ELUR, mendian pertsonak erreskatatu eta aurkitzeko lanetan laguntzen duen dispositiboa da, eta gaur egun, bi istripu motatan jarduten du: Distantzia laburra, esate baterako elur-jausi edo beste ehorzketa moten ondorioz lurperatutako biktimak, eta baita ere distantzia luzea mendian jarduera bat egiterakoan galtzen diren pertsonen kasuetan.
Erreskate-talde eta espedizio arrakastatsuekin hainbat proba egin ondoren, bi testuinguru pertsonak aurkitzeko gai izan den lehen dispositiboa da. Teknologia berritzaile hau ‘Search and Rescue’-k garatu du, Bizkaiko enpresa berriei laguntza eta hazkundea ematea helburu duen, Cebek Emprende programaren barruan parte hartzen duen startup-etako bat.
Nola sortu zen negozio hau antolatzeko ideia?
2015ean Nepal suntsitu zuen lurrikara inflexio-puntua izan zen ideia hori abian jartzeko. Milaka persona isolatuta eta harrapatuta geratu ziren, eta horietako asko mendiko gidariak eta garraiolariak izan ziren. Orduan hasi ginen haiek erreskatatzeko moduak ikertzen, eta konturatu ginen gaur egun erabiltzen diren erreskate-teknologiek ez dutela berrikuntza handirik izan azken 40 urteetan.
Mendirako bakarrik balio du?… Zertan bereizten da antzeko dispositiboetatik?
Nahiz eta hasiera batean mendirako pentsatuta egon, erabilera anitzeko gailua da eta beste hainbat esparrutan ere aplikatu daiteke, eraikuntza sektorea, esate baterako.
Esan dugun bezala, bi agertokietan biktima bat aurkitzeko gai den lehen dispositiboa lortzeaz gain, gaur egungo dispositiboen distantziak gainditzen ditugu. Adibidez, elur-jausien erreskateetarako antzeko gailuek, 80 metroko helmena dute. Ordea, gurea 1.500 metroko da, eta honez gain, distantzia luzeko mendiko erreskate batean 20 kilometro baino gehiagora galdutako biktima bat aurkitzeko gai gara.
Alex Txikonek ere proiektu hau bultzatzen du…”talde ekintzaile gisa”; zer izan da garatzeko zailena?
Alex taldekide ezinbesteko da, zalantzarik gabe. 6.000 metrotik gorako altueran eta zero azpitik 20 gradu baino gutxiagoko tenperaturan dauden testak, lanaren parte oso gogorra dira, baina azken finean, gustatzen zaiguna da.
Hasieran egin ez zenutenetik, zer egingo zenukete orain? Eta zer egingo ez zenukete, hasieran egin zenutenetik?
Ziur asko, gehiago zentratuko ginateke produktuaren benetako garapenean, softwarearekin, hardwarearekin, fabrikazioarekin etab.
Eta seguruenik, gutxiago joango ginateke ekintzailetzarekin lotutako ekitaldietara
Jakina, ekitaldi hauek oso garrantzitsuak dira, batez ere sortzen den networking-agatik, baina batzuetan zure interes nagusitik desbidera zaitzakete.
Zein izango dira hurrengo urratsak?
Komunikazio-mailan bultzada bat eman nahi diogu; horregatik, Alex Txikonek liburu bat idatzi duela eta “La montaña desnuda” filma proiektatuko duela aprobetxatuz, penintsulako zati handi bat ibiliko dugu elkarrekin, ‘Elur Gaman’ dispositiboari buruzko lehen trailer ofiziala aurkeztuz. Laster aterako da merkatura.
Pentsatu al duzue negozioa handitzean, dibertsifikatzean edota egungoa hobetzean?
Bai, jakina negozioa handitu nahi dugula. Produktu desberdinak garatzen ari gara, baina oraingoz, ahalik eta etekin handiena atera nahi diogu, eta ahalik eta hobekien egin geure lehen produktua, ‘Elur Gaman’.
Aholkuren bat enpresa bat martxan jartzeko asmoa dutenentzat?
Egin ezazu, edo ez ezazu egin, baina ez saiatu! Mundu benetan gogorra da, baina gehien beteko zaituena da. Ideia argi bat baduzu eta bideragarria dela ikusten baduzu, zoaz horren bila eta eman ezazu zureo nena!
KAFE edo TE galderak:
Zer gosarirekin hasten dute eguna ekintzaileek?
Hemen desadostasunak daude, batzuk kafezkoak, beste batzuk tezkoak eta beste batzuk Cola Colakoak; baina gehien gustatzen zaiguna da goizean goiz ‘Break’ bat egitea gure edari gogokoenarekin, egunean jartzeko.Zer aurkituko genuke zuen lan-mahaian?
Seguru asko, paperak, ordenagailuak, materiales osatutako kaos bat… Azken finean, gure lana egiteko tokia da. Baina zerbait bereizgarria badago da, lan-metodologia, zereginak, oroigarriak eta abarrak egiteko erabilzen ditugun “post-it” mordoak dira.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?