F2P Campusaren 4. edizioa hasi da Gasteizen, bideojokoaren industria Araban eta Euskadin bultzatzeko asmoz
F2P Campusak, munduko free-to-play bideojokoen lehen campus azeleratzaileak, laugarren edizioari eman dio hasiera, Gasteizen, talde parte-hartzaileak hautatzeko prozesua irekiz. Ekimena Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Euneiz Unibertsitateak bultzatzen dute eta sektoreko erreferentzia gisa finkatu da. Haren asmoa da Araban eta Euskadin bideojokoaren industria sustatzea, talentua erakartzeko eta aberastasuna sortzeko guneak izan daitezen.
Ez dugu ahaztu behar sektore horrek 2021ean 1.326 milioi euro baino gehiagoko negozio-bolumena lortu zuela Espainian eta 8.000 pertsonari baino gehiagori ematen ziela jada enplegua. Gainera, campusarekin batera, bideojokoei buruzko Euskadiko lehen bi gradu ofizialak jarriko ditu abian Euneiz Unibertsitateak 2023-24ko ikasturtean, artistaren eta diseinuko zein programazioko profesionalen profilak eskuratzeko.
Laugarren edizioa datorren uztailaren 17an hasiko da, Euneizko Unibertsitatearen instalazioetan, erakunde hori bera izango baita egoitza ofiziala segidako bigarren urtean. Egun horretatik aurrera irailaren 17ra arte, aukeratutako 5 taldeek arloari buruzko munduko aditu nagusietako baten aholkularitzarekin garatu ahalko dituzte beren bideojoko-proiektuak, adituok uda osoan zehar bisitatuko baitute Arabako hiriburua. Ekainaren amaieran, antolatzaileek campusean parte hartzeko hautatutako taldeen izena ezagutaraziko dute eta proiektu bakoitzeko 4 pertsona Gasteizen egoteko kudeaketak egingo dira. Pertsona horiek, hain zuzen, azken Demo Day egunean, irailean, aurkeztu beharko dute egindako lan osoa.
F2P Campusaren helburua da aurten euskal taldeen presentzia bultzatzea eta gizarte osoan bideojokoaren kultura zabaltzen jarraitzea, sektorean talentu ekintzaile berriaren sarrera sustatzeko. Espainiako Bideojokoen Liburu Zuriko azken datuen arabera, Euskadin estatu osoko enpresen bolumenaren % 3,2 baino ez dago; hortaz, pisu gehien duten lurraldeetatik, hala nola Kataluniatik (% 28) eta Madriletik (% 24), urrun dago. Kataluniako erkidegoak, gainera, herrialde osoko fakturazio bolumenaren % 50 baino gehiago dauka.
F2P Campusa bultzatzen duten hiru erakundeek (Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Euneiz Unibertsitateak) oso ondo baloratzen dute ekimenaren 4 urteko ibilbidea: «apustu ausarta da, arrakasta frogatu duena eta urtero atxikipen eta babes berriak biltzen dituena. Gasteiz, Araba eta Euskadi bideojokoen industriaren garapen-nodo gisa posizionatzeko modu bikaina».
Games Academy
Aurreko edizioetan bezala, campusak arreta berezia jarriko du sektore honen potentzialtasun guztiak hedatzeko. Horretarako, herritarrentzat irekitako zenbait jarduera antolatuko ditu Games Academy programaren barruan. Ekimen hori laster aurkeztuko da, gazteen artean bokazio berriak sortzeko apustua indartu ondoren, sektore horretan ia ez baitago langabeziarik eta 2024ko amaieran Espainian 10.300 enplegu baino gehiago edukitzea aurreikusten baita.
Nazioarteko campus hori BIC Arabak koordinatuta dago, Katoid enpresaren zuzendaritzapean, eta, gainera, Gasteizko Udalaren, Euskaltel Fundazioaren, Vital Fundazioaren eta AWS for Games enpresaren babesletza dauka.
info+: f2pcampus.com
Lotutako albisteak

Krauserrek mekanizazioaren industriarako ebaketa-tresna pertsonalizatuak eskaintzen ditu
Konpainiak ebaketa baldintza egokietan eta modu berme batean egiteko teknologia garatu du.

Momentum Gamesek joko arrakastatsuak sortzen laguntzen die markei
Gipuzkoako startupa proiektu bakoitzaren garapenaz eta administrazioaz arduratzen da, baita jokoen-analitikari buruz ere

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Euskadi herrialde teknologiko eta berritzaile gisa agertu da Mobile World Congress 2025ean
"Innovation Land" lelopean, 16 startup Up!Euskadi berrikuntza-plataforma ordezkari izango dira Euskadiko standean, Spri Taldearen eta Foru Aldundien laguntzarekin

Karelak berrikuntzaren aldeko apustua egiten du ontzigintza eta industria sektoreetan
Konpainiak ingeniaritza elektrikoko aholkularitza zerbitzu integrala eskaintzen du Euskadiko eta nazioarteko enpresentzat