Euskadiko emakume ekintzaileek aukera gehiago detektatzen dituzte, beldur gutxiago diote porrotari eta konfiantza handiagoa dute beren ezagutza eta gaitasunetan
Facebook, ELGA eta Munduko Bankuak “Negozioen Etorkizunari buruzko Inkesta” abiarazi zuten internetez, jakiteko zein igurikapen eta erronka dituzten mundu osoko ETEek, eta milioi erdi bat negoziok parte hartu zuten inkesta hartan. Duela gutxi orobat galdetu zaie beren jardueretarako kapitala eskuratzeko aukerari buruz.
Azterlanak dio munduko ekintzaileek oso modu desberdinetan finantzatzen dituztela beren negozioak, baina badagoela ezaugarri komun bat: emakumeek gizonek baino gutxiago erabiltzen dituzte bankuko maileguak eta sarriago jotzen dute aurrezki pertsonaletara edo beren bikoteen baliabideetara.
Negozioen adinak, tamainak eta jarduerak markatzen dituzte desberdintasun horiek. Genero-etena nabarmenagoa da enpresa txikietan. Dirudienez, kontuan hartuta gorago esandakoa, erakunde eta bankuek eten horiek desagerrarazteko programetan zentratu beharko lukete eta generoaren araberakoak ez diren maileguak sustatu beharko lituzkete.
Toki askotan, emakumezko ekintzaileek ekarpen handiak egiten dizkiote beren herrialdeetako ekonomiari. Oro har emakumeek kudeatzen dituzten enpresak txikiagoak dira eta ez hain errentagarriak, zailtasun gehiago dauzkatelako finantzaketa eskuratzeko, presentzia handiagoa dutelako inbertsioaren itzulera txikiagoa duten sektoreetan, etxeko erantzukizunak dituztelako, eta abar.
Emakumeen enpresek gizonek sortutakoek baino urte gutxiago izaten dituzte. ETE askok online lan egiten dute, eta horrelakoetan ere ugariagoak dira emakumeak. Emakumezko ekintzaileek gehiago lan egiten dute zerbitzu pertsonalen eta sozialen sektoreetan: hezkuntza, osasun zaintza, artea eta irabazi asmorik gabeko beste jarduera batzuk. Joera txikiagoa dute negozio profesionalak edo teknikoak sortzeko, hala nola, higiezinak, finantza zerbitzuak, ondasunen produkzioa edo mantenimendua, fabrikazioa, autoak konpontzeko tailerrak, eraikuntza, komunikabideak edo informazio teknologiak.
Euskadiri dagokionez, GEM txostenak dio Euskadiko Emakume Ekintzaileek indar handia dutela: gizonezko ekintzaileek baino aukera gehiago detektatzen dituzte, beldur gutxiago diote porrotari eta konfiantza handiagoa dute beren ezagutza eta gaitasunetan! Albiste ona da 2017/18ko azterlanari buruzko titularraren ondoan jartzeko, zeinaren arabera ekintzaile kopurua gora baitoa.
Interesatzen zaizkizu Azterlanen ondorioak eta txostenak?
www.gem-paisvasco.es/el-informe-gem-201718-senala-un-repunte-en-el-numero-de-personas-que-emprenden-negocios-en-la-comunidad-autonoma-vasca
Lotutako albisteak

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza