Aldibereko hainbat infekzioren aurreko egoera immunologikoa detektatzeko sistema azkar eta eraginkorra proposatzen du FastAb-ek, auto-test formatuan. Biztanleria orokorrak hainbat gaixotasunen aurrean duen prebalentziaren eta serobihurketaren gaineko informazioa modu automatizatuan jasotzeko aukera ematen du sistemak. Hala, adimen epidemiologikoko datuak ematen ditu, epidemien aurkako defentsa-estrategiak diseinatzen eta inplementatzen eta garapen farmazeutikoak planifikatzen laguntzeko.
CIC biomaGUNEk garatutako eta patentatutako MELISA teknologiak emandako abantailei esker da posible FastAb sistema. Abantaila horien artean, ekoizpen-kostu baxuak, diseinuaren malgutasuna, detekziorako sentsibilitatea eta erreaktiboen egonkortasuna nabarmentzen dira.
Biztanleria orokorra da auto-test bidezko detekzio-sistema honen hartzailea. Jasotako datu epidemiologikoak osasun-sistema nazionalei eta industria farmazeutikoari bideratuta daude.
Eman izena hemen zure hautagaitza bidaltzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?