Filtra tu búsqueda



'FUN&FAN' ekitaldiaren aurreko edizioa
Ekintzailetza
Albisteak 7 maiatza, 2021

Ekonomia zirkularrarekin lotutako hiru ‘start-up’-ek pandemiaren erdian ekiteko gakoak azalduko dituzte Donostian

Feltwoodek, Bio2coatek eta Panduruk nekazaritza-elikagaien sektorean dituzten ideia berritzaileak azalduko dituzte ostegunean, hilak 13, EIT Foodek antolatutako ‘FUN&FAN-The Afterwork’ ekitaldian. Ekitaldi hori Eusko Jaurlaritzaren ekintzailetza-estrategiaren barruan dago

Donostian, maiatzaren 13an, nekazaritza-elikagaien sektorearekin lotutako hiru enpresa-proiektu berri aurkeztuko dira. Tabakaleran izango da, Berrikuntza eta Teknologiaren Europako Institutuak (EIT Food) antolatutako ‘FUN&FAN-The Afterwork’ jardunaldian. Ekitaldi honen helburua da Euskadin izaera ekintzailea sustatzea eta irtenbide berritzaileak bilatzea nekazaritzako elikagaien sektoreak dituen etorkizuneko erronka garrantzitsuenetako batzuei. Izan ere klima-aldaketa bezalako fenomenoek zuzenean eragiten diotenetako sektoretako bat da nekazaritza-elikagaiena.

Jardunaldia Eusko Jaurlaritzaren ekintzailetza-estrategiaren barruan dago, eta ikasleak, ekintzaileak, start-up-en sortzaileak eta nekazaritza-elikagaien sektorean enpresak sortzeko funtsezko eragileak bilduko ditu.

Hiru enpresa gazteek aurrera egin dute pandemiaren aldi zailenean, egungo arazoei irtenbide berritzaileak aplikatzen dizkietelako, eta ekonomia zirkularra dute oinarri bezala.

Feltwood industria-material ekologikoak -landare-zuntzen % 100- ekoizteko teknologiak garatzen dituen enpresa txiki bat da. Proiektu hau EIT Foodek aukeratu zuen, eta iaz abiarazitako COVID funtsen finantziazioa lortu zuen. Irtenbidea “plastikoaren, zuraren eta aglomeratuen alternatiba erreala” da, sortzaileek azaldu dutenez. Horietako bat, Oscar Longar, Donostian izango da ostegunean.

Bestalde, Bio2coatek hondakinen eta janari-galeren aurka borrokatzen du. Naturak elikagai erresistenteetan sartzen dituen osagaiak baliatzen dituen teknologia erabiltzen du elikagai galkorren bizitza luzatzeko. %100 naturala den estaldura jangarriak produktua denbora luzeagoan mantentzen du. Enpresa hau EIT Foodek bultzatutako Seedbed enpresa-inkubagailutik sortu zen. Farayde Matta Fakhouri Bio2coaten sortzaileetako bat izango da ‘FUN&FAN-The Afterwork’ saioan.

Arrakasta izan duten kasuen artean Panduru ere badago, gozogintza zirkularrean aritzen den negozio txiki bat. Bere errezetetan, egunean saltzen ez den ogia erabiltzen du, eta, horrela, alferrik galtzen den janaria murrizten laguntzen du, nutrizio-balioari eusten dion bitartean. Proiektu horrek emakume ekintzaileei zuzendutako Empowering Women in Agrifood (EWA) programa irabazi zuen iaz. Elena Fernández bere CEOak emango du hitzaldia.

EIT Food nekazaritzako elikagaien berrikuntzarako ekimen liderra da Europan. Elikadura-sistema jasangarriagoa, osasungarriagoa eta konfiantzazkoagoa izan dadin lan egiten du. Berrikuntza eta Teknologiaren Europako Institutuak (EIT) ezarritako zortzi berrikuntza-komunitateetako bat da. EBtik independentea den erakundea da, eta 2008an sortu zen berrikuntza eta ekintzailetza bultzatzeko.

Lotutako albisteak

Wake  up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean.  Asteko  laburpena:  Maiatzaren  3tik,  7rako  astea
07/05/2021 Ekintzailetza

Wake up! Albiste ekintzaile batzuk sarean. Asteko laburpena: Maiatzaren 3tik, 7rako astea

Euskadiko talentu ekintzaile guztia, zurekin goizero zure gosarian! Jarrai iezaguzu!

Cras  Vigilans  Group:  “Gaur  egun  zibersegurtasunak  kontrainteligentzia  eta  zaintza  neurriak  behar  ditu”
06/05/2021 Ekintzailetza

Cras Vigilans Group: “Gaur egun zibersegurtasunak kontrainteligentzia eta zaintza neurriak behar ditu”

Gasteizko enpresak prestakuntza, aholkularitza eta adimen-komunikazio azkarreko tresnak garatzen ditu tokiko zein nazioarteko enpresentzat

Zientzia  eta  Teknologiaren  Euskal  Sareak  Leartiker  gehitu  du  Foku  Anitzeko  Teknologi  Zentro  gisa
05/05/2021 Berrikuntza

Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareak Leartiker gehitu du Foku Anitzeko Teknologi Zentro gisa

Zentroa bere bi teknologiengatik (Polimeroak eta Elikagaiak) nabarmentzen da, bai eta enpresekin duen lankidetza estuari esker lortzen duen transferentzia teknologikoaren indize altuagatik.

Arabak  Berrikuntza  Irekiko  Zentro  bat  izango  du  enpresa-berrikuntza  bultzatzeko
04/05/2021 Berrikuntza

Arabak Berrikuntza Irekiko Zentro bat izango du enpresa-berrikuntza bultzatzeko

Berrikuntza Irekiko Zentroak udan irekiko ditu ateak, enpresen eta beste erakunde batzuen arteko lankidetza sustatzeko eta proiektu berritzaileak sortzeko.

CLCircular,  digitalizazioaren  bidez  elikagaiak  alferrik  ez  galtzen  laguntzen  duen  euskal  startupa
03/05/2021 Berrikuntza

CLCircular, digitalizazioaren bidez elikagaiak alferrik ez galtzen laguntzen duen euskal startupa

Enpresa honek logistikaren sektorera eraman du eraldaketa digitala, patentatzeko dagoen teknologia batez hornitutako IoT sentsore berrerabilgarriak erabilita

Joan blog-era

Jarraitu gurekin

Gure sareetan espezializatutako kanalak eta eguneroko aktualitateak.