Explorer programaren bederatzigarren edizioa hasi da BIC Araban
“Irtenbideak dituzten Gazteak” izeneko Explorer programaren bederatzigarren edizioa hasi da Araban. Programa horren bidez, munduan inpaktu positiboa eragiteko gogotsu dauden 18 eta 31 urte arteko gazteen aurrerapena suspertuko da.
CISEk, Centro Internacional Santander Emprendimiento – Santanderreko Nazioarteko Ekintzailetza Zentroa) sustatutako ekimen hori Espainiako beste berrogeita hamar bat zentrotan garatzen da aldi berean eta, hain zuzen ere, zentro horietako bat da Arabako Parke Teknologikoan dagoen BIC Arabaren instalazioetan kokatutakoa (SPRI Taldearen babesa jasotzen duena).
Edizio honetan, 18 pertsonek 14 proiektu ekintzaile zuzenduko dituzte, zeinen negozio-ideiak 2030eko garapen jasangarrirako helburuak lortzeko baliagarriak izango diren. Hamalau proiektuak hainbat gairi lotuta daude, hala nola elikadura, marketin digitala, hondakinen kudeaketa, logistika, legaltech, mugikortasuna eta gizarte-kohesiorako espazioak.
Hiru hilabetez BIC Arabako eta Deustuko Unibertsitateko teknikari profesionalen tutoretzapean egongo dira, haien negozio-plana gauzatu ahal izan dezaten. Era berean, marketin, lidergo edo finantza arloko adituek emandako prestakuntzak eskuratuko dituzte. Aipatzekoa da, gainera, ekimen bakoitzari Arabako SECOTeko aholkulari bat esleituko zaiola. Aholkulari horrek ibilbide osoan lagunduko die eta aholkuak emango dizkie.
Prestakuntzaren ondoren, dinamika guztiak osatu dituzten proiektuek Explorer programan parte hartu izanaren ziurtagiria jasoko dute, eta Europako eta Amerikako gazte berritzaileen komunitate globalaren parte izango dira. Ez hori bakarrik, Explorer Space bakoitzaren proiektu finalistak Explorer Trip-en onura lortuko du: 2021eko udan Lisboako berrikuntza-hub batean astebeteko bidaia egiteko urperatze-esperientzia intentsiboa eta prestakuntza.
Bestalde, Arabako lehen 3 sailkatuek 6 hilabetez izango dute doako gune bat BIC Arabako instalazioetan, eta aholkularitza espezializatua ere izango dute beren proiektuek eboluzionatzen jarrai dezaten.
info+: www.bicAraba.eus
Lotutako albisteak

Industria Erronka-k 700 ikasle baino gehiagok industria-enpresa bat izatea simulatzea ahalbidetzen du
Industria Erronka Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker posible da, SPRI - Euskal Enpresen Garapenerako Agentziaren bidez

Eusko Jaurlaritzak Gauzatu Industria programa aktibatu du 28 milioi eurorekin
Oinarri teknologiko eta berritzailea duten enpresa txiki eta ertainen sorrera eta garapena bultzatzeko

Optidel Biosystems-ek arrisku-kapitaleko inbertitzaileen babesa jaso du
Optidel Biosystems startupek kosmetika sektorean osagai aurreratuak eta konponbide pertsonalizatuak garatzeko muga berriak irekiko ditu

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin
Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko

Industria Defendatzeko Taldeak Euskadiko industriari laguntzeko lehen neurria onartu du
Industria Defendatzeko Taldeak lehen laguntza-programa bat aurkeztu du, “Emisio gutxiagoko ibilgailuak” erosteko, Euskadin errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunean aurrera egiteko eta, aldi berean, euskal industriarako funtsezkoa den sektore bati, automobilgintzari, laguntzeko