Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 21 uztaila, 2022 Ekintzailetza Up Euskadi Barnekintzaile programa

Eusko Jaurlaritzak ia bi milioi eurora arteko laguntzak eskaintzen ditu barnekintzailetzarako

BarnEkintzaile programa sortu berriak itzuli beharrik gabeko 30.000 eurora arteko dirulaguntzak ematen ditu proiektu bakoitzeko
Barnekintzaile

Eusko Jaurlaritzak itzuli beharrik gabeko 30.000 eurora arteko barnekintzailetzako laguntzak (konpainia baten barruan negozio berriak sortzeko laguntzak) banatuko ditu aurten enpresa-proiektu berritzaileentzat. BarnEkintzaile programa sortu berriak 1,9 milioi euroko zuzkidura du. Laguntzak eskatzeko epea, SPRI Taldearen web orriaren bidez tramitatuko dena, zabalik dago eta abenduaren 12an itxiko da.

Barnekintzailetza formula ezin aproposagoa izan da Euskadin enpresa-sarea berrasmatu eta eraldatzeko, antolakundeak gaztetu eta suspertzeko, eta plantilletan dagoen giza kapital ekintzailea aprobetxatzeko. Hala, pertsona eta erakunde ekintzaileen aldeko babesak herrialde-konpromiso bat izaten jarraitzen du, eta horregatik ahalegina egin nahi da inplikatutako erakunde eta eragile guztien arteko elkarlana sustatzeko.

Programa honek laguntza ematen die enpresa berriei negozio berriak sortzeko planak egiteko, eta orobat aurrera egin dezaten euren bideragarritasun-azterketa, martxan jartze eta umotze prozesu osoan, aholkularitza eta azpiegiturak eskainiz bertan kokatzeko. Gainera, finantzaketa eskuratzenlaguntzen du lehen fasean garatutako enpresa-plana gauzatzeko behar diren inbertsioetarako.

BIC zentroek (Euskadiko enpresen berrikuntza zentroek) gidatuko dituzte diruz lagundutako proiektuak, eta euren zeregina izango da dinamizatzaile izatea enpresa-proiektu berriak ekoizpen-sarean sar daitezen. Hala, helburua da proiektuak aurrera egin dezala arrakasta lortzeko behar dituen berme onenekin, beti ere konpromisoa hartuta berrikuntzarekin eta lehiakortasunarekin.

Programara aurkezten diren enpresek 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera sortuak izan behar dute. Salbuespen gisa, laguntza hau argitaratu ondorengo lehen bi hilabeteetan baita ere aurkeztu ahal izango dira 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera sortu direnak. Proiektuek gutxienez hiru lanpostu sortu behar dituzte hiru urteko epean.

Negozio berriak sortzeko planentzako dirulaguntzen bidez adituen aholkularitza teknikoko gastuak ordainduko dira. Bidelaguntzarako dirulaguntzek, berriz, beren baitan hartzen dituzte gastu hauek: enpresa arloko prestakuntza, kanpo-aholkularitza eta kanpoko laguntza teknikoa, prospekzio-azterketak, azoketara joatea eta prospekzio komertzialeko bidaiak egitea eta maketak eta prototipoak sortzea. Kasu bietan, itzuli beharrik gabeko 30.000 euroko gehienezko dirulaguntza emango zaio proiektu bakoitzari.

Finantzaketa Luzaro erakundearekin sinatutako hitzarmen baten bidez tramitatuko da, eta inbertsio hauetara bideratuko da: lokalak berritu eta atontzea, makineria eta ekipamendua, ibilgailu industrialak edo altzariak erostea, aplikazio informatikoak, jabetza industriala edo intelektuala, eta pizgarri administratiboen edo frankizien kanonak.

Has zaitez hemendik!

Barnekintzaile programa interesatzen bazaizu eta bere abantailak eskuratu nahi badituzu, ez itxaron gehiago eta bete interes-inprimakia SPRI Taldearen web orrian. Hortik aurrera, hurbilen duzun BICa esleituko dizugu prozesu osoan lagundu zaitzan.

Gogoan izan, Barnekintzailek eskaintzen dizu:

Hiru laguntza-ildo bereizi zure barnekintzailetzako proiektuak definitu, martxan jarri eta finantzatzeko. Baliabide hau bereziki sortu dugu aholkularitza emateko barnekintzailetzako proiektua diseinatzen denetik ezartzen den arte!

Zalantzaren bat? Jar zaitez harremanetan gure BEZEROEN ARRETA zerbitzuarekin: 900 92 93 93 | Egokitu zure enpresa-eredua merkatuan sortzen ari diren aukera berriak identifikatu eta aprobetxatzeko, eta HAZI!! info+: BarnEkintzaile

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 5 uztaila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
2 uztaila, 2024 Berrikuntza
‘Belk+’, mugikortasunerako laguntza pertsonaleko lehen exoeskeleto adimenduna
Irakurri gehiago
LORRA 1 uztaila, 2024 Ekintzailetza
LORRAK Bizkaiko nekazaritzako elikagaien gaineko 13 proiektu berri ekiten lagunduko du
Irakurri gehiago
Libertad Avenue 30 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Libertad Avenue, hiri-txirrindularientzako moda jasangarria
Irakurri gehiago
VS DECO 28 ekaina, 2024 Ekintzailetza
VS Decok zure etxebizitza diseinu fotorrealista batean bihurtzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak