Fisioterapiaren aro berria diseinatzea du helburu Fisifyk
Fisify adimen artifizialeko algoritmoetan oinarritutako fisioterapia digitaleko zerbitzua da. Enpresan ez daude ia pertsonen esku-hartzeak, baizik eta AAk pazienteei laguntzen die errekuperazio-prozesu osoan. Molestiak eta gainkargak tratatzeaz gain, prebentzio lanetan ere aritzen da. Egoitz Lazkano enpresako CEO eta fisioterapeutak azaldu duenez, “baliagarria da, adibidez, zure muskulatura indartu nahi baduzu edo zure gorputz-jarreraren higienea hobetu nahi baduzu, denbora luzez ordenagailuaren aurrean zaudelako”.
Eta nola funtzionatzen du plataforma honek? Lehenik eta behin, algoritmo batek hasierako balorazioa egiten du, eta hiru patologia posibleenak ematen ditu, pazienteak dituen sintomen arabera. Ondoren, bigarren algoritmoak lehen fasean identifikatutako beharretara hobekien egokitzen den ariketa-programa pertsonalizatua diseinatzen du. Azkenik, ordenagailuaren edo mugikorraren kamerari esker, Fisify gai da pazientea denbora errealean monitorizatzeko eta feedbacka denbora errealean emateko, ariketak behar bezala egiten ari direla ziurtatzeko, eta mugimendu okerrak detektatzen baditu, modurik egokienean zuzentzeko.
Izan ere, Lazkanok adierazi duenez, “adimen artifiziala zuzentzeak, pertsona baten ordez, proiektu hau oso hedagarria izatea ahalbidetzen digu, eta edozein herrialdetan egunean 24 orduz eta astean 7 egunez lan egin ahal izatea”. Hala, gaur egun, Estatu osoan ez ezik, Mexikon eta Txilen ere eskaintzen ditu zerbitzuak, eta aurten Hong Kong eta Erresuma Batura zabalduko da.
Bilboko startup hori 2020an sortu zuten hiru euskal ekintzaile gaztek: Lazkanok berak; Iñaki Martinezek, fisioterapeutak, eta Inhar Aldalur garatzaileak. “Konturatu ginen pertsona askok beren gaitzak Interneten kontsultatzen zituztela, eta gero gure kontsultara joaten zirela, jasotako erantzunekin asaldatuta”, dio CEOak. Beraz, hirurek pentsatu zuten teknologia berrien eta adimen artifizialaren bidez jendeak aurkezten duen sintomatologiari emaitza koherenteagoa eta zehatzagoa eskaini ahal zitzaiola.
Era berean, CEO bera kritikoa da gaur egun fisioterapia zerbitzuak ematen diren erarekin: “Astean behin edo bitan joaten gara fisioterapeutarengana, baina gainontzeko denboran ez dugu ezer egiten errekuperazio prozesu hori optimizatu edo azkartu ahal izateko. Ezin dugu onartu gaur egun tratamenduak modu etenean eta hain itxaronaldi luzeekin egitea”.
Bezeroei dagokienez, Fisifyk aseguru-etxeekin eta enpresekin egiten du lan gaur egun. “Ikusi genuen, aseguru-etxeetan, fisioterapia zerbitzua zela okerren baloratutakoetako bat. Eta gure tresnari esker, prozesu aspergarri hori oso erraza, arina eta eraginkorra bihurtzen da aseguratuarentzat, eta, beraz, aseguratuak aseguru-etxeari eta hark eskaintzen duen zerbitzuari buruz duen adostasuna handitzen dugu”, adierazi du Lazkanok. Gainera, giharretako eta hezurretako gaitzak dira enpresetako lan-absentismoaren arrazoi nagusietako bat. Hala, enpresak bere zerbitzuak eskaintzen dizkie langileei, lan-ingurunean bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko eta, hala, lan-absentismoaren tasa murrizteko.
Etorkizunera begira, Fisifyren helburua fisioterapiaren aro berria diseinatzea da, etengabeko zerbitzu hibridoa eskainiz, jendeak fisioterapia kontsumitzeko modua hemendik 5 urtera aldatzeko xedearekin. Horretarako, konpainia fisioterapeuta onenekin harremanetan jarri da, Lazkanok azaldu duenez: “A.C. Milango lehen fisioterapeutarekin eta Barçako lehen fisioterapeutarekin elkarlanean aritu gara. Eliteko ezagutza guztia hartu eta gure algoritmoetara gehitzea da asmoa, eliteko fisioterapia hori norbanako edo erabiltzaile guztientzat eskuragarri izan dadin. Alegia, eliteko fisioterapia demokratizatzea”.
SPRI Taldeak laguntza integralaren bidez berrikuntza, ekintzailetza eta barne-ekintzailetza laguntzen ditu, ideiak merkatura modu arrakastatsuan irits daitezen. Aurrera, Basque Fondo, Bind 4.0, Ekintzaile edo Barnekintzailetza ekintzailetzarako laguntza-programen bidez egiten du hori.
SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.
Lotutako albisteak

Haizelur, nazioartekotzearen aldeko apustua egiten duen doitasun-mekanizazioaren arloko Debako ETEa
Enpresaren esportazioek SPRI Taldearen zibersegurtasuneko programaren dirulaguntza jaso dute eta negozioaren % 35era iritsi dira dagoeneko

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean
Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”
Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.

Siteco, 30 urte automatikoki ordaintzeko makinak ekoizten
Arabako enpresak administrazio publikoarekin eta ostalaritza sektorearekin egiten du lan, eta urteak daramatza nazioarteko merkatuan.

Akting, gizarteari balioa emateko teknologia
Gipuzkoako enpresak euskarri desberdinetarako aplikazioak garatzen ditu eta digitalizazioaren, datuen analisiaren eta prozesuen optimizazioaren aldeko apustua egiten du.

Mecanizados Patro enpresak “fidagarritasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna” eskaintzen ditu trenbide-sektorean
Serie laburretarako eta luzeetarako pieza espezifikoak fabrikatzen ditu enpresa arabarrak, doitasun handiko lan-tresna eta makinekin.

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.

Pozikek osasun mentaleko estrategietan inbertitzeko itzulkina maximizatzen laguntzen die enpresei
Bere plataformak aukera ematen du langileei buruzko informazioa biltzeko eta enpresen zuzendaritzari produktibitatea hobetzeko tresnak emateko, langileen ongizatearen bitartez.