Eremuko negozioetan marketin digitala garatzeko laguntza Araban
Arabako Foru Aldundia, bigarren urtez jarraian, lankidetzan arituko da Ikaslan eta Egibide prestakuntza zentroekin, Arabako landa eremuko negozioak —ETEak, bereziki— lehiakorrago egiteko proiektuan. Hain zuzen, laguntza emango du marketin digitaleko estrategia bat diseinatu eta ezartzeko proiektuak egin daitezen, beren produktuak eta zerbitzuak online ezagutarazteari eta saltzeari begira.
Iaz, 14 negozio aritu ziren ekimen horretan lanean zentro horietako ikasleekin, irakasleek gainbegiratuta. Lankidetza horrek oso gogobete zituen tartean ziren alde guztiak eta, horri esker, bigarren urtez ere konpromisoa hartu eta abian jarri da ekimena, beste negozio batzuei irekita. Horrez gain, lehenengo edizioan parte hartu zutenen jarraipena ere egingo da.
“Ekimen honen xedea da negozio horien garapen aukerak indartzea, honako hauen bidez: haien merkatuko egoeraren azterketa, komunikazio tresnen eta sare sozialen erabilera, eta bezeroekiko harremanak eta beren produktu edo zerbitzuen salmenta errazten dituzten plataforma teknologikoez baliatzea; horrek, berariazko prestakuntza ekintzekin batera, ahalbidetuko du enpresa horiek marketin digitaleko plan baten diseinuan eta abiaraztean trebatzea”, azaldu du Pilar García de Salazar diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko diputatuak; “Era berean, ekimenari esker, arlo honetako geroko profesionalen, gaur egun LHko zikloak egiten ari direnen, prestakuntza eta gaikuntza hobetuko dira, beraiei benetako proiektuetan aktiboki parte hartzeko aukera eskainiz, eta horrela beren lanbide gaitasunak hobeki garatzen lagunduz”.
Lotutako albisteak

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza