Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 21 Marzo, 2022 Ekintzailetza Up Euskadi Start up UP Euskadi

EZKERRALDEA – MEATZALDEA ESKUALDEKO PLAN ESTRATEGIKOAK 40 JARDUERA JARRI DITU ABIAN

10 udalerrik osatzen dute: Abanto Zierbena, Barakaldo, Erandio, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Trapagaran eta Zierbena
BIC Ezkerraldea AIanra Basurko Txus Peña

Jesús Peña Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzako idazkari nagusiak eta Ainara Basurko BFAko Ekonomia Sustatzeko Sailaren diputatuak Eskualdeko Plan Estrategikoaren aurrerapen maila aurkeztu zuten atzo, asteazkena, Ezkerraldea-Meatzaldea Talde Eragilearen aurrean.

Aurkezpenean azaldu zutenez, 2021-2023 aldirako aurreikusitako ekintza gehienak hasi dira, eta 2021ean 46,1 milioi euroko inbertsioa egin da. 2021eko ekainean onetsitako Plan Estrategiko horretan, 166,1 milioi euroko inbertsioa dago aurreikusita 2023ra bitartean, Ezkerraldean eta Meatzaldean ekonomia eta gizartea suspertzea helburu nagusitzat hartuta. Bizkaiko Foru Aldundiak 58,1 milioi euroko ekarpena egin du, eta Eusko Jaurlaritzak 108 milioi eurokoa (24 milioi euro eskualde bakoitzari, eta 60 milioiko aparteko funts bat gehiago lurzoruak berreskuratzeko), eskualdeko udalekin eta gizarte- eta enpresa-eragileekin batera diseinatutako plan kontrastatu baten mesedetan, parte hartze prozesu bizi baten baitan.

Ekinbideak sei proiektu eragiletan multzokatuta daude: Ezkerraldea Meatzaldea parke teknologikoa (EMPT) – Energy Inteligence Center (EIC); osasun-sistemara bideratutako produktuak eta zerbitzuak garatzeko “Osasun Poloa”; kutsatutako lurzoruak berreskuratzea; auzo kalteberetan jarduera integrala; garraio jasangarriaren eredua, C2 lineako jarduketa (Bilbo-Muskiz); eta industria-ondareari eta itsasadarrari balioa ematea. Egikaritze maila desberdinean daude, bakoitzaren konplexutasunaren eta eskumen esparruen nahiz prozedura tekniko eta administratiboen arabera.

EMPTri dagozkion jarduketetan honako ekinbide hauek daude aurreikusita: urbanizazioa eta sarbideak amaitzea, egoitza-eraikina altxatzeko aurreikuspenen araberako aurrerapena (EIC), enpresek egindako kokapen-eskaerei erantzunez 2022an eraikin berri bat eraikitzen hastea, eta Ortuellan etorkizunean parkea handitzen joateko lurzoru berriak erostea. Bestalde, Osasun Poloarekin lotutako jardueren artean, aipatu beharrekoa da, batetik, lantalde bat eratzea, osasun-sistemaren eta enpresa-sektorearen beharrak aztertzeko; eta, bestetik, premia horiei erantzungo dieten eta osasun-teknologiaren edo osasunaren eremuan aurrera egiten jarraitzeko aukera emango duen proiektuaren dimentsioa erabakitzen lagunduko duten produktu eta zerbitzuak elkarrekin sortzea baloratzea.

Era berean, kutsatutako lurzoruak berreskuratzeari eta gune berri horietan eskualdea suspertuko duten enpresa-jarduerak sortzeari dagokionez, Burtzeñan lursail berriak eskuratzeko aurrerapausoa eman da, eta Santurtzin Etxe Uli osatzen duten guztiak erosteko konpromisoa hartu da, Trapagaranen eraikin bat erosteaz gain. Era berean, Erandioko Playa Barri eta Sakoni sektoreetako lurzoruak erosten hasi dira. Horretarako, lantalde bat osatu da espazio horiekin lotuta dauden ingurumen-espedienteak izapidetzeko lanean aurrera egiteko. Ildo berean, 2022an aurreikusita dago eremu guztietan lurzorua eskuratzea, eta lehendik dauden eraikinak eraisteko lanetan eta Burtzeñako lurzoru kutsatuak arazteko lanetan aurrera egitea, bai eta Etxe Ulin zabortegia zigilatzea eta ibai bat kanalizatzea, eta Trapagaranen erositako eraikina birgaitzeko lanak proiektatzea ere.

Auzo kalteberetako jarduketa integralari lotutako jarduketen barruan, Abanto-Zierbena, Portugalete, Santurtzi eta Trapagaran udalerrietan 525 etxebizitza daude, eta ekinbide horien jomuga da hiri- eta ingurumen-berroneratzea, gizarte-sustatzea, suspertze ekonomikoa eta enplegua. Garraio jasangarriaren ereduari dagokionez, hitzarmen bat diseinatu da eskualdeko udalekin, besteak beste, Barakaldo, Portugalete, Santurtzi eta Sestaoko udalekin; helburua da udalerrien arteko garraio jasangarria sustatzea, bizikletak alokatzeko zerbitzu publiko partekatu baten bidez. Zehatzago adierazita, C2 Bilbo – Muskiz lineako jarduketei dagokienez, itxi eta onetsi egin dira ADIFekin gauzatzeko eraikuntza-proiektuak, Urbinagako trukatze-gunea egiteko, eta 2022an ADIFek proiektua finantzatzeko eta lizitatzeko hitzarmena sinatzea aurreikusi da.

Azkenik, industria-ondareari eta Itsasadarrari balioa emateari buruzko jardueren inguruan, hona hemen azpimarratzekoak: Santurtziko Agurtza hegaluze-ontzia eta AHVren lokomotora birgaitzea, Muskizen Itsaslur Bide Berdea eta Abanton Burdin Mendien Bide Berdea egokitzea, Portugaleten Rialia museoa birbideratzea eta Sestaoko Labe Garaia eta Barakaldoko La Orconera Ondare Zentroa balioztatzea. Ildo horretan, nabarmenduko genuke Barakaldo eta Erandio arteko Itsasadarraren bi ertzak lotuko dituen bulebarra eta bizikletentzako eta oinezkoentzako zubia.

BIC Bizkaia Ezkerraldeak, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Eskualdeko Plan Estrategikoen jarraipenaren arduradun moduan, oso positibotzat jo du orain arte definitu diren jardueren garapen maila.

2021-2023 aldirako zehaztutako ekintza horiekin guztiekin eta etorkizunean zehaztuz joango diren beste ekintza batzuekin, udalerrietan identifikatutako arazo komunei irtenbidea emateko lanean ari dira, besteak beste, hauek eginez: aukera-sektoreak (energia, osasuna…) sustatu, gaitasunak eta kalitatezko enplegua egokitu, gizarteratzea eta hiri-berroneratzea, itsasadarraren inguruan aisialdirako eta turismorako aukerak sortu, lurzoruetako kutsadura kendu eta kudeatu, eta garraio-egiturak ezarri.Proiektu estrategiko horien garrantzia kontuan hartuta, inplikatutako erakunde guztiek –Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Ezkerraldeko eta Meatzaldeko udalak– proiektu horiek bultzatzeko eta dagozkien eskumenen esparruan jarduketak abiarazteko izapideak arintzeko konpromisoa berretsi dute.

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 20 abendua, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
19 abendua, 2024 Ekintzailetza
BIC Bizkaiak 10. urteurrena ospatzen du 65 enpresa garatu, 500 lanpostu sortu eta 175 milioi euroko fakturazioarekin
Irakurri gehiago
POLYKEY 17 abendua, 2024 Ekintzailetza
Polykey-k soluzio polimerikoak eskaintzen ditu etorkizun jasangarriago baterako
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 13 abendua, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
11 abendua, 2024 Ekintzailetza
Aglaya Virtualek mundu birtualak demokratizatzen ditu mota guztietako konpainia eta enpresentzat
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak