Premios Manuel Laborde
Albisteak 3 abendua, 2024

‘EutectoDerm’ egitasmoak eta ‘Nanoclick’ tesiak irabazi dituzte 2024ko Manuel Laborde sariak

Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campusak eta BIC Gipuzkoak garatutako eta kudeatutako Entrepenari Programan dute jatorria Manuel Laborde Werlinden sariek.

‘EutectoDerm’ egitasmoa eta ‘Nanoclick’ tesia saritu dituzte Manuel Laborde Werlinden sariketaren XXIV. edizioan. Osasunaren, zientziaren eta materialen teknologiaren sektoreen barruan kokatzen dira bi egitasmoak, eta horien balio proposamena nabarmendu du epaimahaiak, baita proiektuaren heldutasuna bere gain hartzeko gaitasuna duen talde sustatzaile bat izatea ere.

‘EutectoDerm’ egitasmoak ‘Egitasmo Berritzaile Berria’ saria irabazi du. Proiektu berritzailea da, eta jatorri biologikoko solbatzaile eutektikoak garatzen ditu, tratamendu antimikrobiar eta antiinflamatorio topikoetarako. Zauriak orbaintzeko eta azala zaintzeko erabiltzen dira horiek. Proiektuak kualifikazio altuko ekintzaileen talde bat du, eta Marcelo Calderón eta Matías Picchio dira talde horren buruak. Horiek ibilbide zientifiko luzea dute, eta enpresa liderrekin batera lan egin izan dute, hala nola Beiersdorf eta I+Med enpresekin. Sari honek 7.000 euroko laguntza ekonomikoa hartzen du barne, eta, horrez gain, BIC Gipuzkoaren laguntza eta aholkularitza, proiektua garatzeko.

‘Nanoclick’ doktorego tesia ‘Gradu Amaierako Lanak – Master Amaierako Lanak – Doktorego Tesiak’ kategorian saritu dute. Mintz elektroardaztuen garapenean oinarritzen da. Horiek oso moldakorrak dira, eta, horri esker, hainbat aplikaziotarako pertsonaliza daitezke, nanozuntzen konposizioak aldatuta edo hainbat agente funtzionalizatzaile txertatuta. Produktu hori behar ugaritara egokitzeko gai da. Hala, hondakin uren tratamendurako instalazioak, sektore biomedikoa eta iragazkiak fabrikatzen dituzten enpresak dira erabiltzaile nagusiak. Stefano Torresik aurkeztu du tesia. Gaur egun, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako GMT ikertaldeko kidea da. Nabarmentzekoa da harreman estua duela UPV/EHUko ekosistemarekin, proiektuaren garapenari dagokionez. Kategoria honek 3.000 euroko laguntza ekonomikoa hartzen du barne, eta, horrez gain, BIC Gipuzkoaren laguntza eta aholkularitza, egitasmoa garatzeko.

 

Proiektu berritzaileak unibertsitateko ingurunean

24. edizio honetan 11 hautagai aurkeztu dira: 7 ‘Egitasmo Berritzaile Berria’ kategorian eta 4 ‘Gradu Amaierako Lanak – Master Amaierako Lanak – Doktorego Tesiak’ kategorian. Epaimahaiaren iritziz, “aurkeztutako proiektuen kalitateak berriz ere baieztatu du UPV/EHU funtsezko eragilea dela Gipuzkoako eta EAEko ekosisteman, balio erantsi handiko enpresa proiektu berritzaile berriak garatzeko”. Aurkeztutako egitasmoak lerrokatuta daude Gipuzkoaren garapenerako hazkunde eta espezializazio adimendunaren estrategiarekin. Hainbat sektoretako egitasmoak aurkeztu dituzte: bio/osasuna, materialen zientzia eta teknologia, adimen artifiziala, jasangarritasuna eta ingurumena, eta digitalizazioa.

Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campusak eta BIC Gipuzkoak garatutako eta kudeatutako Entrepenari Programan dute jatorria Manuel Laborde Werlinden sariek. Unibertsitateko ingurunean ekintzailetzarekin lotutako ideiak eta proiektuak sustatzea da sariketaren helburua. Edizio honetan aurkeztutako hautagaitzak Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle-ikertzaileenak, tituludunenak, graduondokoren bat egin dutenenak edo UPV/EHUko azken ikasmailan dauden ikasleenak izan dira.

 

Banaketa ekitaldia

Gaur eguerdian banatu dituzte sariak, Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Gradu Aretoan. Ekitaldian izan dira Agustín Erkizia, UPV/EHUren Gipuzkoako Campuseko errektoreordea; Ane Insausti, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomiaren Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako ahalduna; Aitor Urzelai, SPRI Taldeko zuzendari nagusia; eta Marisa Arriola, BIC Gipuzkoako zuzendaria. Era berean, ekintzailetzaren, unibertsitatearen, zientziaren eta enpresen arloko pertsona ugari bertaratu dira. Egin dituzten parte hartzeetan, Gipuzkoako enpresa ehuna eraldatzen laguntzeko ideia eta proiektu berriak sustatzen jarraitzeak duen garrantzia nabarmendu dute erakundeen ordezkariek.

Ekitaldian hitzaldia egin du Borja Calvo Molinosek, UPV/EHUko Informatika Fakultateko irakasleak: ‘Walking through Artificial Intelligence’. Hitzaldian zehar, ikaskuntza eta esplorazio esperientzia bat eskaini du, eta adimen artifizialak eskaintzen dituen aplikazioez, aurrerapenez, erronkez eta aukerez hitz egin du. Halaber, mahai inguru batean, adimen artifizialaren arloko esperientziak partekatu dituzte Naru Intelligence enpresako Eider Sánchezek, Cabala enpresako Jon Peyk eta Skootik enpresako Unai Martinezek.

 

Lotutako albisteak

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250324
28/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik  dago  MAKE  IN!  Ekintzailetza  Industriala  programaren  4.  ediziorako  izen-emate  epea
24/03/2025 Ekintzailetza

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea

Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
21/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech  Startup  Forum  2025:  elikagaien  industriarako  berrikuntzaren  eta  teknologiaren  arloko  punta-puntako  irtenbideak
20/03/2025 Ekintzailetza

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak

Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza

WonderShop,  WordPress-erako  (“WP”)  diseinatutako  plugina,  online  denden  jabeei  katalogoen  kudeaketa  errazten  die
20/03/2025 Ekintzailetza

WonderShop, WordPress-erako (“WP”) diseinatutako plugina, online denden jabeei katalogoen kudeaketa errazten die

Garatzen eta merkaturatzen duena WoonderSoft da. Enpresa gipuzkoarrak nazioarteko asmoak ditu eta bere produktuak interesa piztu du beste herrialde batzuetan.

Zure  proiektua  bultzatu  2025eko  Ostegun  Ekintzaileekin
17/03/2025 Ekintzailetza

Zure proiektua bultzatu 2025eko Ostegun Ekintzaileekin

"Kabiak" ekintzailetzako ekosistema sendotu du ‘Ostegun ekintzaileen’ beste ibilbide batekin

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250309
14/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250309

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Momentum  Gamesek  joko  arrakastatsuak  sortzen  laguntzen  die  markei
11/03/2025 Up Euskadi

Momentum Gamesek joko arrakastatsuak sortzen laguntzen die markei

Gipuzkoako startupa proiektu bakoitzaren garapenaz eta administrazioaz arduratzen da, baita jokoen-analitikari buruz ere

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
06/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.