Enpresa eta erakundeek WORKinn-en aldeko apustua egiten dute, enplegu industrialari buruzko estatuko azoka bakarra
Enplegua, lan-orientazioa, prestakuntza eta ekintzailetza erakusketa honen konstante bat dira, baita euskal enpresa eta erakundeentzat ere. Horregatik, horien dozena batek aurtengo edizioan parte hartuko duela konfirmatu du jada.
Talentua identifikatzea eta enpresei prestakuntza gehien duten profilak eskaintzea da WORKinn-en helburu nagusietako bat. Enplegu industrialari buruzko Estatuko azoka bakarra BEC-en ospatuko da 2019ko ekainaren 5 eta 6an. Enplegua, lan-orientazioa, prestakuntza eta ekintzailetza erakusketa honen konstante bat dira, baita euskal enpresa eta erakundeentzat ere. Horregatik, horien dozena batek aurtengo edizioan parte hartuko duela konfirmatu du jada. Honako hauek dira: AFM Cluster-Advanced Manufacturing Technologies; Makina Erremintaren Inportatzaileen Elkartea (AIMHE); DEMA, enplegu eta ekintzailetza foru agentzia; Bizkaiko Foru Aldundia; Fagor Arrasate; Ferchau Engineering Spain S. L.; Eusko Jaurlaritza, Lanbide-ren eskutik; Grupo Lontana; Grupo Sarralle, Makina-Erremintaren Institutua (IMH), LKS Selección eta Sna Europe Industries Iberia S. A. Gainera, gehienek 2020. urteko azokarako gunea erreserbatu dute eta horrek erakusketa-eredu honenganako konfiantza eta apustua berresten du.
AFM Cluster eta Bilbao Exhibition Centre-k antolatzen dute WORKinn, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa dute. Enpleguaren alorreko foroa da, batez ere sektoreko profesionalei zuzendua, bai lanean ari eta lanpostua aldatu nahi dutenei nahiz langabezian egonda lan-mundura sartu nahi dutenei. Halaber, enpresa, erakunde, unibertsitate, Lanbide Heziketako zentro, garapen-agentzia eta ikasleentzako topagune estrategikoa da, besteak beste, erakusketa-guneaz gain elkarrizketak eta biltzarrak ere burutzen direlako. Topaketa hauetan, parte-hartzaileek zuzenean ezagutzen dute lan-merkatuaren egungo egoera eta haien prestakuntza eta esperientziaren arabera lan-merkatura sartzeko edo lanpostua hobetzeko dituzten aukera egokienak.
Urtero, Enpleguaren Azoka izaera industrialeko beste ekitaldi handi bat ospatzen den bitartean burutzen da; hortaz, sortutako sinergiak benetan onuragarriak dira parte-hartzaileentzat. 2019an, WORKinn-ek zazpi azoka gehiagorekin batera partekatuko ditu guneak: Ferroforma, BeDigital, Subcontratación, FITMAQ, Maintenance, Pumps & Valves eta Addit3d. Guztiak daude erlazionatuta aeronautika, automobilgintza, tren-industria, ontzigintza, hornikuntza industrial, erreminta-industria, sarrailagintza eta finkapen-industriarekin, besteak beste, eta industriarako fabrikazio-prozesu eta horniduren nazioarteko topaketarik handiena osatuko dute.
Aurreko hiru edizioetan zehar, WORKinn 2016 eta 2017. urteetako ehun lanpostu ingurutik zifra hori bikoiztera igaro da, 200 lan-eskaintzekin eta gazteen mugimendu nabarmenarekin (6.500 inguru edizio bakoitzean), gehienak lizentziatu berriak edo LH-ko azken ikasturteetan.
info+: www.bilbaoexhibitioncentre.com
Lotutako albisteak

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza