Eusko Jaurlaritzak oinarri teknologikoko eta ekintzailetza berritzaileko 186 proiektu jarri ditu abian
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak oinarri teknologikodun ekintzailetza berritzaileko 186 proiektu jarri ditu abian 2024an SPRIk hiru foru-aldundiekin batera kudeatzen dituen laguntzen bidez. Horren guztiaren inbertsioa 4,1 milioi eurokoa izan da.
Euskadiko erakundeen kasuan, izaera industrialeko enpresa-proiektuak eta horrekin lotutako zerbitzuak bultzatzeko erakunde espezializatu gisa BIC (Business Innovation Center) zentroak dituzte. BIC (BICAraba, BICGipuzkoa, BIC Bizkaia Ezkerraldea eta BICBizkaia BEAZ) zentroek enpresa berriak martxan jartzen eta merkatuan sendotzen laguntzen dute. Gainera, behar izan dezakezun finantzaketarako sarbidea errazten dizute.
Ekintzaile programa: (122 proiektu onartuta; guztizko dirulaguntza: 2.157.710 €). “Ekintzaile” laguntza-programaren helburua da enpresa-proiektu berritzaile eta/edo oinarri teknologikodun berriei laguntza finantzarioa ematea. Proiektu horiek nagusiki izaera industrialekoak eta/edo produktu-prozesu industrialari lotutako zerbitzuak eskaintzen dituztenak izango dira, eta pertsona fisikoek edo eratu berriak diren eta BIC baten tutoretza jasotzen duten (ideiari heltzeko eta enpresa martxan jartzeko faseen kasuan) enpresek zuzendutakoak izango dira.
Horrela, programak enpresa berrien bideragarritasuna aztertzeko, abian jartzeko eta heltzeko prozesu osoan zehar laguntzeko laguntzak aurrez ikusten ditu, jarduerak kokatzeko aholkularitza eta azpiegiturak eskainiz. Aldi berean, gainera, enpresa-plana aurrera eramateko beharrezkoak diren inbertsioen finantzaketarako sarbidea errazten saiatzen da.
Barnekintzaile programa: (36 proiektu onartuta; guztizko dirulaguntza: 800.000 €). Horren helburua da lehendik dauden eta dibertsifikazio-prozesuetan barneratuta dauden proiektu berritzaileak edo teknologikoak babestea. Proiektu horiek jarduera ekonomiko berri bat, negozio-lerro berriak edo enpresa berriak sortzen lagunduko luketenak izango dira.
Gaur egungoaren moduko krisi- eta ziurgabetasun-egoeratan, proiektu ekintzaileek eta enpresek aholkularitza eta laguntza espezifikoak behar izaten dituzte. Hala, BIC zentroek enpresa ekintzaileei eskaintzen dizkieten zerbitzuak aktibatu eta sendotu ditugu, bereizitako 3 laguntza-lerro martxan jarrita. Hain zuzen ere, laguntza-lerro horiek barne-ekintzailetzako proiektuak definitzea, martxan jartzea eta finantzatzea dute helburu.
Ekintzaile + programa: (10 proiektu onartuta; guztizko dirulaguntza: 1.000.000 €). Ekintzaile + Ekintzaile programaren jarraipena dela esan dezakegu. Laguntza-lerro horrek garatzeko aurreikuspen handienak dituzten eta inpaktu edo disrupzio teknologiko handiko proiektuak babesten ditu. Horretarako, enpresaren eragiketekin lotutako gastuak finantzatzen ditu eta, horrekin lotuta, talentua txertatzeko egin beharreko gastuak azpimarratu behar dira.
Ekintzaile + laguntza-programaren bidez finantzatzen dira enpresa-plana aurrera eramateko funtsezko gastuak: talentudun pertsonak kontratatzea, kanpoko aholkularitza teknikoa, alokairuak, jabetza industriala eta proiektuaren sustapena.
Erronka 2030 programa: (18 proiektu onartuta; guztizko dirulaguntza: 150.000 €). Erronka 2030 programaren helburua Euskadiko ekintzailetzaren ekosistema osatzen duten hainbat eragile eta erakunderen arteko harremanak eta loturak sustatzea da.
Lotutako albisteak

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Female Founders Day: Emakumeen talentua eta ekintzailetza sustatzeko ekitaldia Bilbon
Inbertsioan, teknologian eta ekintzailetzan adituak elkartuko dira: hitzaldi nagusiak, eztabaida mahaiak eta pitch lehiaketa.

Fisioterapiaren aro berria diseinatzea du helburu Fisifyk
Bilboko startup honen xedea da bere zerbitzu digitala fisioterapiaren etorkizuna izatea, etengabeko zerbitzu hibrido eta publiko guztientzat irisgarria eskainiz.

AcroBioPLASTek bioplastikoen aplikazioa hobetzen du gailu biomediko bihurtzeko
Proiektuak material biodegradagarriak eta birziklagarriak garatu nahi ditu, bioplastikoak dituzten mugei aurre egiteko

Euskadi Europako erreferente gisa finkatu da ekintzailetzarako
Euskadi berrikuntza maila handiagatik eta jasangarritasunarekin duen konpromisoagatik nabarmentzen da. Ekiteko baldintzetan Europako erreferente gisa finkatzen da, baina oraindik ere erronkak daude, batez ere hezkuntza ekintzailearen eta finantzaketa eskuratzeko ekitatearen arloan