Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 14 iraila, 2021 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Etorkizuneko mugikortasuna aldatzea helburu duten, lau euskal proiektu iritsi dira MUBIL Mobility Awards sarien finalera

Epaimahaiak sei finalista aukeratu ditu: Gipuzkoako bi proiektu, Bizkaiko beste bi, Madrilgo bat eta Kataluniako bat.
Mubil Awards

MUBIL Mobility Awards ekimenak dagoeneko aukeratu ditu etorkizuneko mugikortasuna aldatzea helburu duten sei proiektuak. Finalistak Estatuko eta Europako zenbait enpresek bultzatutako 28 proposamenen artean aukeratuak izan dira. Horietako lau Euskadikoak dira (bi gipuzkoar eta beste bi bizkaitar), bat Madrilgoa eta bestea Bartzelonakoa.

 

Hautatutako ekimenek lantzen dituzten arloen artean, honako hauek azpimarra daitezke: gidatze automatizatua probatzeko simulazio-plataformak, kargatzeko estazio mugikor bat, errepideen egoera automatikoki ikuskatzeko sistemak eta % 100 elektrikoa eta adimenduna den motozikleta bat.

Hautaketa-prozesu horren ondoren, bi proiektu irabazleak irailaren 20an aukeratuko dituzte Tabakaleran (Donostia), eta streaming bidez jarraitu ahal izango da ekitaldia hainbat hizkuntzatan. Sari-banaketa saioa Antonella Broglia gizarte-berrikuntzaren arloko nazioarteko erreferenteak zuzenduko du.

Bi irabazleek 35.000 euro banatuko dituzte (25.000 euro lehenengoarentzat eta 10.000 bigarrenarentzat) eta, urtebetez, nazioartean erreferentziazkoa den MUBIL ekosisteman parte hartzeak eskaintzen dituen aukerak baliatu ahal izango dituzte mugikortasun adimendun eta jasangarriko proiektuak garatzeko. Izan ere, ekimen honen laguntzaile dira CAF, Irizar e-mobility, Petronor eta Iberdrola bezalako enpresak.

 

Finalistak

Donostiako Ecomagnet enpresa da finalistetako bat. Motor elektriko zaharkituen materialak berreskuratu eta prozesatzea du helburu, lur arraroak erauzi eta motor elektriko berriak sortu ahal izateko. Donostiako beste ekimen batek ere lortu du finalera iristea: Proven izenekoak, alegia. Ibilgailu autonomoen garapena arintzeko datuak baliozkotzeko plataforma bat garatzen ari dira.

Bestalde, bi enpresa bizkaitar ere aukeratuak izan dira. Batetik, Asimob enpresak errepideen ikuskapen automatizatuko sistema bat garatu nahi du, bidearen ikuspen-mailaren eta egoeraren baldintzak sistematikoki egiaztatzeko; eta bestetik, Ox Riders izenekoa % 100 elektrikoa eta adimenduna den motozikleta bat fabrikatzeko prozesuan dago.

Bartzelonako BiaPower-Grid ere azken fasera heldu da, ibilgailu elektrikoen karga optimizatzeko software plataforma baten garapenean oinarritutako proiektuarekin. Eta, azkenik, Madrilgo Wattson Smart Charging ere sailkatu da, zeina biltegiratze-sistema garraiagarri batean oinarritutako kargatzeko estazio mugikor bat sortzeko proiektu batekin lehiatzen ari den.

 

Sari banaketa ekitaldia

Finalistek euren proiektuak defendatu eta irabazleak erabakitzeko ekitaldia irailaren 20an izango da, 16:30ean, Donostiako Tabakalera eraikinean. Gainera, streaming bidez jarraitu ahal izango da, hainbat hizkuntzatan, eta Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak parte hartuko du ekitaldian.

Gipuzkoako Foru Aldundia da MUBIL Mugikortasun Adimendun eta Iraunkorreko Zentroaren bultzatzaile nagusia. Gainera, laguntzaile dira BIC Gipuzkoa | Grupo SPRI, Gipuzkoako Bazkundea, Indar, IBIL, Innoenergy eta Urban Mobility Europako Berrikuntza eta Teknologia Institutuak (EIT), CIDETEC, Euskadiko Energia Klusterra, MLC ITS Euskadi Mugikortasun eta Logistika Klusterra, eta baita aipatutako CAF, Irizar e-mobility, Petronor eta Iberdrola ere.

Sari banaketarako izen ematea

Mubil Awards

Lotutako albisteak

26 abendua, 2024 Ekintzailetza
Marzianosek gozoki osasungarriez gozatzeko aukera ematen du, zaporeari uko egin gabe
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 20 abendua, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
19 abendua, 2024 Ekintzailetza
BIC Bizkaiak 10. urteurrena ospatzen du 65 enpresa garatu, 500 lanpostu sortu eta 175 milioi euroko fakturazioarekin
Irakurri gehiago
POLYKEY 17 abendua, 2024 Ekintzailetza
Polykey-k soluzio polimerikoak eskaintzen ditu etorkizun jasangarriago baterako
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 13 abendua, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak