ELKARGI, BIC Bizkaia Ezlkerraldearen XX Casual Friday Meeting ekitaldiaren protagonista
Elkargiren Bizkaiko arduradun komertziala den David Bilbaok eta BIC Bizkaia Ezkerraldeako zuzendari kudeatzailea den Iñaki Calvok Elkargik enpresen finantziaziorako duen balioa nabarmendu dute.
Ekitaldia gaur goizean ospatu egin da Ezkerralde eta Meatzaldeko enpresa-garapenerako zentroa den BIC Bizkaia Ezkerraldeako Ilgner Espazioan.
Ezkerraldeko enpresa-garapenerako zentroa den BIC Bizkaia Ezkerraldeako Ilgner Espazioan ospatutako Casual Friday Meeting ekitaldiaren XX. edizioak Elkargik enpresak finantzatzeko dituen tresnak aztertu eta nabarmendu ditu. Topaketa 2019ko lehenengoa izan da eta, bertan, Elkargiren Bizkaiko arduradun komertziala den David Bilbaok hartu du parte.
Elkargi berme pribatuko sozietate bat da eta, bere abalen bidez, enpresen eta autonomoen finantziazio-baldintzak hobetzen ditu. Horrez gain, Iñaki Calvo BIC Bizkaia Ezkerraldeako zuzendari kudeatzaileak hartu du parte.
Jardunaldian, David Bilbaok Elkargiren estrategiaren helburua azaldu eta partekatu egin du, hain zuzen ere, enpresak finantzatzeko dituzten tresnak ezagutzera emateko. Hauxe esan du, hitzez hitz: “Elkargi tresna bera da. Planteamendurik onenaren inguruan aholkatzen dugu eta enpresen zein autonomoen proiektuak abalatzen ditugu finantza-erakundeen edo entitateen aurrean, zehazki, lehentasunezko baldintzak dituen abalaren bitartez. Aurkezten zaigun proiektua aztertzen dugu eta, bildutako enpresa-ezagutzarekin, aholkatzen ditugu, inplikatzen gara eta haiekin batera hartzen ditugu arriskuak gure gain aurrera egin dezaten”. Bilbaok azpimarratu egin du garrantzitsua dela BIC Bizkaia Ezkerraldea bezalako enpresa-garapenerako zentroak egotea, arrazoi honengatik: “enpresen haztegiak abala eskaini diezaieketen proiektu asko ezagutzea ahalbidetzen die eta hori funtsezkoa da tokiko enpresa-garapena lortzeko”.
Casual Friday Meeting Ezkerraldea eta Meatzaldea eskualdeetako eta, hortaz, Bizkaiko enpresa- eta ekonomia-inguruneko erreferente bezala finkatu dira eta, gaur egun, funtsezko ekitaldiak dira ekintzailetzaren sektorean. BIC Bizkaia Ezkerraldeako zuzendari kudeatzailea den Iñaki Calvok hauxe uste du: “gure eskualdean eta Bizkaian, ezagutza-maila altuko ekintzaile ugari ditugu eta BIC Bizkaia Ezkerraldearen helburuetako bat da horiek guztiek daukaten gaitasuna ahalik eta gehien baliatzea”. Horregatik, ekitaldiaren XX. edizioa enpresek Elkargiren bitartez dituzten finantziazio-tresnak ezagutzera ematera bideratu egin da.
Casual Friday Meeting topaketen ibilbide luzea
Casual Friday Meeting ekitaldietan, nabarmentzekoak izan dira honako pertsona hauen hitzaldiak: Sabin Azua, B+I Strategyren bazkide zuzendaria, etorkizuneko estrategia jasangarrien inguruan; Fernando Canales Bilboko Etxanobe Jatetxeko chefa eta jabea, Anboto mendiaren hegaletako Akebaso baserriaren zuzendaria eta Euskalduna Jauregiko ostalaritza-aholkularia, enpresa-ekintzailetzan izandako esperientziari buruz; Paco Lainez estrategia, kudeaketa eta nazioartekotzeko aditua, ideiak sortzeko tekniken inguruan; deKlap, garatzeko bidean dauden sektoreetako enpresa-produktu berriak abiarazteari buruz; Ainara Basurko BEAZen zuzendari nagusiak BizkaiaMentoring Network ekimena aurkeztu zuen, Bizkaiko start up eta ETE enpresen eskura dauden enpresa-mentoreen sarea; Gabriel López Sabadell Bankuko BSTARTUP Bizkaia programaren zuzendariak enpresa gazte berriak eta teknologikoak proiektuen garapenean babesteko ekimena aurkeztu du; Oscar Ugartek Seed Capital Bizkaiak eskaintzen dituen garapen-abaguneak aurkeztu ditu eta Aitor Urzelaik eta Álex Arriolak BIND 4.0ren inguruan hitz egin dute.
+info: www.BicEzkerraldea.eus
Lotutako albisteak

Wake Up! Resumen de noticias emprendedoras en la Red
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Martxoaren 13an: ‘Venture on the Road’ ekimenak proiektu teknologiko berritzaileak sustatuko ditu Bilbon
Potentziala duen IKT proiektu bat duzu eta sektoreko jendearekin konektatu nahi duzu? Ez galdu aukera hau.

Mikel Jauregi: “Eusko Jaurlaritzari dagokiola Euskadiko enpresei segurtasuna eta ziurtasuna eskaintzea”
Sailburuak "enplegua eta aberastasuna sortzeko Euskadiko enpresek egiten duten lana" balioan jarri du, enpresari eta ekintzaileen figurari prestigioa emateko beharra aldarrikatuz

INNKIA startup jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
LABORAL Kutxaren eta IKERLANen eskutik sortu da startup kooperatibo aitzindaria, MONDRAGONen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

ELIKA Fundazioak “Recircular alimentación” aurkeztu du, elikagai-soberakinak errebalorizatzen lagunduko duen tresna digitala
Elika Fundazioaren eta Recircular startup-aren arteko lankidetzaren emaitza da, zeinak elikagai-soberakinak ekonomikoki balorizatzea duen xede.