«Ekintzailetza Zirkularrak» tailerra: ALOKLUB
Azken urteotan, Ekonomia Zirkularrari gero eta arreta handiagoa jarri zaio politika- eta enpresa-arloko erreferenteen artean, eta lehentasun bihurtu da Europako zenbait herrialderen eta Europar Batasunaren beraren politiketan.
Aldi berean, ekintzailetzaren mundua eboluzionatuz joan da eta unean uneko gizartearen beharretara egokitu da, sozialagoa eta ingurumenaren aldetik jasangarriagoa den negozioetara igarotzeko premian arreta jarriz.
Tailer honen helburua ekonomia zirkularraren eta ekintzailetzaren arloak integratzea da, galdera honi erantzunez: Zein da ekintzaileen zeregina ekonomia zirkularrerako trantsizioan? Gaur egungo ingurumen-arazoei irtenbidea aurkitzeko grinak, espiritu ekintzaile handiarekin nahastuta, ekonomia zirkularraren barruan berrikuntza disruptiboak sortzea ahalbidetzen du, negozio linealetatik haratago joanez.
MgE-en «Begirada sozialarekin ekiten» ibilbideko bigarren tailer honek «Ekintzailetza zirkularrak» du izena, eta martxoaren 11rako dago programatuta, 17:30etan, formatu birtualean. MgEk eta Rodolfo Pereirak emango dute tailerra, Aloklubeko ekintzailea, Euskadiko 1. Gauzen liburutegia sortu duena, Garapen Iraunkorrean eta Ekonomia Zirkularrean oinarritutako tokiko negozioa sustatuz.
Tailerrak lehenengo zati teoriko bat izango du, ekonomia zirkularra zer den, zer printzipio dituen, zer estrategia dituen eta zer ekintzailetza-aukera dituen azaltzeko, eta bigarren zati praktiko bat, non lehenengoan azaldutakoa lurreratuko dugun, gure negozioan ekonomia zirkularra sartzen eta ekintzailetza zirkularrak garatzen hasteko ariketa baten bidez.
Tailerra gaztelaniaz izango da, Zoom-en bidez. Plazak doakoak dira, baina mugatuak. Izena eman ezazu hurrengo galdetegian zurea gordetzeko.
Lotutako albisteak

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza