Goierri Beheko Industrialdeak hasiera eman die Lazkaoko Kanpandegi industrialdea urbanizatzeko lanei, 2,57 milioi euroko inbertsioarekin
Martxan jarri dira 43.587 m²ko eremu baten garapen urbanistikoko lanak, 12.000 m²ko okupazioa eta 19.500 m² eraikigarri izango dituzten hiru partzela industrial prestatzeko.
Goierri Beheko Industrialdea S.A.k (partaide dituena Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikitako SPRI Taldeko Sprilur, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Goierri eskualdeko udalak) iragan abenduan hasi zituen Lazkaoko Kanpandegi industrialdea urbanizatzeko lanak.
Urbanizazio proiektu berri hori etorkizuneko Kanpandegi Industrialdea izango da eta 43.587 m²ko eremu batean egingo da, asmoa delarik hiru partzela industrial atontzea 12.000 m²ko okupazioa eta 19.500 m² eraikigarri (hainbat altueratan) izango dituztenak. Goierri Beheko Industrialdea, S.A.k 2,57 milioi eurotan esleitu zituen Kanpandegiko urbanizazio-lanak, eta aurreikusten da 13 hilabetetan gauzatuko direla, zehazki hurrengo urteko urtarrilean.
Kanpandegiko 21.1 urbanizazio-proiektua 2014an hasi zen lehen exekuzio-fasearekin, zeinetan egin ziren Zubierrekarako zubiko egokitze-lanak eta biribilgune bat ibilgailuei sarbidea emateko etorkizuneko Industrialdera. Lehen fase horri esker hobeto antolatzen da trafikoa Lazkao, Beasain eta Ataun lotzen dituen errepidean, eta jarraipena eman zaio bidegorriari Lazkaotik aurrera.
Kanpandegin, bi solairu edo altueratako eraikinak egingo dira, eta errepide perimetral batek zuzeneko sarbidea emango du nabeetara. 21.1 partzelak 3.000 m²ko okupazio azalera izango du, eta 6.000 m²ko azalera eraikigarria. 21.2 partzelak, berriz, 4.500 m²ko okupazioa eta eraikigarritasuna izango ditu, eta 21.3 partzelak, 4.500 m²ko okupazio azalera duenak, 9.000m² aprobetxagarri izango ditu bi altueratan. Hau da, guztira 19.500 m² eraikigarri etorkizunean nabe modularrak eraiki ahal izateko, enpresa interesdunen azalera-beharren arabera.
Industria-eremua urbanizatzeko fase berri honetan lur mugimendu handiak saihestu nahi dira, eta, beraz, ingurumen eta garapen iraunkorreko irizpideei jarraituz, beheko aldea induskatzean aterako diren lurrekin bete egingo dira goiko aldea urbanizatzeko behar diren espazioak. Kanpandegi Industrialdeak 12.788 m²ko espazio libreak eta gune berdeak izango ditu eremu osoaren ertzetik doan ubidearen inguruan, ezpondetan eta errepideetako nahiz biribilgune nagusiko espazio libreetan. Berdeguneetan eta Agauntza ibaian bertako espezie eta landareak landatuko dira, ingurunea bisualki eta paisajistikoki integratzeko.
Ibilgailuen industrialderako sarbideak bi norabide izango ditu, eta oinezkoentzako bideak eremua inguratzen duten errepideekin paraleloan joango dira. Era berean, Lazkaoko herritik abiatu eta sarrerako biribilgunetik pasatzen den bidegorriari jarraipena emango zaio industrialderako urbanizazio-lanen barruan, bizikletei bidea irekiz pabilioietaraino.
Kanpandegik azpiegitura-zerbitzu hauek izango ditu: ura eta gasa banatzeko sarea, lurpeko energia elektrikoa erregistro independenteekin, telekomunikazio-sarea, ur beltzen eta euri-uren saneamendu bereizlea, pabiloien fatxadetan eta bide-sarearen trazaduraren azpian instalatutako kolektoreekin, eta led teknologiako argiteria publikoa.
Industriaraldearen urbanizazio-fasea amaitu ondoren, sozietateak aukera izango luke enpresa interesdunei 4.500m²-ko partzela eraikigarri bat eskaintzeko, eta, ondoren, gainerako bi partzeletan eraikinak egiteko.
Goierrin sustatutako enpresa-guneak
KOKAPENA: | Inbertsioa (M €) | m² gordinak | Lursail m² | Pabilioi m² | Bulego m² | Enpresak | Lanpostuak |
Lazkao |
4,77 |
63.695 | 31.958 | 12.419 | 19 |
310 |
|
Lazkao-2. fasea |
5,50 |
62.874 |
|||||
Ordizia-Mallutz |
3,96 |
32.611 | 15.097 | 577 | 22 |
195 |
|
Zegama-Intxausti |
4,59 |
28.610 | 11.444 | 9 |
103 |
||
GUZTIZKOAK |
18,85 |
187.790 | 31.958 | 38.961 | 577 | 50 |
608 |
Exekuzio lanetan – 2020 |
|||||||
Lazkao-Kanpandegi |
3,075 |
43.587 | 12.000 |
19.500 |
Lotutako albisteak

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza