Ekintzailetza
Albisteak 30 urtarrila, 2025

Ekintzailetzako zuzendariak azpimarratu duenez, euskal ekosistemaren bidez, 30 enpresa berri eratu ziren iaz Araban

2025erako Araba Ekinean ekimeneko jarduera-programa aurkeztu dute

Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak, Ane Miren de Ariñok, Arabako ekintzailetzako ekosistemaren bidez iaz 30 enpresa berri eratu zirela nabarmendu du. Ariñok Araba Ekinean egitasmoko 2025erako jardueren programaren aurkezpenean hartu du parte.

Edizio honekin, 22 urte beteko dira lurraldean ekintzailetza sustatu eta bultzatzen, eta erakunde hori Araban jarduera horrekin lotutako eragileak eta ekimenak biltzen dituen erreferente eta gune bihurtu da. Arabako Foru Aldundiak, Vitoria-Gasteizko Udalak, Eusko Jaurlaritzak, SPRI Taldearen bidez, eta BIC Arabak eta Vital Fundazioak prentsaurrekoan aurkeztu dituzte 2025ean “Sareko talentua” izenburupean egingo den ekimenaren xehetasunak.

Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak adierazi duenez, Arabako ekintzailetza gorakada-fasean dago argi eta garbi. “2024a errekorreko urtea izan da eratutako enpresa kopuruari eta Ekintzaile/Barnekintzaile eta Ekin Araban egitasmoarekin lotutako laguntzen eskaerari dagokienez. Horiek guztiek, gainera, berrikuntza teknologikora eta garapen jasangarria zuzendutako ikuspegi argia dute”.

Ane Miren de Ariñok “BIC Arabaren, SPRIren eta Eusko Jaurlaritzaren kanaletatik egiten dugun” lan garrantzitsuari balioa eman nahi izan dio. “Eta horrek herritarrengana iristeko modu zabala eskatzen du, ekintzaileari prestigioa emanez eta ekintzailetzak dakartzan aukerak hurbilduz, bereziki gazteenei”.

Aurtengo jardunaldi nagusiak maiatzaren 12an izango dira, ideien lehiaketako finalisten aurkezpenarekin, eta ekainaren 5ean, Ekin Day egunarekin.  Aurtengo gai nagusia izango da proiektu ekintzaileak sustatzeko sareak eta sinergiek duten garrantzia.

Egitasmoarekin lotuta urtean zehar egingo diren jarduerak urtarrilaren 30ean hasi ziren, Arabako LHko ikasleen 47 negozio-ideia aurkezteko baliagarria izan zen Eskola Enpresen Azokarekin.

Araba Ekinean egitasmoaren aurtengo edizioak lurralde honetako enpresa-talentuan, eta pertsona horiei esker sortzen diren enpresa eta proiektuetan jarriko du arretagune nagusia. Ekimen honen jarduera nagusietako bat da “Zure ideiak balio du” lehiaketa (aurtengoa 21. edizioa izango da). Gaurko aurkezpenak lurraldeko ideia eta proiektu ekintzaile onenak saritzen dituen lehiaketa honen 2025. edizioa abiarazteko balio izan du. 11 sari izango dira guztira, eta 10.000 euro baino gehiago banatuko dituzte, hainbat erakunde babesleren lankidetzari esker: Vital Fundazioa, Aclima (Ingurumenaren Euskal Klusterra), Gasteiz ON, Eroski, Michelín Fundazioa, i+Med, RPK, Deustuko Unibertsitatea, Mobility Lab Vitoria-Gasteiz eta Data Value Management.

Aurten, lehiaketak Arabako enpresa-sareko egungo joerei eta eskakizunei zuzendutako sari berezi bat izango du. Gasteizko Data Value Management start upak babestuko du sari berri hau, eta adimen artifizialeko eta datuen analisiko teknikak hobeto aplikatzea proposatzen duen proiektua sarituko du.

Lotutako albisteak

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250324
28/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik  dago  MAKE  IN!  Ekintzailetza  Industriala  programaren  4.  ediziorako  izen-emate  epea
24/03/2025 Ekintzailetza

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea

Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
21/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech  Startup  Forum  2025:  elikagaien  industriarako  berrikuntzaren  eta  teknologiaren  arloko  punta-puntako  irtenbideak
20/03/2025 Ekintzailetza

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak

Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza

WonderShop,  WordPress-erako  (“WP”)  diseinatutako  plugina,  online  denden  jabeei  katalogoen  kudeaketa  errazten  die
20/03/2025 Ekintzailetza

WonderShop, WordPress-erako (“WP”) diseinatutako plugina, online denden jabeei katalogoen kudeaketa errazten die

Garatzen eta merkaturatzen duena WoonderSoft da. Enpresa gipuzkoarrak nazioarteko asmoak ditu eta bere produktuak interesa piztu du beste herrialde batzuetan.

Zure  proiektua  bultzatu  2025eko  Ostegun  Ekintzaileekin
17/03/2025 Ekintzailetza

Zure proiektua bultzatu 2025eko Ostegun Ekintzaileekin

"Kabiak" ekintzailetzako ekosistema sendotu du ‘Ostegun ekintzaileen’ beste ibilbide batekin

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250309
14/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250309

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Momentum  Gamesek  joko  arrakastatsuak  sortzen  laguntzen  die  markei
11/03/2025 Up Euskadi

Momentum Gamesek joko arrakastatsuak sortzen laguntzen die markei

Gipuzkoako startupa proiektu bakoitzaren garapenaz eta administrazioaz arduratzen da, baita jokoen-analitikari buruz ere

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
06/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.