Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Albisteak 17 Marzo, 2022

Go Mobility by Mubil: mugikortasun jasangarriaren industriaren azoka profesionalaFicoba acoge en abril la tercera edición de Go Mobility by Mubil

2022ko apirilaren 27an eta 28an ospatuko da Ficoban

2022ko apirilaren 27an eta 28an Go Mobility by MUBIL  azokaren hirugarren edizioa egingo da Ficoban. Go Mobility Mugikortasun Iraunkorraren (garbia, irisgarria, segurua eta konektatua) azoka profesionala da, alderdi digitalean eta industrialean. MUBIL-ek, Mugikortasun adimendun eta jasangarriaren zentroa, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustatzen dute ekitaldia, euren mugikortasun estrategiaren barruan.

Go Mobility by MUBIL-en aurkituko dituzu mugikortasun garbia, irisgarria, segurua eta konektaturanzko trantsiziorako behar dituzun hornitzaile guztiak: ibilgailu hibridoak eta erregai alternatiboak erabiltzen dituztenak, karga-azpiegiturak, bateriak, IKTak, ITS, energia-hornitzaileak …

Lotura honen bitartez, konfirmatutako erakusketariak zeintzuk diren ikusi dezakezue:

Erakusketa-eremua honako jarduera-programa honekin osatzen da:

https://gomobility.eus/eu/erakusketariak/bilaketa/

– Hitzaldi programa. Besteak beste, gai hauek jorratuko dira besteak beste: Berrikuntza disruptiboa mugikortasunean, finantzaketa, mikromugikortasuna, Mobility as a Service, mugikortasun autonomoa, garraio publikoa eta intermodalitatea…

Exhibitor’s Corner: erakusketarien soluzio eta proposamen-en xehetasunak ezagutzeko gunea

City Market Place: Europako hiri batzuek mugikortasun jasangarriaren inguruan dituzten erronkak eta proiektuak azalduko dituzte

European Poster Area: EB-ak mugikortasun jasangarriaren arloaren barne finantzatutako proiektuak azaltzeko gunea

Test Gunea, kanpoaldean, ibilgailuak martxan ikusi ahal izateko gunea

Izen ematea dagoeneko martxan dago, ez ezazu aukera galdu! Izena eman hemen: https://publicalt.xeria.es/go_mobility_2022/eu/register/Registerpage/visitantes

Azokaren inguruko informazio guztia hemen topa daiteke: https://gomobility.eus/

Lotutako albisteak

Wake  Up!  Resumen  de  noticias  emprendedoras  en  la  Red
28/02/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Resumen de noticias emprendedoras en la Red

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Martxoaren  13an:  ‘Venture  on  the  Road’  ekimenak  proiektu  teknologiko  berritzaileak  sustatuko  ditu  Bilbon
27/02/2025 Ekintzailetza

Martxoaren 13an: ‘Venture on the Road’ ekimenak proiektu teknologiko berritzaileak sustatuko ditu Bilbon

Potentziala duen IKT proiektu bat duzu eta sektoreko jendearekin konektatu nahi duzu? Ez galdu aukera hau.

Optimus3Dk  neurrira  egindako  gailu  medikoak  landuko  ditu  Gregorio  Marañón  ospitalearekin  batera

Optimus3Dk neurrira egindako gailu medikoak landuko ditu Gregorio Marañón ospitalearekin batera

Arabako enpresak bidalitako Lorena Cros doktoreak 3D modelaketan, inplanteen diseinuan eta irudi medikoen segmentazioan lagunduko du.

Ekisolarrek  bere  negozioa  deskarbonizaziorantz  hedatu  nahi  du

Ekisolarrek bere negozioa deskarbonizaziorantz hedatu nahi du

Gasteizen kokatuta dagoen enpresak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du eta estalki industrialetan energia fotovoltaikoa eskaintzen du.

Euskadi  agenda  2030  sariak  60  erakunde  aintzatetsi  ditu,  garapen  jasangarriaren  helburuekin  duten  konpromisoagatik

Euskadi agenda 2030 sariak 60 erakunde aintzatetsi ditu, garapen jasangarriaren helburuekin duten konpromisoagatik

SPRIk eta Euskadiko Parke Teknologikoak konpromiso-diploma lortu dute

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.