Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 22 apirila, 2022 Ekintzailetza Up Euskadi Start up UP Euskadi

Fabrikatzaile eta Startups-ek soluzio bateratuak garatzen dituzte ‘Global Smart Grids Innovation Hub’-ean

Bizkaiko Foru Aldundiak Iberdrolaren berrikuntza eta lankidetza-polo irekiarekin kooperatzen du
Global Smart Grids Iberdrola

Digitalizazioan, adimen artifizialean eta datuen analitikan azken berrikuntzez hornitua, Global Smart Grids Innovation Hub-ek urte erdia darama martxan Bilbon Iberdrolaren eskutik, eta dagoeneko 60 erakunde eta enpresa laguntzaile baino gehiago ditu.

Konpainia elektrikoaren arabera, berak sustatutako proiektu hau “munduko sare adimendunen berrikuntzaren zentroa bihurtu da”.

Hub berritzaile honen helburua konpainiek sare adimendunei lotutako hainbat proiektu garatzea da, besteak beste; sarea digitalizatzeko soluzioak, berriztagarrien integrazioa, ibilgailu elektrikoen hedapena eta energia biltegiratzeko sistemak.

Ekimen berritzaile horiek gauzatzeko, Global Smart Grids Innovation Hub-ek, Larraskituko enpresa elektrikoaren sare adimendunen egoitzan dagoenak, 1.000 m2 baino gehiago ditu hiru ekintza-lerro nagusi burutzeko. Alde batetik, Iberdrolak energia-banatzaile gisa presentzia duen gainerako herrialdeetara eskalatu daitezkeen proiektuak abian jartzen dira.

Global Smart Grids IberdrolaLan horri gehitu behar zaizkio digitalizazioa, “sarearen automatizazioa edo zibersegurtasuna bezalako arloetako merkatuetara bideratutako proiektuak, bai eta talentua sortzea ere, unibertsitate gazte ekintzaileekin eta enpresa laguntzaileekin lankidetza estuan”, Noemí Alonso, bere zuzendariak, zehaztu duenez.

Konpainiaren arabera, talentua erakartzeko eta teknologia berriak sustatzeko polo horrek “trantsizio energetikoa ahalbidetuko du, berriztagarrien erabilera maximizatuz, energia biltegiratzeko sistemak areagotuz eta elektrizitatearen erabilera berrietarako sarbidea optimizatuz, hala nola mugikortasuna eta klimatizazioa”. 

Iberdrolaren Hub-ak, Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetza duena, berrikuntzarako polo bat ere bada lurralderako, lankidetza irekia eskaintzen baitu fabrikatzaileen eta enpresa sortu berrien arteko irtenbideak garatzeko, hala nola, startup-ak.

Izan ere, zentroa Biscay Startup Bay ekimen-hubarekin lotuta dago, eta Bizkaia Dorrean etorkizunean ezarriko diren energia-sektoreko startup-en scaleup-gune bihurtuko da

2021ean, Iberdrolak 337 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu I+G+Bn, 2020an baino %15 gehiago. Ahalegin finantzario horren zati handi bat sare adimendunekin lotutako proiektuetara bideratu da, hala nola, zentro hau abian jartzera, eta datozen hilabeteei begira, konpainiak beste 32 milioi euro gehiago inbertituko dituela Iberdrola Redes España proiektuan zehaztu du.

 

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 5 uztaila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
2 uztaila, 2024 Berrikuntza
‘Belk+’, mugikortasunerako laguntza pertsonaleko lehen exoeskeleto adimenduna
Irakurri gehiago
LORRA 1 uztaila, 2024 Ekintzailetza
LORRAK Bizkaiko nekazaritzako elikagaien gaineko 13 proiektu berri ekiten lagunduko du
Irakurri gehiago
Libertad Avenue 30 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Libertad Avenue, hiri-txirrindularientzako moda jasangarria
Irakurri gehiago
VS DECO 28 ekaina, 2024 Ekintzailetza
VS Decok zure etxebizitza diseinu fotorrealista batean bihurtzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak