“Gipuzkoa eta pertsona ekintzaileak: Baikortasunerako arrazoiak”
“Ekintzaileen eta haien enpresen profila”, ikerketa Alex Bazen gradu amaierako ikerketa da, Adegiko Ekintzaile Foroaren zuzendaritza teknikoare kin burutua. Ondorio nagusi bat azpimarra daiteke: ekintzailetasuna Gipuzkoan osasuntsu dago. Ikerketak Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen zuzendaritza akademikoa izan du eta Eusko Jaurlaritzaren babesa.
Sortu zenetik zazpi urte ibilbidea egin ostean, Foroak azterketa xehe bat egin nahi izan du ekintzaileak eta enpresak hobeto ezagutzeko asmoz. Haien profila ondorioztatzeaz eta EAEko ekintzaileen prototipoarekin alderatzeaz gain, proiektuak martxan jartzeko eta kudeatzeko zer zailtasun dituzten ere sakon aztertu du.
Ekintzaileek ezaugarri komunak dituzte, oso heterogeneoak badira ere, eta, horren ondorioz, ez dira EAEko gainerako ekintzaileak bezalakoak. Gazteagoak dira, eta den-denek unibertsitate-prestakuntza dute. Haien enpresak oso berritzaileak dira, eta gehienek ezagutzarekin dute zerikusia. Hain zuzen, ia enpresen erdiek eduki teknologiko handia dute, eta asko industria-sektorekoak dira. Teknologia- eta industria-arloko enpresa asko daude, beraz, eta horrek azaldu dezake zergatik dauden emakume gutxi enpresa horiek sortu dituzten taldeetan.
Enpresa txikiak dira, gehienak mikroenpresak; izan ere, enpresa bakoitzak 10 langile ditu batez beste. Eta enpresa berriak izan arren, faktur azio- eta esportazio-maila nabarmenak dituzte. Enpresa lehiakorrak dira, lurraldeko oraina eta etorkizuna.
Info+: https://adegi.es/foroemprendedores/eraginaren-txostena/
Lotutako albisteak

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza