Filtra tu búsqueda



cargo bikes gasteiz vitoria
Ekintzailetza
Albisteak 8 urria, 2019

Gasteizko Udalak zenbait proiektu bultzatuko ditu lanera joateko eta zamalanetarako bizikleta elektrikoaren erabilera sustatzearren

Datozen hilabeteetan, Gasteizko Udalak zenbait ekimen bultzatuko ditu lanera joateko eta zamalanetarako bizikleta elektrikoaren erabilera sustatzearren, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren bitartez.

Datozen hilabeteetan, Gasteizko Udalak zenbait ekimen bultzatuko ditu lanera joateko eta zamalanetarako bizikleta elektrikoaren erabilera sustatzearren, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren bitartez. “Herritarrei eta sektore ekonomikoari probetan parte hartzeko eskatzen diegu, uste baitugu garraiobide horiek oso interesgarriak direla”.

Udal langileak bizikleta elektrikoz mugitzea ere sustatu nahi du. “Iraunkortasuna aintzat hartuz jarraitzen dugu, hiri mugikortasunaren eredu eraginkorragoa, aktiboagoa, osasungarriagoa eta ingurumen-inpaktu txikiagokoa sortzeko xedez“, azaldu du Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Amaia Barredok. “Herritarrei eta sektore ekonomikoari probetan parte hartzeko eskatzen diegu, uste baitugu garraiobide horiek oso interesgarriak direla”.

Landutako lehen neurriak proposatzen du Gasteizko industrialdeetan lan egiten duten beharginei bizikleta elektrikoak probatzeko aukera ematea bi astez. IGIk maileguan uzteko sei bizikleta izango ditu horretarako. Parte hartzen duten enpresek bizikletentzako aparkaleku seguruak bermatu beharko dituzte, eta proba egiten dutenek egunen % 80an erabili beharko dute ibilgailua.  Era berean, bizikletak zaindu beharko dituzte, eta beren esperientzia zenbait hedabidetan kontatu, sare sozialetan nagusiki. Udalak aste gutxi barru hasiko du hautagaiak bilatzeko kanpaina, enpresaz enpresa. Interesa duten pertsonek beren enpresari jakinarazi beharko diote, proiektua garatzen duen idazkaritza teknikoarekin harremanetan jartzeko. Esteka honetan eskuratu daiteke horri buruzko informazioa.

Lanera joateko automobil partikularra erabiltzen da gehienbat. Zehazki, eta 2014ko mugikortasun-inkestaren arabera, laneko joan-etorrien % 50 egiten da ibilgailu pribatuz. Industrialdeetan are handiagoa da proportzioa, jatorriak zein helmugak askotarikoak baitira, eta bizitegietatik urrun baitaude. Bizikleta elektrikoa lantokietara joateko ordezko egokitzat jotzen da, ibilgailu pribatuaren aldean. Hori dela eta,  lanera joateko bizikleta elektrikoaren erabilera sustatzeko ekimen bat sustatu zuen IGIk 2018an, zeinak oso harrera ona izan baitzuen. Orain errepikatu egingo da.

Orobat, urritik aurrera antzeko proba pilotua egingo da zama-bizikleta elektrikoekin, automobilen ordezko gisa. Horrelako ibilgailuek Gasteizen eman ditzaketen aukerak ezagutaraztea da helburua. Zama-bizikletak hala banakoei (umeak eramateko, erosketak egiteko…) nola enpresei (saltokiak, zerbitzuen sektorea, gremioak…) mailegatuko zaizkie. Astebetez erabili ahalko dituzte ibilgailuak. Bi modelo erabiliko dira: ‘Bullit’, bi gurpilekoa, eta ‘Christiania’, trizikloa. Biek atoia eta eserlekua dute, ertsonak eta/edo zamak garraiatzeko. Argibideak eta izena ematea: vgbiziz@hotmail.com, telefonoa: 611 44 41 46 Horizon 2020 Programaren CityChangerCargoBike proiektu europarraren barneko ekimena da.

2018ko irailetik dihardu IGIk Horizon 2020 Programaren CityChangerCargoBike proiektu europarrean, zeinaren helburua baita zama-bizikletak eskala handian erabiltzea hiri barruan salgaiak banatzeko eta, oro har, mugitzeko ordezko gisa erabiltzeko beste edozein jarduera ekonomiko eta sozialetan. Izan ere, salgaiak garraiatzeko egiten diren bidaiak joan-etorrien % 15 dira Europako hirietan, baina energiaren % 30 kontsumitzen dute. Zama-bizikleten erabilerak zamalanetarako egiten diren merkataritza bidaien eta bidaia pribatuen % 51 ordeztuko luke.

Udal langileak

Azkenik, udal langileek bizikleta elektrikoak partekatzeko sistema bat sustatuko du Udalak. Sistema hori ezarri eta mantentzeko kontratu baterako lehiaketa egitea da asmoa; sistemak sei bizikleta elektriko eta horiek kargatzea ahalbidetzen duen aparkalekua izango ditu. Lehiaketaren aurrekontua 36.000 euro izango da, eta kontratua sinatzen denetik hilabetera jarriko da martxan sistema.

Lotutako albisteak

Deustuko  Solasaldiak.  Ekintzailetza  –  Konexiorik  gabe  askoz  hobe
07/10/2019 Ekintzailetza

Deustuko Solasaldiak. Ekintzailetza – Konexiorik gabe askoz hobe

Deusto Berrikuntza eta Ekintzailetzak, Deustuko Solasaldiak ekimenaren barruan, Kietoparaorekin eta METekin batera, gonbidapena egiten dizute teknologien erabilera arduratsuan hezteko kontzientziazio ekitaldira joateko.

Beste  albiste  batzuk  ekintzaileentzat.  Asteko  laburpena.  Irailaren  30tik,  Urriaren  6rako  astea
06/10/2019 Ekintzailetza

Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Irailaren 30tik, Urriaren 6rako astea

Wake up!. Asteko laburpena. Irailaren 30tik, Urriaren 6rako astea

Imagen por defecto
04/10/2019 Berrikuntza

SPRI Taldeak jardunaldi bat antolatu du lantegi pilotuak ETE eta startupen berrikuntza-tresnatzat bultzatzeko

Workshopa azaroaren 5ean egingo da Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean

Etorkizuneko  erronkak  tokiko  merkataritzarako
04/10/2019 Ekintzailetza

Etorkizuneko erronkak tokiko merkataritzarako

Azkuna Zentroa acoge el próximo 8 de octubre un encuentro sobre los nuevos desafíos a los que se enfrenta el comercio urbano

Eta  zu?  …Ondo  pasatu  eta  zure  jarrera  ekintzaileena  esnatu  nahi  duzu?
03/10/2019 Ekintzailetza

Eta zu? …Ondo pasatu eta zure jarrera ekintzaileena esnatu nahi duzu?

Mundua aldatu, itzala utzi, eta bere alderik ekintzaileena aurkitu nahi duen, lehen mailako zu bezalako ikasleentzat diseinatutako programa berritzaile bat.

Joan blog-era

Jarraitu gurekin

Gure sareetan espezializatutako kanalak eta eguneroko aktualitateak.