baina helburu nagusitzat izan behar du aurrera egitea elikadura-sistema osasuntsu eta jasangarriago baterantz. Kasu honetan, programak eskaintzen du 4 hilabeteko azelerazio-prozesu bat, 15.000 euroko finantzaketa eta sektoreko enpresa liderrak biltzen dituen sare bateko kide izatea.
Eskaera guztien artetik 60 startup aukeratuko dira proiektuaren 6 egoitzetako batean (horietako bat Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean) programa egiteko. Programa bukatutakoan, inpaktua izateko gaitasun gehien duten hiru enpresek 100.000 eurorainoko finantzaketa jasoko dute proiektuarekin aurrera jarraitzeko. FAN Bilbao azeleragailura hautagaitzak bidaltzeko epea zabalik dago martxoaren 10era arte.
Europa hegoaldeko EIT Food guneak -Azti Tecnaliaren gidaritzapean dagoena- partaidetzat ditu Angulas Aguinaga enpresa eta Neiker zentroa, eta Eusko Jaurlaritzaren babesa ere badu. Europa mailan, 60tik gora antolakunde biltzen ditu partzuergoak, besteak beste nekazaritza eta elikadura sektoreko nahiz teknologia berrien sektoreko enpresa liderrak, ikerketa zentroak eta unibertsitateak. Partzuergo honek helburutzat hartu du berrikuntzak egitea elikaduraren produkzioko balio-kate osoan, horrela produktu osasuntsuagoak sortzeko, inpaktu ekologikoa murrizteko eta enplegua sustatzeko sektorean.
Lotutako albisteak

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza