Entreprenari: Enpresa berritzaileak sortu eta kudeatzeko ikastaroa
BIC GIPUZKOAn eta UPV/EHUko Gipuzkoako Campusaren artean antolatutako Entreprenari programak Teknologia eta Jakintza merkatura transferitzea ahalbidetzen du, Enpresa Berritzaileak edo/eta Oinarri Zientifiko-Teknologikodun enpresak eta jakintza-arlo espezifikotan oinarritutako enpresa intentsiboak sortuz.
Horretarako:
- Unibertsitatearen inguruan dabiltzan irakasleen, ikertzaileen, bekadunen eta ikasleen izpiritu ekintzailea bultzatu eta lagundu nahi da.
- Proiektuak merkatura irteteko beharrezko urratsetan laguntzen da.
Orain, Entreprenari Programak bere jarduera berriak hasten ditu: Enpresa berritzaileak sortu eta kudeatzeko ikastaroa.
Helburua:
Enpresa berritzaileak sortu eta kudeatzeko nahitaezkotzat hartzen diren alderdiak biltzen dituzten 7 aparteko mintegi. Horrela atal interesgarrienetara modu azkar eta praktiko baten bidez hel daiteke.
Nori zuzendua:
Enpresa proiektu berritzaileak abian jarri nahi dituzten pertsona eta talde ekintzaileak. Sorkuntza eta hazkuntza aurreneko faseetan diren enpresak.
Hizlariak:
Mintegian jorratuko ditugun gaiak Unibertsitate eta enpresa munduko esperientzia handiko profesionalek emango dituzte.
Mintegien Egutegia:
ZURE BURU EKINTZAILEA EZAGUTU | Otsailaren 23an |
ERAIKI EZAZU ZURE NEGOZIO EREDUA | Martxoaren 1 eta 2an |
PATENTEEN KUDEAKETA ENPRESAN | Martxoaren 9an |
DIRUAREN KUDEAKETA ENPRESAN | Martxoaren 16an |
MERKATUEN IKERKETA ETA MARKETIN ESTRATEGIA | Martxoaren 12, 13, 19 eta 20an |
PLAN EKONOMIKO-FINANTZIEROAREN ERAIKETA | Apirilaren 25 eta 27an |
KOMUNIKAZIO TEKNIKAK: ZER ESAN ETA NOLA? | Maiatzaren 4an |
info+: www.entreprenari.com
Lotutako albisteak

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza