Ezagutu ezazu Tel Aviv-eko ekintzailetza-ekosistema: SOSA-Bizkaia programa
SOSA Bizkaia programaren beste edizio bat zabalduko dugu, bertoko startupek Tel Avivera astebeteko bidaia egin dezaten aukera emanez. Berrikuntza eta ekintzailetzaren egoitza nagusi honetatik astebetez aukera izango dute munduko startup-sistemarik dinamikoenetako bat bertatik bertara ezagutzeko. Eskaerak urriaren 7tik 31ra egongo dira zabalik.
Bigarren edizioa betetzen duen programaren abiapuntua Bizkaiko enpresen eta tel Aviveko ekintzailetza eta berrikuntza nodoaren artean konexioa sustatzeko Bizkaiko Foru Aldundiak eta SOSAk sinatutako hitzarmena da.
Sosa erakunde pribatuak Israelgo Tel Aviven du egoitza nagusia, eta beste egoitza bat dauka New Yorken. Ekintzaileak eta startupik berritzaileenak korporazioekin eta inbertsiogileekin harremanetan jartzen ditu, eta konponbide teknologiko disruptiboak eskaintzen dizkie, haien negozioei balio erantsia emateko helburuarekin. Iaz Sosak 1.500 startup baino gehiago jarri zituen harremanetan enpresa globalen multzo aukeratu batekin.
Bizkaiko sei startupek jada esperientzia bizi izan dute eta nabarmentzen dute “ekosistema txikia den arren oso ondo konektatuta eta lankidetzarako oso zabalik dagoela”. Horiekin bat egingo dute orain beste enpresa batzuek, Beazen azaroaren 25etik 29ra izango den hautatze-prozesua gainditu ondoren. Aste horretan beren proiektuak azaldu beharko dizkiote SOSA eta Beazen lantalde tekniko bati.
2012ko 10etik 17ra aukeratutakoak Tel Avivera joango dira. SOSAn lan egiteko lekua izango dute eta lantegi eta ekitaldi-programa jarraituz ekosisteman barneratze bizkorra egingo dute. Halaber, teknologikoki aurreratuta dagoen merkatua ezagutzeko aukera izango dute, izan ere I+G zentroetan 300 multinazional globalek baino gehiagok dute ordezkaritza eta harreman interesgarriak egiteko aukera ere edukiko dute. Programan bidaia-poltsa dago.
Lotutako albisteak

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza