Energy Tech Summit Bilbao
Albisteak 27 otsaila, 2024

Ekintzailetzari eta Arrisku Kapitalari buruzko Europako kongresurik handiena Bilbon egingo da BBVAren eskutik

Energy Tech Summit Bilbon izango da, klima-aldaketaren aurkako borrokan eragina inspiratzeko, konektatzeko eta handitzeko diseinatutako formatu dinamiko berriarekin

Contrarian Ventures, teknologia klimatikoan arrisku kapitaleko konpainia liderra, Energy Tech Summit-en sustatzailea da, Europako bere sektoreko kongresu nagusiena. Bertan, teknologia klimatikoen berrikuntza eta inbertsio ekosistemako eragile nagusiak bilduko dira: startupak, inbertitzaileak, korporazioak eta erakundeetako ordezkariak.

Santiago Muguruza BBVA Spark-eko Arrisku Kapitaleko inbertsioen arduradunaren ustez, “ekonomiaren deskarbonizazioa berrikuntzarako eta ekintzailetzarako aukera bat da, eta ia sektore elektriko guztietako negozio-ereduak eraldatuko ditu”. Eta gaineratu duenez, “2023an climate tech-ri buruzko startupek arrisku-kapitaleko inbertsioaren % 27 erakarri dute Europan, 2021eko mailak hirukoiztuz eta zenbait gai gaindituz, hala nola ‘fintech-ak’”.

Antonio Bravo BBVAko Jasangarritasun Estrategiaren eta CIBen arduradun globalak azaldu duenez, “climate tech’ eremuan lan egiten duten konpainiek finantzaketa-erronka garrantzitsuei aurre egin behar diete beren negozioen eskalatzea lortzeko, azpiegituren inbertsioan oso intentsiboak direnak; bestalde, industria-korporazio handien erronka beren deskarbonizazio elektrikoan aurrera egitea ahalbidetuko dieten teknologia berritzaileak ezartzea da”.

BBVAk Contrarian Venturesekin bat egin du, kongresuaren barruan, ‘Growth Meets Capital’ eta ‘Growth Meets Industry’ taldeen ekitaldi paraleloak antolatzeko. Lehenengo ekitaldiari dagokionez, etapa helduagoetan dauden teknologia klimatikoko enpresak (A+ seriea) hazkunde-faseetan inbertitzen espezializatuta dauden teknologia klimatikoko munduko inbertitzaile nagusiekin konektatuko ditu. Horien artean, BBVAk inbertitzeko konpromezua dituen fondoak daude. ‘Growth Meets Industry’ saioak enpresa berritzaileak beren sektoreen deskarbonizazioaren abangoardian dauden mundu osoko korporazio industrialekin lotu nahi ditu.

Rokas Peciulaitis Contrarian Venturesen bazkide fundatzaile eta Energy Tech Summiten sortzaile eta presidenteak adierazi duenez, “oso pozik gaude BBVArekin lankidetza hau hasteaz eta Energy Tech Summit Bilbora eramateaz, berrikuntza ‘hub’ sistema berri bat, teknologia klimatikoaren komunitate globala bilduko duena”. “Growth Meets Capital ekitaldia abiarazita, gure helburua finantzaketa lortzeko prozesua azkartzea da, inbertitzaile handienak teknologia klimatikoan kontzentratzen baitira… Teknologia klimatikoko funtsetarako egun emankorrenetako bat izango da aurtengoa. Hemen akordio asko itxiko dira. Teknologia energetikoa interesatzen bazaizu, ezin duzu galdu”, gaineratu du.

Energy Tech Summit-en edizio berria Bilbon egingo da, klima-aldaketaren aurkako borrokan eragina inspiratzeko, konektatzeko eta handitzeko diseinatutako formatu dinamiko berriarekin. Honezkero,  Bilbo-Bizkaia zirkulartasun-hub-aren eta hidrogeno berdearen korridorearen egoitza da; berrikuntza teknologiko eta klimatikoaren arloko interes-talde nagusiak hartuko ditu, trantsizio energetikoa bultzatzen laguntzen ari den lankidetza publiko-pribatuko ekitaldi batean.

Lotutako albisteak

Tecoplasek  plastiko  teknikoen  eraldaketan  erreferentzia  gisa  sendotzea  du  helburu

Tecoplasek plastiko teknikoen eraldaketan erreferentzia gisa sendotzea du helburu

Bizkaiko enpresak industria-sektorerako eta uren tratamenduko sektorerako lantzen du material hori, eta akuikultura- edo elikagaigintza-sektoreetan duen posizioa handitzea esploratzen ari da.

Haizelur,  nazioartekotzearen  aldeko  apustua  egiten  duen  doitasun-mekanizazioaren  arloko  Debako  ETEa

Haizelur, nazioartekotzearen aldeko apustua egiten duen doitasun-mekanizazioaren arloko Debako ETEa

Enpresaren esportazioek SPRI Taldearen zibersegurtasuneko programaren dirulaguntza jaso dute eta negozioaren % 35era iritsi dira dagoeneko

Pradales  Lehendakaria:  “Gure  Plan  Industriala  europar  jarraibideekin  lerrokatzen  ari  gara”

Pradales Lehendakaria: “Gure Plan Industriala europar jarraibideekin lerrokatzen ari gara”

"Euskadi eragile garrantzitsua izan daitekeelako eta izan behar duelako prozesu horretan”

Euskadik  bere  automobilgintza  sektoreko  industria  indartuko  du  errepideko  garraioaren  deskarbonizazio  adimendunerako  laguntza-programa  berri  batekin

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin

Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko 

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250324
28/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik  dago  MAKE  IN!  Ekintzailetza  Industriala  programaren  4.  ediziorako  izen-emate  epea
24/03/2025 Ekintzailetza

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea

Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
21/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech  Startup  Forum  2025:  elikagaien  industriarako  berrikuntzaren  eta  teknologiaren  arloko  punta-puntako  irtenbideak
20/03/2025 Ekintzailetza

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak

Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza

WonderShop,  WordPress-erako  (“WP”)  diseinatutako  plugina,  online  denden  jabeei  katalogoen  kudeaketa  errazten  die
20/03/2025 Ekintzailetza

WonderShop, WordPress-erako (“WP”) diseinatutako plugina, online denden jabeei katalogoen kudeaketa errazten die

Garatzen eta merkaturatzen duena WoonderSoft da. Enpresa gipuzkoarrak nazioarteko asmoak ditu eta bere produktuak interesa piztu du beste herrialde batzuetan.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.