semana movilidad vitoria-gasteiz
Ekintzailetza
Albisteak 11 iraila, 2019

“Ekintzailetza eta mugikortasuna”: Ekin breakfast Vitoria-Gasteiz

Gasteizek Mugikortasun Iraunkorraren Europako Asteak bi hamarkada ospatuko ditu, hiri-mugikortasuneko aldaketak nabarmenduz, eta herritarrekin jarduera berriak konpartituz

Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astearen 20. edizioan parte hartuko du Gasteizko Udalak. Europar Batasunak sustatzen du ekitaldia hori, eta kontinenteko 1.900tik gora hirik parte hartuko dute, “Walk with us” lelopean. 1999an egindako lehen edizioko berbera da helburua oraindik ere, hots, herritarrak kontzientziatzea ibilgailu pribatuaren erabilera murrizteko premiaz eta joan-etorrietarako modu iraunkorragoen alde egitea, hala nola garraio publikoaren eta bizikletaren alde.

Hitzorduak argitara ekartzen du Gasteizko mugikortasuna ezaugarritzen duen balioa: eraikuntza konpartitua, “Caminado juntos/elkarrekin ibiltzen”. Gure hiriko mugikortasuna iraungarriago bihurtzeko egin dugun bidea erakustea, eta oraindik egiteko daukagunean elkarrekin ibiltzea, horixe da gakoa. Atxikipen gehiago lortzea, herritar-sektore eta – taldeen kontzientziazioarekin aurrera jarraitzea, eta etorkizunean egin beharrekoak eta horien onurak aurkeztea; helburu horiek dira Andre Maria Zuriaren plazan paratuko den “Mobility Room” delakoarekin, alegia, ihes-areto bat, non zenbait erronkari aurre eginez, modu atsegin eta dibertigarrian partaideek hirian zehar modu iraungarrian mugitzen ikasiko duten.

Astean zehar, presentzia handia izango du lanerako joan-etorrietako mugikortasunak. Gasteizko zenbait enpresak (RPK, Automach, Caype…) beren egoitzetara joateko mugikortasun iraunkorreko zenbait aukera azalduko dituzte, eta erabiltzen dituzten hainbatek beren eskarmentua kontatuko dute Udalaren webgunean.

Irailaren 16an hasiko da egitaraua, “Egingo zenuke denboran atzera?” ekimenaren edizio berri batekin, hots, hiriko zenbait kale duela urte batzuk nola zeuden ikusteko, eta aldaketaren onurak egiaztatzeko ekimenarena. Iaz izan zen lehen edizioa, eta orduan partaideek atzera egin zuen denboran Dato kalean; aurten Jesusen Zerbitzarien Fundatzailearen kalean egingo du ordulariak atzera.

Irailaren 17tik 21era (asteartetik larunbatera) mugikortasun iraunkorrari buruzko Ihes-Areto berezi bat egongo da Andre Maria Zuriaren plazan. Gehienez ere 4 kideko taldeak sartuko dira (gutxieneko adina 8 urtekoa), eta 30 minutuz zenbait erronkari aurre eginez, hirian zehar modu iraunkorrean mugitzen ikasiko dute. Asteartetik ostiralera 10:30etik 13:30era eta 16:30etik 20:30era irekiko da, eta larunbatean 11:00etatik 14:00etara. Hemen duzu izena emateko esteka.

Asteartean eta ostegunean (irailak 17 eta 19), beste jarduera bat egingo da EHUren laguntzarekin Nieves Cano kaleko ikasgelategian, non bizikletaren ikuskaritza teknikoko postu bat instalatuko den. 12:00Ak eta 14:00ak bitarte, txirrindulariak bertara joan ahalko dira, eta aditu batek bizikleta gainbegiratuko dio doan, eta izan ditzakeen akatsak azalduko eta bizikleta onik zaintzeko aholkuak emango dizkio. Horrez gain, Udalaren bizikleten udal erregistro borondatezkoaren berri emango zaie bertaratuei. 


“Ekintzailetza eta mugikortasuna”

deituko da Araba Ekinean laguntzarekin egingo den Ekin breakfastaren izenburua. Irailaren 19an izango da Goiuri jauregian, eta bertan mugikortasun iraunkorra hiriarentzat eta bertakoentzat onuragarria izateaz gain, aberastasuna eta enplegua sortzen duela planteatuko da. mugikortasun iraunkorrari buruzko ekintzailetza-esperientzia jakin batzuk aurkeztuko dira. Partaide izango dira: Javier Knörr (Elproex-eko presidentea); Mikel Uriarte, Ebikevialki-ren komunikazioko arduraduna; Alberto Delgado, Veltium-eko sortzaileetako bat eta egungo zuzendaria; eta Eusebio Puebla Fernández Intelligent Parking-eko CEO. Saioa zuzenduko du María Fernández Peral ingurumen arloko teknikaria, Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Sailean diharduena. Ekitaldi horretara joan nahi baduzu, hauxe duzu izena emateko esteka.

Irailaren 20a “mugikortasunaren aldeko ostirala” Izango da. Astean zehar, Egibideko ikasleek Gasteizko adinduekin arituko dira belaunaldi arteko mintegi batean (zehazki, Koroatze auzoko Adinekoentzako zentrokoak izango dira), eta mintegi batean aztertuko dute nola eragiten duten gure joan-etorriek aldaketa globalean, eta egun horretan beren lana konpartituko dute hiri oso batekin, 12:00etan egingo den elkarretaratzean, Gasteizen mugikortasun iraungarriagoa aldarrikatzeko. Hain zuzen ere, gure mugitzeko moduak planetak bizi duen arazo handienetako batean (klima-aldaketan, alegia) nola eragiten duen hobeto ezagutzeko ekintza izango da.

Gauean uda amaitzeko bizikleta-ibilera egingo da, 20.00etan Floridako kioskoan hasita. Jarduera hori batez ere 6 urtetik gorako haurrak dituzten familiei begira antolatu da, bizikleta hiri-mugikortasuneko alternatiba osasungarri aldarrikatzeko; aldi berean, ilunabarretik aurrera argiak piztuta eta elementu islatzaileekin ibili beharra gogoratuko dugu. Hasia da gehienez ere 400 parte-hartzaile izango dituen ekimen honetan izen ematea, doan da, eta Udalaren webgunearen bitartez nahiz herritarrei laguntzeko bulegoetan egin daiteke. 

 

“Hiria nire autoa gabe” eguna

Irailaren 21ean, larunbatean, izango da Europako Mugikortasun Iraunkorraren Asteko ekintza nagusia, San Frantzisko kalean ‘Hiria nire autoa gabe’ ospatzea.  Europako “Hiria nire autoa gabe” eguna igandez dela-eta, irailaren 22an, Gasteizen aurreko egunera ekarri da ospakizuna, larunbatera. Udalak abagunea aprobetxatuko du Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroaren ingurua oinezkoentzako bihurtzeko proiektua aurkezteko. Lanak irailaren 2an hasi ziren, hiru fasetan egingo dira, eta horietako lehenean San Frantzisko aldapa oinezkoentzako bihurtuko da, hain zuzen ere goizeko 11:00etatik 14:00ak bitarte jarduera bizian izango den kalea, hartara erakusteko zein onuragarria den pertsonentzat lehen autoek hartzen zuten espazio publikoa berreskuratzea. Hori baino lehenago,10:00etan, nahi duenak aukera izango du Mugikortasun Iraunkorrerako Planak bete dituen 10 urteetan nabarmen aldatu diren espazio publiko batzuetan barrena oinez pasiera egiteko, Europa biltzar-jauregitik abiatu, eta San Frantzisko kalean amaituta, ‘Hiria nire autoa gabe’ ospatzeko jarduerak egingo diren lekuan. Hauxe da pasieran parte hartu nahi duen orok izena emateko esteka. Espazio horien eraldaketan parte hartu duten teknikariek gidatuko dute pasiera.

San Frantzisko kaleko jai giroko inguruan informazio-etxola bat paratu da, herritarrei kalea eraberritzeko proiektua erakusteko. Gainera, doako zenbait mintegi egingo dira inguru horretan, esaterako mugikortasun iraunkorrari buruzko pin-mintegia, hirian mugitzeko oztopoei buruzko beste bat, hirian bizikletaz seguru ibiltzen ikasteko mintegia eta bizikletaren ikuskaritza teknikoari buruzkoa. Inguruko zenbait dendek kalera aterako dituzte beren produktuak, eta zuzeneko musika izango da, DJekin. Jarduera horiek guztiak inguruko kolektibo eta denden laguntzarekin egingo dira.

Lotutako albisteak

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250324
28/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik  dago  MAKE  IN!  Ekintzailetza  Industriala  programaren  4.  ediziorako  izen-emate  epea
24/03/2025 Ekintzailetza

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea

Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
21/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech  Startup  Forum  2025:  elikagaien  industriarako  berrikuntzaren  eta  teknologiaren  arloko  punta-puntako  irtenbideak
20/03/2025 Ekintzailetza

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak

Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza

WonderShop,  WordPress-erako  (“WP”)  diseinatutako  plugina,  online  denden  jabeei  katalogoen  kudeaketa  errazten  die
20/03/2025 Ekintzailetza

WonderShop, WordPress-erako (“WP”) diseinatutako plugina, online denden jabeei katalogoen kudeaketa errazten die

Garatzen eta merkaturatzen duena WoonderSoft da. Enpresa gipuzkoarrak nazioarteko asmoak ditu eta bere produktuak interesa piztu du beste herrialde batzuetan.

Zure  proiektua  bultzatu  2025eko  Ostegun  Ekintzaileekin
17/03/2025 Ekintzailetza

Zure proiektua bultzatu 2025eko Ostegun Ekintzaileekin

"Kabiak" ekintzailetzako ekosistema sendotu du ‘Ostegun ekintzaileen’ beste ibilbide batekin

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250309
14/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250309

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Momentum  Gamesek  joko  arrakastatsuak  sortzen  laguntzen  die  markei
11/03/2025 Up Euskadi

Momentum Gamesek joko arrakastatsuak sortzen laguntzen die markei

Gipuzkoako startupa proiektu bakoitzaren garapenaz eta administrazioaz arduratzen da, baita jokoen-analitikari buruz ere

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
06/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.