Garita Automotive
Ekintzailetza Ingurumen-jasangarritasuna Up Euskadi
Albisteak 3 maiatza, 2023

Garita Automotive, «proiektu ekintzaile onena» CEPYME 2023 sarietan

"Ahalegin guztiak bezeroarentzat balio handiagoa sortzera, bere gogobetetzea eta leialtasuna lortzera bideratzen ditugu"

GARITA AUTOMOTIVEk CO2 isuririk ez duten ibilgailuetako mugikortasunaren trantsizioarekin lotuta dagoen negozio lerro futurista berritzaile bat merkaturatu du. Trantsizioa hau, Europar Batasunaren Atmosfera Deskarbonizatzeko barruan kokatzen da.

CEPYME, Enpresa Txiki eta Ertainen Estatuko Konfederazioak, Autonomoen Konfederazioarekin batera, CEPYME 2023 Sarien IX. edizioa ospatu zuten. Ekitaldian, Garita Automotive ‘PYME PROYECTO EMPRENDEDOR’ kategorian saritua izan zen, “ARINDU” gure proiektu berria merkaturatzeagatik.

Bere arduradunen arabera, “harro egoteko modukoa da, 60 urtetik gorako ibilbidea duen enpresa sendo honek Estatuko 3.000.000 enpresa txiki eta ertainen artean” proiektu ekintzailerik onena duen enpresa gisa aukeratu izana. Metalezko estanpazioari aritzen da, Garita Automotive 1961ean sortu zen Zaldibarren, Bizkaian. Pedro Garitaonandia pilotari ospetsua izan zen industria ekimenari izena ematen dion sortzaileetako bat. Hasieran, jarduera trokelen fabrikazioan oinarritzen zen, eta batez ere tailer mekaniko gisa funtzionatzen zuen. 1972an, empresa bere egoitza Berrizera eraman zuen, eta bertan estanpazio metalikoari ekin zion jarduera nagusi gisa.

Gaur egun, “automobilgintzaren sektorean soilik aritzen gara. 12.000 m2-ko azalera dugu Berrizen, eta bertan bulegoak, ekoizpen plantak eta biltegiak ditugu, eta horrekin batera, Alemanian bulego komertzial bat. Pribilegio bat da guretzat, nazioartean lehiatzen den familia izaerako euskal enpresa izaten jarraitzea. Berezitasun horrek kontrol eta autonomia handiagoa ahalbidetzen digu, erabakiak azkarrago hartzeko eta gauzatzeko”.

Garita Automotiveren helburu nagusia bezeroen gogobetetasuna lortzea da: “Ahalegin guztiak bezeroarentzat balio handiagoa sortzera, bere gogobetetzea eta leialtasuna lortzera bideratzen ditugu”.

Garita Automotive

Lotutako albisteak

Pradales  Lehendakaria:  “Gure  Plan  Industriala  europar  jarraibideekin  lerrokatzen  ari  gara”

Pradales Lehendakaria: “Gure Plan Industriala europar jarraibideekin lerrokatzen ari gara”

"Euskadi eragile garrantzitsua izan daitekeelako eta izan behar duelako prozesu horretan”

Euskadik  bere  automobilgintza  sektoreko  industria  indartuko  du  errepideko  garraioaren  deskarbonizazio  adimendunerako  laguntza-programa  berri  batekin

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin

Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko 

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250324
28/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik  dago  MAKE  IN!  Ekintzailetza  Industriala  programaren  4.  ediziorako  izen-emate  epea
24/03/2025 Ekintzailetza

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea

Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.