Ekintzaileek eta Ikasleek konponbideak bilatu nahi dituzte urari hondakinek eragiten dizkiogun kalteak arintzeko
2020ko Deusto Ekintzaile Astearen barruan, Deustuko Unibertsitateko ikasle ekintzaileek parte hartuko dute “Climathon” eta “Brainstorming creativo” ekimenetan, klima aldaketari buruzko erronkei erantzunak emateko.
Ekimen horiek URA 20-21 ekimenaren barruan daude eta Deustok Alboan GKEarekin eta AQUADAT startup-arekin lankidetzan jarritako kanpaina da, helburu du itsasora botatzen ditugun hondakinekin eta zaborrarekin urari eta ingurumenari eragiten diegun kaltearen inguruan sentsibilizatzea.
URA 20-21 ekimena urrian hasi zen, ikasleek, hezkuntza-komunitateak eta, oro har, gizartearen parte hartzearekin “Deusto Ekintzaile Solasaldiak” eginez. Uraren erabilera egokiaren garrantziaz eta horrek gizartean eta ingurumenean duen eraginaz kontzientziatzea zuten helburu. URA ekimenaren asmoa da datozen hilabeteetan ikerketa eta mobilizazio jarduera ugari antolatzea. Besteak beste, azaroaren 16tik 20ra bitartean Deusto Ekintzaile Astearen barruan egingo diren ekimenak.
Kanpaina horren barruko beste ekimen bat “Zeuk aukeratzen duzu gure itsasoa” proiektua da, eta, horren barruan, azaroaren 7an Zurriolako hondartzan (Donostia) egindako ekitaldi batean bildutako hondakinetatik abiatuta eskultura bat sortuko da. Peio Arnaez Deustu Campusekoak egingo du irudia, eta zaborrak urari eta ingurumenari egiten dien kaltea irudikatu nahi du. Kafetegiaren ondoan egongo da eta Donostiako campuseko irudia izango da Deusto Ekintzaile Astean. Enkantearen bidez, bildutako dirua Alboan GKEaren proiektu bat, urarekin lotutakoa, diruz laguntzeko erabiliko da.
Espiritu berritzailea arnastu
Deusto Ekintzaile Astearekin, Unibertsitateak Global Entrepreneurship Week mugimenduarekin bat egiten du. Mugimendu hori aldi berean egiten da 180 herrialdetan, 20.000 bazkiderekin, 40.000 ekitaldirekin eta 10 milioi parte hartzailerekin, eta kultura ekintzailea eta berritzailea sustatzea du helburu. Oraingo honetan, pandemia dela eta, programatutako ekitaldi gehienak online dira. Hala ere, Deustun berrikuntzaren eta ekintzailetzaren espiritua arnastu ahal izango da Bilboko eta Donostiako campusetan.
Aurreikusitako gaietako batzuk hauek dira: Deusto Ekintzaile Books, Álvaro Díez Avilés eta Josep Maria Vallvè i Guionnet egileek aurkeztuko dute “El Batacazo Emprendedor” liburua eta Jose Ignacio Sordo Galarzak aurkeztuko du “El CEO inconformista” eta “Innovación Frugal” webgunea aurkeztuko da.
Halaber, Bilboko campusean Deusto Ekintzaile Gunea jarriko da, eta bertan bi itsas edukiontzi jarriko dira, “Azal” desberdin batez estalita eta mezua jarrita. Gainera, horietan Deustuk berrikuntza eta ekintzailetza bultzatzeko eskaintzen dituen laguntza zerbitzu guztien berri emango da.
Era berean, martxan jarriko da “Munduak batzen” Deusto Ekintzaileren podcast berria, hainbat historia eta ideia dituzten ekintzaileak batzen dituena.
Solasaldien programa da, berrikuntzaren eta ekintzailetzaren munduko jende interesgarria batzen duena.
info+: https://blogs.deusto.es/iedeusto/
Lotutako albisteak

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza

WonderShop, WordPress-erako (“WP”) diseinatutako plugina, online denden jabeei katalogoen kudeaketa errazten die
Garatzen eta merkaturatzen duena WoonderSoft da. Enpresa gipuzkoarrak nazioarteko asmoak ditu eta bere produktuak interesa piztu du beste herrialde batzuetan.

Zure proiektua bultzatu 2025eko Ostegun Ekintzaileekin
"Kabiak" ekintzailetzako ekosistema sendotu du ‘Ostegun ekintzaileen’ beste ibilbide batekin

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250309
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Momentum Gamesek joko arrakastatsuak sortzen laguntzen die markei
Gipuzkoako startupa proiektu bakoitzaren garapenaz eta administrazioaz arduratzen da, baita jokoen-analitikari buruz ere

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.