Etorkizuneko erronkak tokiko merkataritzarako
Urriaren 8an, Azkuna Zentroak hiriko merkataritzaren erronka berriei buruzko topaketa egingo du
Gaur egungo hiriek merkataritza tradizionalaren eraldaketaren lekuko bihurtu dira. Kontsumitzaile berriak, retail-joera berriak eta teknologiaren agerpenak paradigma aldaketa erradikala ekarri du. Ekintzaile merkataritza txikiak arrakastarako estrategia bat garatu dezake? Nola lilura ditzake nativo digitalak bere bezero bihur daitezen? Erantzunak urriaren 8an aurkitu ahal izango dituzu bilbaoDendak elkarteak antolatutako Etorkizuna al du Tokiko Merkataritzak topaketan, non lehen mailako adituek eztabaidatuko duten gai interesgarri honi buruz.
Hitzaldien programa Gaur egungo joerak Retailean, kontsumitzaile berriak, Z belaunaldia, konsumo ohiturak eta etorkizunerako aukerak hitzaldiarekin hasiko da. Bertan, Iñigo Gallok, IESEko Zuzendaritza Komertziala saileko irakasle atxikia, Bezero berriak lortzeko gakoak eskainiko ditu, Txikizkako merkataritzaren erronka nagusienetako bat. Geroago, Laureano Turienzo, retail arloko nazioarteko aditua izango da, honek Negozio-eredu berriak merkataritzan jorratuko ditu. Sektore bat non bi joera nagusi daude: desberdina zara ala merkea zara. Ideia honetatik abiatuta, saltzaileek desberdina izatearen beharra dute.
Jardunaldiko hitzaldiei Fernando Barrenecheak, SUUMA & B10 Projects enpresako negozio garapeneko arduraduna, bukaera emango dio Eraldaketa digitala ponentziarekin. Aditu honek, merkataritza establezimendu baten digitalizazioan aurrera egiteko eta estrategia digital arrakastatsua burutzeko ezarri behar diren ekintza jakin batzuen inguruan arituko da. “Establezimenduaren jarduera, kokapena edo baliabideak edonoloakoak direla ere”, dioen arabera. Topaketa Etorkizunerako gakoak txikizko merkataritzaritzarentzat izeneko mahai inguru batekin osatuko da, non hiru adituek parte hartuko dute.
Jardunaldia, Adela Ucar kazetariak gidatuta, Rafael Gardeazabal bilbaoDendak-eko presidentea eta Xabier Ochandiano, Garapen Ekonomikoa, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzi ordezkariaren parte hartzea izango du. Goizeko 9:00etatik 14:00etara ospatuko da eta Juan Andrades, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza zuzendariak itxiko du.
Informazio gehiago: www.bilbaodendak.eus
Lotutako albisteak

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza