“Giltzarri batzuk ‘equity’ edo ekitatea ongi banatzeko startupetan” uztaileko Bilbao Legal Hackers ekitaldian.
Legal Hackers nazioarteko sareak deialdia egin du datorren uztailaren 24an (asteartea) Bilbon egingo den beste kapitulu baterako, kasu honetan ekintzaileei beraizik zuzendua eta Lucía Laorden, Raúl Otaolea eta Daniel Zubimendi adituen hitzaldiez osatua. Hauxe da Topaketa horien gida-lerroa: teknologiak zuzenbidean duen inpaktua, zuzenbideak teknologian duen inpaktua, aurrerapenek berekin dakartzaten erronka berriak, eta balizko sinergiak sustatu eta sortzea enpresa eta profesional parte-hartzaileen artean.
2012an Brooklynen eta New Yorken sortua, Legal Hackers sarea mugimendu global bat da, profesionalez osatua dagoena, zeintzuek konponbideak bilatzen baitituzte legearen eta teknologiaren artean sortzen diren arazo larrientzat. Sareak presentzia du munduko 75 herrialdetan.
Tokian tokiko topaketa, “hackatoi” eta mintegi edo tailerren bitartez, Legal Hackers sareak gori-gori dauden gaiak aztertzen ditu, ikusten baitu gai horietan teknologiak jardun legala hobetu dezakeela, eta legea, zuzenbidea eta politika saiatu daitezkeela gero eta aldakorragoa den teknologiara egokitzen.
Bilboko taldeak ICAZA COLABORANDO espazioan bilduko ditu abokatutza, teknologia, marketin eta komunikazio, eta informatika arloetako profesionalak, garatzaileak, business angels-ak, enpresariak, ekintzaileak eta baita ere ikasleak. Topaketa atsegin eta oparoa egingo dute, parte-hartzaile guztien kezka garrantzitsuenetako batzuk aztertzeko.
Legal Hackers sareak Bilbon antolatutako jarduerek Systemicup, Trebeki eta Negobide erakundeen babesa dute, zeintzuek ekitaldirako logistika eskaintzen baitute, erakunde horietako kideek aktiboki parte hartzen dutelarik antolakuntzan. Ekimenak Negobidean Nazioarteko Lankidetza Programaren laguntza du. Aurten Negobidean programak lankidetza aktiboa sustatzen du 4.0 Industriako eta IKT arloko ETEen artean, eta orobat bultzatzen du enpresen garapen soziala eta lurraldeko beste sektore ekonomiko batzuekiko harremana, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza programen markoan.
https://www.meetup.com/es-ES/Bilbao-Legal-Hackers/
Lotutako albisteak

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza