FP zentroek Enpresa Txiki eta Ertainen beharrizanei erantzuteko duten gaitasuna
TKgune programa Lanbide Heziketarako Zentroen eta enpresen arteko ezagutzaren transmisioa errazten duen ekimena da. José Antonio Álvarez Quirogas TKgune zerbitzuaren arduraduna da ‘Lanbide Heziketarako Nicolás Larburu Ikastetxe Integratuan’. Berriki, zentro honen ezaugarriak eta abantailak aurkeztu ditu BIC Ezkerraldean.
Zertan datza ekimena, eta zein helburu du?
TKgune Lanbide Heziketako Kontseilaritza Ordeak bultzatutako ekimena da. Helburu nagusia Lanbide Heziketako zentroen eta Enpresek bata-besteari euren ezagutza igortzea da. Helburua betetzeko, Lanbide Heziketako zentroen eta enpresen artean Berrikuntzarako Proiektuak Garatzeko erronka dugu.
Proiektua 2016tik garatzen ari gara, hasieran industria-proiektuetan zentraturik. 2020-2021 kurtso akademikoan Administrazioa eta Enpresen Kudeaketarekin harreman gehiago duten esparruak gehitu dira. Gaur egun Euskadiko 40 Lanbide Heziketako zentro baino gehiagok partehartzen dugu.
Beste zenbait erronkaren artean, proiektu berritzaileak garatzea planteatu duzue. Nori zuzenduta? Enpresei? Lanbide Heziketako zentroei?
Zerbitzua Lanbide Heziketako zenbait zentrotan eskaintzen zaie Enpresa Txiki eta Ertainei.
Alde batetik, enpresa txiki eta ertainei Lanbide Heziketako zentroek euren beharrizanei erantzuteko gaitasuna eskaintzen zaie, baita irakasleen esperientzia eta ezagutza eta zentroko baliabideak (makinaria, software, instalazioak…).
Bestetik, irakasleak eguneratzeko beharrizanari ere erantzuten zaio, enpresen errealitatera erakarriz eta kolaboratzeko erronka planteatuz.
Zer motako proiektuetan aplika daiteke ekimen hau?
TKgunek Euskadin lantzen dituen alor nagusiak honakoak dira:
- Trenbidea, Automozioa, Aeronautika, Itsas-industria
- Energia eta Ingurugiroa. Ohiko energiak, energia berriztagarriak, Eraikuntza jasangarria.
- Digitalizazioa eta Konektibitatea. Industria sortzaileak, Informatika eta Telekomunikazioak, Ziber-segurtasuna.
- 0 Industria eta Ekoizpen Aurreratua. Makinak, Lanabesak, Ekoizpen Gehigarria, Ekoizpen Mekanikoa, Metalak Lantzea eta Inprimaketa, Automatizazioa
- Bioteknologia eta Osasuna. Ortoprotesia, Bio-inprimaketa, Terapia Genikoak, Zahartze osasuntsua, Diagnostiko molekularra
- E-commerce, Hostalaritza eta Turismoa. E-commerce eta Marketing, Turismoa, Gastronomia, Elikaduraren segurtasuna
Barakaldoko Nicolás Larburu LHII zentroan, momentuz, Digitalizazioa eta Konektibitatea, 4.0 Industria eta Ekoizpen Aurreratua eta E-commerce arloetan kolaborazioak eskaintzen ditugu.
Nola burutzen da enpresa eta Formakuntza Zentroaren arteko harremana? Nola planteatzen da egunean-egunean?
Kalitatea bermatzeko prozesua osatu dugu, lau fase dituena:
Lehenengo fasean enpresarekin harremanetan sartzen gara. Batzuetan ekimena Lanbide Heziketako zentrotik dator; beste batzuetan, zerbitzua ezagutzen duten enpresek proposatzen dute, gurekin kolaboratzeko aukeraren berri izanik, gurekin harremanetan jartzen baitira. Lehenbiziko kontaktuan TKguneren ezaugarriak azaltzen ditugu eta enpresaren beharrizana identifikatzen saiatzen gara. Lehenengo fase honen helburua Ulertzea eta Ulertua Izatea da.
Bigarren fasean kolaborazio-proiektua zehaztu eta definitzen dugu. Askotan, bestelako aukerak bil ditzakeen txostena egiten da. Proiektuaren garapenerako aurrekontu ekonomikoa osatzen da. Fase hau erabaki batekin amaitzen da: proiektua aurrera eraman eta aurrekontuari aurre egin, ala ez.
Hirugarren fasean proiektua garatzen da. Beharrezkoa den jarraigoa hasi eta burutzen da. Fakturatu egiten da. Helburuak bete ote diren eta partehartzaileak pozik ote dauden analizatzen da.
Laugarren fasean, azkenik, ezagutzaren Igorpena egiten da. Ikasitakoa eta edukiak Lanbide Heziketako zentroan eta enpresan azaltzen dira, ezagutza bi parteetara hedatzen delarik.
Zenbat iraun dezake bi parteen arteko harremanak proiektu jakin batean?
Zentro teknologiko pribatu batean bestelako erritmo eta epeak ezar daitezke. Adibidez, gure kasuan, 14 proiektu 2. fasera eraman genituen iaz, kontuan harturik joan den urtean zita eta erabaki anitz atzeratu zirela.
Info+: tkgune.eus
Lotutako albisteak

Surphasek merkatuan parekorik ez duen teknologia garatzen du eta gatzgabetzeko planten eraginkortasuna handitzea lortzen du
Donostiako ETEak, Europako Batzordearen 2,5 milioiko dirulaguntza lortuta, iragazkien egoera aurreikusten du denbora errealean; hala, geldialdi teknikoen % 60 murrizten du

Kimaiwi: “Gure proposamen teknologikoa balioztatzean eta nazioarteko turismo-industriaren aurrean proiektatzean zentratu gara”
Startup arabarrak online irtenbideak garatzen ditu turismo-sektorearentzat, eta hazkunde eta babes handia izan du bere bederatzi hilabeteko bizitzan.

NAW: “Gure abantaila lehiakorra 10 urte bitarteko kirol-oinetako minimalista eskaintzea da”
Silvia Echeverríak, NAWren sortzaileak, oinetako minimalistak postura-osasunean eta garapen biomekanikoan haurtzarotik helduarora arte nola eragin dezakeen azaltzen du.

Isabel Urbano: “Novia Salcedo Fundazioarekin praktiketan dauden gazteen %60k kontratu bat lortzen dute”
Novia Salcedo Fundazioak 45 urte inguru eman ditu ikasketa-ingurunetik lan-mundurako trantsizioa errazten, prestakuntza praktiko ez-laboraleko programen bidez.

AIDTEC Solutions :“Ekintzaileak zaindu egin behar ditugu”
Nekazaritza jasangarriagoa lortzeko soluzioetan espezializatutako startuparen sortzaileetako bat da Izaskun Oribe