‘GO MOBILITY by MUBIL’: Mugikortasun iraunkorraren oraina eta etorkizuna
Go MOBILITY by MUBIL Europa hegoaldeko eragile publiko eta pribatu nagusien topagunea da. Bertan, egungo beharrak eta mugikortasun iraunkorraren etorkizuneko erronkak konponbidean daude.
Mugikortasun zerbitzu berrien arloan lan egiten duten eskualdeen abangoardian dagoelako Euskadi: Eskarmentu handiko industria-ehun berritzailea du, balio-kate osoan zehar hedatuta, eta enpresa erreferenteak, Europa mailan aintzat hartutako zentro teknologikoak, kluster dinamiko eta espezializatuak, talentua biltzen duten unibertsitateak, lanbide-heziketako zentroak, eta mugikortasun iraunkorreko irtenbide berritzaileak zehazten eta abiarazten aurrendari izandako ekintzaileak eta eragile publikoak ditu, halaber.
Euskadi-Nafarroa-Akitania euroeskualdeko bihotzean egingo da, non mugikortasun iraunkorraren irtenbide industrial eta digitalaren balio-kateko eragileak elkartuko dira, balio erantsi handiko trukeak sustatuz, proiektu berritzaileak bultzatuz eta lurraldearen eraldaketa industrialean eragiteko tresnak erraztuz, besteak beste erakusketa-gunea, hitzaldiak, mahai-inguruak eta test drive.
Negozio-aukera berriak bilatzen dituzten operadoreak, erosleak, hiriko erabakitzaileak eta enpresa eta zerbitzu-hornitzaileak etorriko dira bisitan.
GO MOBILITY by MUBIL esparru abantailatsua da hainbat enpresa eta erakunderentzat: automobilgintzakoak eta ekipamendu elektrikokoak, bateria-fabrikatzaileak, energia-hornitzaileak, azpiegituren eta sareen enpresak (oil, gas eta hidrogenoa), zerbitzuen integratzaileak, konektibitatea eta Big Data, erakunde publikoak eta flota operadoreak. Izan ere, erantzunak eman, eta negozioa sortzen du ibilgailuen, berriz kargatzeko azpiegituren, trakzio edo birkargako aplikazioetarako energia biltegiratzearen, mugikortasun elektrikoko zerbitzuen, ekosistema globalaren eta mugikortasun iraunkorreko merkatuen inguruan.
Lotura honen bitartez, konfirmatutako erakusketariak zeintzuk diren ikusi dezakezue:
Erakusketa-eremua honako jarduera-programa honekin osatzen da:
https://gomobility.eus/eu/erakusketariak/bilaketa/
– Hitzaldi programa. Besteak beste, gai hauek jorratuko dira besteak beste: Berrikuntza disruptiboa mugikortasunean, finantzaketa, mikromugikortasuna, Mobility as a Service, mugikortasun autonomoa, garraio publikoa eta intermodalitatea…
– Exhibitor’s Corner: erakusketarien soluzio eta proposamen-en xehetasunak ezagutzeko gunea
– City Market Place: Europako hiri batzuek mugikortasun jasangarriaren inguruan dituzten erronkak eta proiektuak azalduko dituzte
– European Poster Area: EB-ak mugikortasun jasangarriaren arloaren barne finantzatutako proiektuak azaltzeko gunea
– Test Gunea, kanpoaldean, ibilgailuak martxan ikusi ahal izateko gunea
Lotutako albisteak

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza