Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Jon Astrokiza elektrart
Elkarrizketak 11 uztaila, 2023

ElektrART: “Artisten sorkuntza-estudioa gara, artea eta teknologia hibridatzen ditugu”

"Gure plana geure irudia sendotzea da, Euskadin nahiz Euskaditik kanpo..."

Jon Astorkiza (Santoña, 1975), Arte Ederretako lizentziatua, artearen eta teknologiaren munduko zenbait arlotan hasi zen lan egiten Internet sortu zenean. Hasieran, EresMas Internet Zerbitzuetako Softwarearen Kalitatearen arduraduna izan zen Madrilen, eta, beste enpresa eta kargu batzuetan lan egin ondoren, Los Angelesera iritsi zen. Bertan, artearen eta teknologiaren nazioarteko hitzaldiak zuzendu zituen, eta nazioarteko artistak ezagutu ahal izan zituen zuzenean. 2017an, den-dena uztea eta ElektrART sortzea erabaki zuen.

 

Nola sortu zen ElektrART?
ElektrART orain dela urte luze bat sortu zen, Bilbon eta Los Angelesen artearen eta teknologiaren arloko hitzaldiak zuzentzen lortu nuen esperientziaren ondorioz. Horrez gain, artearen zein kulturaren munduan eta gizarteen garapeneko beste diziplina batzuekin zegoen hibridazioan artea eta teknologia bateratzean sortzen zen ahalmen horri ere erreparatu nion. Une jakin batean, ElektrART sortzea erabaki nuen, ahalmen hori berton, Euskadin, erdietsi behar nuelako. Enpresa sortu nuenetik, hazten joan gara, nahiz eta pandemiaren ondoren berrezarpena egin behar izan genuen eta ia-ia berriro hasi behar izan ginen.

 

Zer egiten duzue ElektrARTen?
Artisten sorkuntza-estudioa gara, artea eta teknologia hibridatzen ditugu eta artearen munduarekin zein ikus-entzuleekin harreman berriak bilatzea dugu helburu. Arte digitaleko instalazioak egiten ditugu, argiz eta soinuz betetako paisaia iragankorrak, alegia. Era berean, enpresei laguntzen diegu digitalizatzen, baina, horretarako, beti teknologia humanizatzen dugu esperientzia artistikoaren bidez, eremu fisikoetan nahiz etorkizunerako estrategietan.

 

Nola garatzen ari da enpresa? Zuon helburuak lortzen ari zarete?
2018an hasi ginen, eta, 2019. urtearen amaieran, Madrilen ari ginen lanean enpresa pribatu handiekin, instalazio artistiko eta ikus-entzunezkoen bidez ekitaldi korporatiboak argiztatzen eta balioa ematen. 2020ko otsailean, Kultura Ministerioak kulturaren modernizaziorako eta berrikuntzarako deialdiko saria eman zigun estatuko hiru proiektu onenetako bat izateagatik, eta, garai horretan guztian, errealitate birtualean jarraitu genuen lanean. Pandemian bertan, errealitate birtualean lan egin genuen bete-betean, baina murrizketak desagertzen joan zirenean, kaleetara itzuli ginen berriro, aurrez aurreko ekitaldietara, alegia, eta, harrezkero, etengabe hazi gara.

Gure zerbitzuak ordura arte eskaintzen ez genituen beste batzuetara egokitzen joan gara; esate baterako, eremu publikoetan argiz eta soinuz betetako paisaia iragankorren diseinua. Adibidez, bi negu daramatzagu argiz eta soinuz betetako esperientzia emozionala sortzen Euskalduna Jauregiaren kanpoko aldean. Horrez gain, oso proiektu handia lortu dugu, Sestaoko 1. labe garairako argiztapen artistikoa egiteko eta diseinatzeko, eta, horrela, ondareari balioa emateko, interes kultural moduan aitortu dute-eta.

Besteak beste, nazioartean ezartzea ere badaukagu helburu, artea eta teknologia bateratzeko premia hori sendotuago daukaten erakundeei gure zerbitzuak eskaintzen hasteko asmoz.

 

2023an, BIC Bizkaia Ezkerraldera iritsi zineten. Zer ekarpen egin dizue?
Oso premia argiagatik etorri ginen, hau da, gure proiektuak lantzeko eta gure teknologiak probatzeko gunea eduki nahi genuelako. BICek erraztasunak ematen dizkigu lan egiteko orduan, bertako eremuak erabilera anitzekoak direlako gure sorkuntza-lanei eta gainerakoekin ditugun harremanei begira. Dena dela, batez ere, enpresaren hazkuntza sustatzen laguntzen digu.

 

Baduzue modu berezian harro egoteko moduko proiektu nabarmenen bat?
Karola garabian egin genuena. Gure ideia batean oinarritutako proiektua izan zen. Argiz eta soinuz betetako instalazioa egin nahi genuen, Bilbok azken 40 urteotan izan duen hiri-eraldaketari balioa emateko asmoz, hau da, ontzigintzaren garaitik industria kultural bihurtu arte, bitartean gertatu den guztia kontuan hartuta. 15 minutuko pieza da, eta urteko asteburu guztietan ematen da.

Proiektu horri esker, beste lan bat lortu ahal izan dugu; labe garaiarena, alegia. Horrela, lerro argia daukagu kontserbazioa lantzeko eta industriako ondareari balioa emateko orduan.

 

Aurreratu ahal diguzuen proiekturen bat daukazue abian?
Osasunaren arloarekin lotutako ikerketaren lerroan ari gara lanean. Sorkuntza artistikorako modu berriak ikertzen ditugu komunikabide berrien, digitalen, birtualen… bidez. Jendeak ospitaleetan duen bizi-kalitatea hobetzea dugu helburu. Desgaitasun jakin batzuk dituztenentzako edo epealdi zehatz batean ospitaleratuta egon behar direnentzako proiektua da, batez ere.

Ospitaleak oso leku hotzak dira, eta inork ez du gustuko bertan egotea. Hain zuzen ere, arte digitaleko instalazio eta proiektu artistiko emozional hauen bitartez eta komunikabide berrien bitartez (errealitate birtuala, adibidez), leku horiek askoz ere eramangarriagoak izatea nahi dugu. Hartara, gaixoetan eragin zuzena daukan proiektua da, baina bertako langileen estresa murriztea ere badaukagu xede.

Gaur egun, proiektu eredugarria dugu Biocruces Bizkaiarekin eta Gorlizko ospitalearekin, zenbait esperientzia artistiko murgiltzaile, kontenplaziozko edo elkarreragile sortzeko, diseinatzeko eta abian jartzeko.

 

Etorkizunari buruz ari garela, zer plan dituzue?
Gure plana geure irudia sendotzea da, Euskadin nahiz Euskaditik kanpo. Benetan bitxia da, bidaiatzen dugunean kanpoko jendeak gure proiektuak berrikuntza kultural zein artistikoaren arloko erreferenteak direla dioskulako, eta, etxean, ordea, ez digutelako hainbesteko aitortzarik ematen. Irudi hori indartu nahi dugu berton, eta kanporantz irteten hasi nahi dugu. Beste ingurune batzuetan hazten hasi nahi dugu, bertan artea eta teknologia aspalditik direlako nazioarteko erreferentzia gizartea, artistak eta mundu-mailako kultura garatzeko orduan.

 

Lotutako albisteak

Isabel  Urbano:  “Novia  Salcedo  Fundazioarekin  praktiketan  dauden  gazteen  %60k  kontratu  bat  lortzen  dute”
06/02/2025 Ekintzailetza

Isabel Urbano: “Novia Salcedo Fundazioarekin praktiketan dauden gazteen %60k kontratu bat lortzen dute”

Novia Salcedo Fundazioak 45 urte inguru eman ditu ikasketa-ingurunetik lan-mundurako trantsizioa errazten, prestakuntza praktiko ez-laboraleko programen bidez.

AIDTEC  Solutions  :“Ekintzaileak  zaindu  egin  behar  ditugu”
05/02/2025 Ekintzailetza

AIDTEC Solutions :“Ekintzaileak zaindu egin behar ditugu”

Nekazaritza jasangarriagoa lortzeko soluzioetan espezializatutako startuparen sortzaileetako bat da Izaskun Oribe

Elkarrizketa  ‘glo910’-eko  Ixone  Elosegui  eta  Miren  García-Chazarrari
13/11/2024 Ekintzailetza

Elkarrizketa ‘glo910’-eko Ixone Elosegui eta Miren García-Chazarrari

"glo, logoan ikusten den bezala, 910 bezala ere irakur daiteke, 10 emakumetik 9k zelulitisa duelako, eta hortik dator markaren izena eta gure lehen gailua, glo910"

Zure  negozioaren  webguneak  Interneten  arrakasta  izateko  behar  duen  guztia  eskaintzen  dizu  UrBerrik
16/10/2024 Ekintzailetza

Zure negozioaren webguneak Interneten arrakasta izateko behar duen guztia eskaintzen dizu UrBerrik

Enpresa gazteiztarrak web diseinua, konponketa, mantentze zerbitzuak eta SEO posizionamendua eskaintzen ditu

Runneak  bere  10.  urteurrena  ospatuko  du  eta  Awin  Power  100ean  aitortua  izan  da
11/09/2024 Ekintzailetza

Runneak bere 10. urteurrena ospatuko du eta Awin Power 100ean aitortua izan da

Elkarrizketa honetan, Jorgek enpresaren mugarririk garrantzitsuenez, aurrez aurre dauden erronkez eta bere hedapena gidatu duten estrategiez hitz egin digu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.