Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

gaztenpresa
Ekintzailetza Finantziazioa
Albisteak 8 maiatza, 2019

Gaztenpresak 415 enpresa eta 812 lanpostu berri sorrarazi ditu 2018an

Gaztenpresak ekintzaletzaren ziklo osoan laguntzen du: bideragarritasun-azterketan, negozio-planean, tramiteetan, diru-laguntzetan, finantzaketan eta finkapenean.
  • LABORAL Kutxaren enplegu-fundazioak 5.300 enpresa eta 9.500 lanpostu baino gehiago sortzen lagundu du 1994az geroztik
  • Gaztenpresak ekintzaletzaren ziklo osoan laguntzen du: bideragarritasun-azterketan, negozio-planean, tramiteetan, diru-laguntzetan, finantzaketan eta finkapenean.

Gaztenpresaren eginkizuna da ideia on bat ere ez gelditzea enpresa bihurtu gabe, aholkularitzarik edo finantzaketarik ez izateagatik. 2018ko ekitaldiaren itxierako datuen arabera, Gaztenpresak 415 enpresa berri sorrarazi zituen iaz, eta haiei esker 812 lagunek aurkitu zuten lanpostua. Eginkizuna beteta.

Ibon Urgoitik, Gaztenpresa Fundazioko lehendakariak; Beatriz Artolazabalek, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako sailburuak; eta Inma Ramosek, Gaztenpresako zuzendariak, Bilbon aurkeztu dute gaur Fundazioak 2018an zehar burututako jardueraren laburpena.

Gaztenpresako lehendakaria izan da parte hartzen lehena, eta eginiko lana eskertu eta lanpostu berrien garrantzia azpimarratu du: «Oraindik jende askok aurkitu behar du lan-irtenbide duina, horregatik Gaztenpresaren eginkizunak indarrean jarraitzen du». Era berean, Ibon Urgoitik nabarmendu du, «ideia onak funtsezkoak direla, baina atzean dagoen pertsona dela erabakigarriena». Ildo horretan, Gaztenpresak balio bereizgarria duela azaldu du: «Ekintzailetzaren fase guztietan laguntzen diegu pertsonei: bideragarritasun-azterketan, negozio-planean, tramiteetan, diru-laguntzetan, finantzaketan eta finkapenean».

Ondoren, Beatriz Artolazabal sailburuak honela definitu du ekintzailetza: «autoenplegurako eta aberastasuna sortzeko bidea». Haren hitzetan, «ekintzaile-kultura  sustatzea, ekiteko gaitasuna sendotzea, masa kritikoa handitzea eta finantzaketarako eta merkatuetarako sarbidea ematea enpleguaren alorrean ditugun helburu estrategikoetako batzuk dira, eta hala jasotzen da indarrean ditugun plan eta estrategietan». Gainera, sailburuak nabarmendu duenez, «ekintzailetzak iraupen luzeko ahalegina eskatzen du, horregatik erakundeen, hezkuntzaren eta enpresaren alorretako eragile guztiok ekintzaileei laguntzen jarraitu behar dugu».

Esku-hartzeen txanda amaitzeko, Inma Ramosek, Gaztenpresako zuzendariak, Fundazioaren lorpen eta erronka nagusien laburpena egin du.

 

Ekintzailetza 4 etapatan 
Gaztenpresak 4 programa bereizten ditu bere jardueraren egituran: sorrera, finantzaketa, finkapena eta Mentoring programa.

Lehen atala eta atal nagusia enpresak sortzea da. Gaztenpresak 1994an ekin zion lanari, eta ordutik, 5.325 enpresa sortu dira LABORAL Kutxaren enplegu-fundazioaren laguntzari esker. Eta, enpresa horien bidez, 9.566 lanpostu sortu dira.

Finantzaketak ere berebiziko garrantzia du ekintzailetza-proiektu guztietan. Horregatik, proiektu bakoitzaren beharrak baloratzeko eta finantzabiderik egokienak finkatzeko plana egiten laguntzen du Gaztenpresak. 2018ko datuen arabera, enpresa berriak abian jartzeko egindako batez besteko inbertsioa 70.452 eurokoa izan da. Zenbatekoen erdia ekintzaileen baliabide propioen bidez bete da, eta gainerakoa banku-finantzaketaren bidez. Oro har, 2018ra arte emandako maileguen bolumena 152 milioi eurokoa izan da, eta 2018an emandakoena 13,5 milioikoa.

Negozio baten lehen pausoak zailak izaten dira, eta porrot egiteko arrisku handia egoten da lehen urteetan. Horregatik, abian jarritako enpresei finkatzen ere laguntzen die Gaztenpresak. Ildo horretan, 2018an zehar 432 kontsulta artatu ditu Consulting Pro zerbitzuak, eta eguneroko gestioan sortzen diren zalantzak argitu legearen, zergen eta abarren alorreko gaiei buruz. Era berean, 75 tailer eta mintegi egin dira urtean zehar, eta 850 lagunek baino gehiagok hartu dute parte horietan.

Azkenik, Gaztenpresaren Mentoring programa atal berezitua da Fundazioak betetzen duen laguntza-eginkizunaren barruan. Gaztenpresak plan pertsonalizatua finkatzen du laguntza behar duten proiektuei laguntzeko. Ekintzailetzan eta enpresa-gestioan esperientzia duen profesional aditu batek lagundu, egiaztatu eta erabakiak hartzeko indarra ematen dio ekintzaileari, haren gestio-trebetasunak hobetzeko. Lagun egiteko edo mentoring-eko 27 harreman formal ezarri dira 2018an.

 

Boluntarioak ekintzaileen zerbitzuan 
Gaztenpresak 150 boluntario baino gehiago ditu ekintzailetza-proiektuei laguntzeko. 2018an lagundutako pertsonen profilari dagokionez, gehienak gizonezkoak izan dira (% 57), batez beste 38,5 urtekoak eta unibertsitate-ikasketarik gabekoak (% 74).

 

Ekintzailetza sustatzea 
Gaztenpresaren helburuetako bat espiritu ekintzailea sustatzea da, enplegua sortzen eta finkatzen laguntzeko. Fundazioak sariak babesten ditu eta ekitaldietan parte hartzen du bere lana ekintzaileei ezagutarazteko, edozein adinekoak direla ere. Hala, adibidez, 2018an zehar 20 ekitaldi eta saritan baino gehiagotan parte hartu du Gaztenpresak.

Horien artean, honako hauek azpimarra ditzakegu:
-BVENTURE: Ekintzailetzaren inguruko urteko elkargune nagusietako bat startup-entzat eta softwareko, marketin digitaleko, crowfunding-eko eta proiektuak azkartzeko enpresentzat.
-START Innova Summit Educa: Batxilergoko edo lanbide-heziketako ikasketak egiten ari diren 16-17 urteko gazteengan ekintzailetza sustatzeko programa da eta ikastetxeetan eskaintzen da.
-Gaztenpresa Mentoring topaketa: Mentoring programetan parte hartzen duten pertsonentzako elkargunea. Ilusionatzeko, motibatzeko, laguntzeko eta ezagutza eta esperientzia partekatzeko foroa da.
-WATS “Balioak eta Kirola”: Hezkuntzaren bidez eta gaitasunak eta balioak ikasteko ingurune berritzaileak sortuz, indarkeria kirolaren arlotik desagerraraztearen aldeko ekimena da.

 2018ko Memoria

Lotutako albisteak

Wake  Up!  Resumen  de  noticias  emprendedoras  en  la  Red
28/02/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Resumen de noticias emprendedoras en la Red

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Martxoaren  13an:  ‘Venture  on  the  Road’  ekimenak  proiektu  teknologiko  berritzaileak  sustatuko  ditu  Bilbon
27/02/2025 Ekintzailetza

Martxoaren 13an: ‘Venture on the Road’ ekimenak proiektu teknologiko berritzaileak sustatuko ditu Bilbon

Potentziala duen IKT proiektu bat duzu eta sektoreko jendearekin konektatu nahi duzu? Ez galdu aukera hau.

Mikel Jauregi:  “Eusko  Jaurlaritzari  dagokiola  Euskadiko  enpresei  segurtasuna  eta  ziurtasuna  eskaintzea”

Mikel Jauregi: “Eusko Jaurlaritzari dagokiola Euskadiko enpresei segurtasuna eta ziurtasuna eskaintzea”

Sailburuak "enplegua eta aberastasuna sortzeko Euskadiko enpresek egiten duten lana" balioan jarri du, enpresari eta ekintzaileen figurari prestigioa emateko beharra aldarrikatuz

INNKIA  startup  jaio  da,  enpresen  behar  zehatzetarako  Adimen  Artifizala
24/02/2025 Up Euskadi

INNKIA startup jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala

LABORAL Kutxaren eta IKERLANen eskutik sortu da startup kooperatibo aitzindaria, MONDRAGONen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

ELIKA  Fundazioak  “Recircular  alimentación”  aurkeztu  du,  elikagai-soberakinak  errebalorizatzen  lagunduko  duen  tresna  digitala
23/02/2025 Up Euskadi

ELIKA Fundazioak “Recircular alimentación” aurkeztu du, elikagai-soberakinak errebalorizatzen lagunduko duen tresna digitala

Elika Fundazioaren eta Recircular startup-aren arteko lankidetzaren emaitza da, zeinak elikagai-soberakinak ekonomikoki balorizatzea duen xede.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.