GAME.EUS: Bideo-jokoen campus azeleratzailea Gasteizen
Euskadiko bi taldek, Kataluniako bik eta Zaragozako batek, GAME.EUS bideojokoen azeleragailu-campusean parte hartuko dute. Campusa uztailaren 1etik abuztuaren 1era bitartean ospatuko da Gasteizen. Bosgarren edizio honetako programa intentsiboak F2P Campusaren lau urteko esperientziari ematen dio amaiera, tokiko talentua sortu eta atxikitzeko asmoarekin. Egitasmoak Áraban eta Euskadin bideojokoen sektorea bultzatzea du erronkatzat.
Planteamendu berri honen bitartez GAME.EUSek plataformak parte-hartzaileen artean garatu beharreko negozio-eredua zabaltzen du, proiktuen euskal jatorria lehenestsiz. Áurkeztutako 13 hautagaitzetatik bi euskal sortzaileek landutakoak dira, bata Gasteizkoa eta bestea Bilbokoa. Gainerako taldeak, aldiz, Kataluniako eta Zaragozako garatzaileenak dira.
Árabako Foru Áldundiak eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako egitasmo honek, EUNEIZ Fundazioaren zuzendaritzapean, Euskadi talentu-sortzaile eta bideojokoaren industriaren bultzatzaile gisa kokatzeko ahaleginak areagotzen ditu ikuspegi berri horrekin. Saray Za rate Árabako Foru Áldundiko Ekonomia Garapen eta Berrikuntza diputatuak, Ándoni Iturbe Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak, Jordi Roche EUNEIZ Unibertsitateko presidenteak eta David Darne s GÁME.EUSeko zuzendari exekutiboak ongi etorria eman diete aurten campusa osatzen duten bost taldeei. BIC Árabak koordinatzen du proiektua, Gasteizko Udalaren eta EUNEIZ Unibertsitatearen babes osoa duelarik. Testuinguru horretan Unibertsitatearen egoitza Campusaren kokaleku izango da hirugarren urte kontsekutiboz.
Saray Zarate Áldundiko Ekonomia Garapen eta Iraunkortasuneko diputatuak ziurtatu duenez, “Árabako Foru Áldundiak bideojokoaren sektorearen alde egindako apustu sendoaren isla da campus hau, hedapen argian eta lurralde gisa ditugun balioekin oso bat datorrena: berrikuntza, talentua eta sormena, alegia.”.
Bestalde, Ándoni Iturbe Kultura sailburuordeak Eusko Jaurlaritzak talentu sortzailea sustatzeko eta garapen pertsonalerako, komunitariorako eta lurralde-garapenerako aukera-espazio berriak sortzeko konpromiso irmoa duela baieztatu du. Era berean, bideojokoaren sektoreak komunikazio modu berrietan duen garrantzia azpimarratu du, batez ere gazteenen artean, eta horrek “balio erantsi handiko edukiekin lan egiteko aukera ematen du, balioetan ere hazten lagunduko digutenak”, gaineratu du. Ázkenik, sailburuordeak bereziki azpimarratu du erakundeen arteko lankidetzaren eta akordioaren garrantzia, abangoardian jarriko gaituzten erreferentzia-espazioak eta ezagutza berriak sortzeko.
EUNEIZ Unibertsitatetik, Jordi Rochek Teknologia Berrien, Kirolaren eta Osasunaren Unibertsitatearen konpromisoa nabarmendu du. Áurten, EUNEIZ Fundazioaren bitartez, programa intentsibo horren zuzendaritza bere gain hartu du, ezagutza eta esperientzia profesionala partekatzeko helburuarekin, Euskadin bideojokoaren ekosistema sendotzeko asmoz. Bere esanetan: “Gorabidean dagoen sektorea da, eta ibilbide garrantzitsua izan dezake lurralde honetan, Katalunian bezala, enpleguari eta hazkunde ekonomikoari dagokienez”. Era berean, Rochek gaineratu du campus honek aukera ematen duela sormen-tresnak eta ezagutzak dituzten taldeei jauzi kualitatiboa emateko, baina profesionalizazio-plus hori behar dute sektore honetan arrakastaz moldatzeko. Testuinguru horretan gogora ekarri du Unibertsitateak talentua sortzen ere laguntzen duela, bideojokoetako bi titulazio eskaintzen baititu gaur egun, Bideojokoetako Árteko Gradua eta Bideojokoen Diseinu eta Garapeneko Gradua. Hala, gradu hauexek atea irekitzen diete artista, diseinatzaile edo bideojokoen programatzaile profilei. Rochek dioenez, “Industriako etorkizuneko profesionalen anezka izan nahi dugu, eta daudenak sendotu”. Campus hau formula ezinhobea da prestakuntza lan-merkatuarekin edo ekintzailetzarekin lotzeko eta berme onenekin egiteko.
Mahaigaineratu egin behar da bideojokoen sektoreak beste kultur eta sormen-industria batzuek baino hazkunde-aurreikuspen nabarmenagoak aurkezten dituela. Bideojokoen Espainiako Garapenaren 2022ko Liburu Zuriaren arabera, sektoreak aurten 1.897 milioi euro fakturatzea aurreikusten du, eta zifra hori 2025ean 2.239 miloira ailegatzea espero da. Enpleguari dagokionez, aldiz, 1.098 lanpostu zuzen sortuko dituela estimatzen da. 2022an Estatuan bideojokoei buruz egindako 760 azterlanetatik % 4 baino ez dira Euskadin kokatzen.
David Darne s GÁME.EUS-eko zuzendari exekutiboak dioenez, programa honek Gamescom azokan parte-hartzeko bideojoko aurreratu bat duten Euskadiko garatzaile-taldeak prestatzea du xede nagusitzat. Gamescom sektoreko azokarik handiena eta garrantzitsuena da Europan. F2P Campusaren aurrean, GÁME.EUS edozein plataforma eta negozio-eredura irekitzen da (mobile, PC/Kontsola, Free-to-Play, Premium…), ekipoentzako aukerak zabalduz eta bideojokoen sektorearen benetako funtzionamendura hurbilduz.
Campus hau indie garatzaile talde txikiei laguntzeko beharretik sortu da, bideojokoaren industria sendotzeko estrategia gisa. Helburua, beraz, tamaina txikiko talde horien profesionalizazioa sustatzea da, finantzaketa handiagoa lortu, hazi eta enplegua sor dezaten. Prestakuntzaren eta mentorien bidez, negozio-mentalitate bat irakatsiko zaie taldeei, enpresa
alderdietara bideratuz, hala nola, Bussines Plan bat egitea, komunikazio-trebetasunak hobetzea edo marketin edo salmenta-estrategiak aplikatzea. Campusean, editoreekin (publishers) ere
bilerak egingo dira, argitalpen eta inbertsio-akordioak negoziatzeko, beren enpresak legalki ezartzeko eta sektorearen garapenean laguntzeko.
Progamaren mentoreen artean, bideojokoen industrian ibilbide luzea landu duten eta nazioarteko dimentsioko proiektuetan esku hartu duten adituak aurkitu ditzakegu: Oscar Sahun, bideojokoen ekintzaile, diseinatzaile eta ekoizlea; Gerard Ferna ndez, bideojokoen ekintzaile, inbertitzaile eta garatzailea; Ignacio Marí n, ekoizlea eta Gameloft konpainiaren Game Managerra; Árturo Monedero ÁEVIko presidenteordea (Bideojokoen Espainiako Elkartea), EUNEIZeko irakaslea, bideojokoen ekintzaile eta diseinatzailea; Sandra Samper, EUNEIZeko bideojokoen graduen zuzendari akademikoa eta negozio eta bideojokoen garapenean aditua; Sergi Manaut, elevator pitch-eko coacha eta public speakingen aditua edota Ántonio Santo, Jaleo PRren sortzailea eta BIG Conferenceren edukien zuzendaria, besteak beste. Mentoriez gain, aditu horiek “mixer” irekiak eskainiko dizkiete herritarrei, sektore hauxe euskal gizarteari hurbiltzeko eta duintzeko asmoarekin.
Bost asteko lanaren ondoren, GÁME.EUS abuztuaren 1ean amaituko da “Demo Day” izeneko ekitaldiarekin. Bertan bost taldeek beren proiektuak aurkeztuko dituzte publishers, inbertitzaile eta sektoreko profesionalen aurrean. Gamescom azokara joan aurreko urratsa izango da hauxe. Munduko azokarik garrantzitsuenetako bat da, eta aukera emango die beren lanak erakusteko, funtsezko harremanak ezartzeko eta lankidetza eta hazkunderako aukera berriak aztertzeko.
Hona hemen bosgarren edizio honetan esku hartuko duten proiektuen taldeen eta generoaren izenak:
- Dhelpra Games (Bartzelona): “Nomad Defender” izeneko bideojokoan jokalaria gela goibel batean esnatzen da, bertan preso ageri delarik. Bakarrik tower defense misteriotsu bat gaindituz, roguelike, deckbuilder, instalazio honen itzaletan dauden sekretuak argitu ahal izango dituzu.
- Can Pixel (Bartzelona): “Catcelona” aurkezten dute, ezkutatzen diren 300 katu oso erreal aurkitu nahi dituen bideojokoa. Zuri-beltzeko 2D esperientzia, lasaitasuna eta dibertsioa erdibana agintzen dituena!
- Gaua Games (Bilbo): “Darby Is Here Forever” banpiro bati buruzko 2D pixel art plataforma generoko bideojokoa da.
- Sidral Games (Zaragoza): “Enchufao” arcade bideojokobat da, 2D shooter espazial generokoa, pixel art estetikarekin, roguelike elementuekin eta kable bidezko baliabideen kudeaketarekin.
- Ámetz Games (Gasteiz): “Firefly detektibea” detektibe generoko bideojoko bat dugu, puzzle narratiboekin nahasten dena, eta erabitzaileak abentura interaktibo batean murgiltzen ditu.
Lotutako albisteak

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza

WonderShop, WordPress-erako (“WP”) diseinatutako plugina, online denden jabeei katalogoen kudeaketa errazten die
Garatzen eta merkaturatzen duena WoonderSoft da. Enpresa gipuzkoarrak nazioarteko asmoak ditu eta bere produktuak interesa piztu du beste herrialde batzuetan.

Zure proiektua bultzatu 2025eko Ostegun Ekintzaileekin
"Kabiak" ekintzailetzako ekosistema sendotu du ‘Ostegun ekintzaileen’ beste ibilbide batekin

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250309
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Momentum Gamesek joko arrakastatsuak sortzen laguntzen die markei
Gipuzkoako startupa proiektu bakoitzaren garapenaz eta administrazioaz arduratzen da, baita jokoen-analitikari buruz ere

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.