‘EscapeUp.es’: Aurki ezazu zure Ihes Gela!
EscapeUp Ihes-Gelen esperientziak bilatu eta erreserba egiteko plataforma bat da. Kokalekua, mota, tematika edo pertsona-kopurua bezalako iragazki batzuen bidez, “bezeroek erraz eta azkar aurki ditzakete beren interes eta ezaugarrietara ondoen egokitzen diren esperientzia erabilgarriak, eta zuzenean, sarrerak erreserbatu webgune berean”, azaldu du Unai Garcíak, bere CMOa (Chief Marketing Officer).
Gainera, EscapeUp-ek aholkularitza eta ekitaldien kudeaketa zerbitzua eskaintzen du Escape Room ingurunean Team Building jarduerak nahi dituzten enpresei, esperientzia horiek ‘soft skill’ delakoak gehien lantzen diren jardueretako bat delako.
“Talde-lana, denboraren kudeaketa, komunikazioa, antolaketa edo lidergoa bezalako trebetasunari buruz hitzegiten ari gara, dinamikan garrantzi handia hartzen dutenak. Eta enpresa bakoitzaren beharren arabera, Ihes-gelako lokalean, adostutako lokaletan, hiriko kaleetan edo enpresaren beraren instalazioetan antolatu daiteke…” concreta Unai.
Oraindik ez duzu Escape Room edo Ihes areto bat bisitatu?
Demagun lau lagunek-zuen lehen Escape Room bizitzeko zorian zaudetela: Sartu aurretik eta atea zuen urratsen ondoren itxi baino lehen, jakin behar duzue esperientzia espazio fisiko batean giltzapetuta izango dela, normalean tamaina handiko aretoetan, eman zaizuen denbora amaitu baino lehen bertatik irteteko helburu bakarrarekin.
Mekanika mota horrek hiru faktore nagusi eragiten ditu, hain zuzen ere, Escape Room batean esperientzia bakoitza bakarra izatea eragiten dutenak:
Istorioa:
Krimena, misterioa, abenturak, zientzia-fikzioa, fantasia, historia, beldurra… Gainditu beharreko Escape Room-en tematikak asko izan daitezke.
Aretoaren dekorazioa eta girotzea:
Aspektu hori da, seguruenik, parte-hartzailei zirrara gehien egiten diena; oso garrantzitsua da jokalarien esperientzia sinestezina izatea… Hasi etxe sorginduetatik edo gazteluen mazmorretatik eta lur magikoetara edo espazio-ontzietara. Irudimenak ez du mugarik!
Proben aniztasuna eta zailtasuna:
Aretoaren historia eta dekorazioa bezala, bere proben aniztasunak eta zailtasunak esperientzia paregabe eta ahaztezina bihurtzen dute.
Gehiago jakin nahi duzu?
Irakurri artikulu osoa HEMEN.
Zure taldeei txinpartak atera nahi badizkiezu gozatuz, eta Escape Rooms-en Enpresentzako esperientziak eta Talentu-ebaluazioak ezagutu nahi badituzu, bisitatu: https://escapeup.es/servicios-a-empresas/
Lotutako albisteak

NAW: “Gure abantaila lehiakorra 10 urte bitarteko kirol-oinetako minimalista eskaintzea da”
Silvia Echeverríak, NAWren sortzaileak, oinetako minimalistak postura-osasunean eta garapen biomekanikoan haurtzarotik helduarora arte nola eragin dezakeen azaltzen du.

Asier San Millán (Siderex): “Deskarbonizazioa eta emisioen murrizketa ezinbesteko helburuak dira lehiakorrak izaten jarraitzeko”
Euskadiko Siderurgiaren Kluster Elkarteak siderurgiaren balio-kate osoko enpresak biltzen ditu, eta funtsezko arlo batzuetan egiten du lan, hala nola nazioartekotzean, garapen jasangarrian, berrikuntza teknologikoan eta talentuaren prestakuntzan.

Ezarri Mosaicos: “Enpresa baten egunerokoa lehiatzea, ikertzea eta bezeroei erantzunak ematea da”
Gipuzkoako enpresaren beirazko diseinuak 100 herrialdetan baino gehiagotan daude, eta nazioarteko transakzioak haren negozio-zifraren % 70 dira

Aratubo: “IA funtsezko zeregina betetzen ari da gure eraginkortasuna eta berritzeko gaitasuna hobetzeko”
Enpresaren historia hazkunde azkar eta iraunkor batek markatu du. BAICeko bazkide da 2022tik, eta SPRI Taldeak sustatutako hainbat programatan parte hartzen du. Aitor López de Letona gerentearen arabera, "smart factory kontzeptua epe ertainerako lehentasunetako bat da".

Fagor Automationek emakumezkoen enpleguaren ia % 40 lortu du
Konpainia SPRI Taldeak garatzen duen genero-berdintasuneko jardunbide egokien identifikaziorako proiektu bateko parte-hartzaileetako bat da