“Ekintzailetza eta dibertsifikazio esperientziak euskal kooperatibetan” jardunaldia.
ISEAk eta MU Enpresagintzak “Ekintzailetza eta dibertsifikazio esperientziak euskal kooperatibetan” jardunaldia antolatu dute. Jardunaldiak gure kooperatibetan ekintzailetzan eta dibertsifikazio arloan ibilbide luzea egin duten pertsonen partaidetza du, eta kooperatiben barruan prozesu ekintzaileei buruz hausnartu nahi du.
Jardunaldiak mahai inguru modua izango du, eta honako pertsona hauek hartuko dute parte:
- Antxon Lz. Usoz, DANOBATGROUPeko Berrikuntza zuzendari ohia.
- Isidro Elduaien, ATHLON Koop.E.ko bazkide sustatzailea.
- Iñigo Garay, CIKATEK Koop.E.ko Berrikuntza arduraduna
- Ángel Lequerica, FAGOR EDERLAN Koop.E.ko negozio berrien garapeneko zuzendaria.
Mahai ingurua Mikel Orobengoa ISEAko Zuzendariak girotuko du.
Ondoren, EkimenOla aurkeztuko da, euskal enpresentzat barne-ekintzailetzako ekimenen bizkortzailea.
Jardunaldia 2024ko otsailaren 15ean izango da, 16.00etatik aurrera, Arrasateko Garaia Parke Teknologikoko Goiru kaleko 7. zenbakian dagoen LKS/KREAN eraikineko Plaza aretoan.
Parte hartzea askea izango da pertsona guztientzat. Horretarako, izena eman behar da, mezu bat bidaliz helbide elektroniko honetara: morobengoa@isea.eus
Ekitaldi hau Gizarte Ekonomia Bultzatzeko Plangintza Osoko 2022-2023 deialdiak finantzatzen du, Ehun Ekonomiko, Inklusibo eta Jasangarri bat sortzeko, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Plangintzaren barnean.
Lotutako albisteak

Karelak berrikuntzaren aldeko apustua egiten du ontzigintza eta industria sektoreetan
Konpainiak ingeniaritza elektrikoko aholkularitza zerbitzu integrala eskaintzen du Euskadiko eta nazioarteko enpresentzat

Eusko Jaurlaritzak deialdi berri bat ireki du euskal enpresa traktoreek mundu osoko startup disruptiboekin lankidetzan jardun dezaten
BIND programaren 10. edizioaren deialdia, SPRI Taldeak kudeatzen duena, martxoaren 31n amaitzen da, eta gaur egun enpresa hauek parte hartzen dute, besteak beste: Mercedes-Benz, ITP Aero, Iberdrola, Betsaide, Ormazabal, Tubacex, Talgo, Sidenor eta Eroski.

Wake Up! Resumen de noticias emprendedoras en la Red
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Martxoaren 13an: ‘Venture on the Road’ ekimenak proiektu teknologiko berritzaileak sustatuko ditu Bilbon
Potentziala duen IKT proiektu bat duzu eta sektoreko jendearekin konektatu nahi duzu? Ez galdu aukera hau.

INNKIA startup jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
LABORAL Kutxaren eta IKERLANen eskutik sortu da startup kooperatibo aitzindaria, MONDRAGONen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.