Goierri 4.0
Albisteak 6 abendua, 2022

Goierri Valleyk HUB 4.0 inauguratu du

Eraldaketa digitala sustatu eta 4.0 teknologiak enpresa txiki eta ertainei hurbiltzeko laborategia

Goiekiren bidez, eskualdeko 18 udalen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Goierri Valleyk beste urrats bat eman eta HUB 4.0 inauguratu du, ETEei teknologia berri horiek hurbiltzeko eta esperimentatzeko aukera izango duten gunea.

Laborategi honek azaroan ekin dio ibilbideari Fabrikazio Gehigarriko atal batekin, eta lau makina mota desberdin ditu.

Goierri Valleyk urteak daramatza enpresetan eraldaketa digitala gerturatzeko lanean, baina proiektu honekin aurrera pausu bat eman du eta 4.0 teknologietara zabaldu da.

 

BADIRA EGITEKO MODU BERRIAK

Goierri Valleytik HUB 4.0 inauguratu da, eraldaketa digitalarekin bat egin nahi duten enpresa txiki eta ertain guztiei irekia, 4.0 industriaren teknologiak ezagutu eta txerta ditzaten.

Enpresa txiki eta ertainei eraldaketa digitalean laguntzen diegu, eta teknologia berriak ekoizpen-prozesuan txertatzea sustatzen dugu. Gure laborategiko lehen aroan aholkularitza, prestakuntza eta fabrikazio gehigarriko makinak probatzeko aukera eskaintzen dugu, enpresek jakin dezaten nola integra ditzaketen teknologia hauek beren produkzio-prozesuetan.

Laugarren industria-iraultzak ekoizpen-teknika berriak teknologia adimendunekin integratzea dakar. HUB 4.0tik enpresa txikiak etorkizuneko erronkak gainditzera eta merkatuaren baldintzekin eguneratuta egotera bultzatzen ditugu.

Enpresa txiki eta ertainek tresna berriekin harreman zuzena eta erreala izatea eta gertatzen ari den aldaketa horri erantzutea errazten dugu.

 

HUB 4.0K ESKAINIKO DITUEN ZERBITZUAK

ETEak fabrikazio gehigarrira hurbiltzeaz gain, Goierri Valleyk programazio zabala du epe ertaineko ikuspegiarekin gauzatzeko eta industrian eraldaketa digitala sustatzeko. Goierri Valleyko HUB 4.0tik egingo den ibilbidearen lehen urte honetan, honako ekintza hauek egitea aurreikusten da:

  • Formakuntza espezifikoak: alderantzizko ingeniaritzan, simulazioetan eta fabrikazio gehigarriko materialen propietate mekanikoetan.
  • 4.0 industriaren eta fabrikazio gehigarriaren onurak enpresei gerturatzeko sentsibilizazio jardunaldiak. Besteak beste, fabrikazio gehigarria metalean, ziberseguratasuna, sensorika eta datuak, simulazioa, etb. Halaber, praktika onen hitzaldiak antolatuko dira, esperientzia duten enpresen eta Goierri Valleyko enpresa bazkideen eskutik.
  • Prototipoen ekoizpena, lagin gisa balioko dutenak eta inbertsio bat egin aurretik edo produkzio-ohiturak aldatu aurretik ETEak teknologia horretara hurbildu ahal izateko.
  • Showroom-a. etorkizunean showroom espazio bat egokituko da, non Goierri Valleyko enpresa bazkideek 4.0 teknologietan eskaintzen dituzten soluzioak azalduko dituzten.
  • Bisitak. HUB 4.0 ezagutu edo bisitatu nahi duen edozein enpresa edo erakundek Goierri Valleyko HUB 4.0 taldearekin harremanetan jarri ahal izango du www.goierrivalley.com webgunearen bidez, hub4.0 @goierrivalley.com helbide elektronikoan edo 943 16 00 40 telefonora deituta.

 

ENPRESAK DAGOENEKO APLIKATZEN ARI DIRA

Goierri Valleyn fabrikazio gehigarriaren onurak enpresa bazkideei hurbiltzeko lanean dihardugu. HUB 4.0 martxan jarri zenetik, bi enpresak guk eskaintzen ditugun teknologiak kontsumitu dituzte, eta beste bik benetako aplikazioetan zer onura izan ditzaketen jakiteko interesa agertu dute. Lau enpresa horietatik hiru ETEak dira.

Orain arte Goierri Valleyko enpresekin lan egin bada ere, HUB 4.0 enpresa interesdun guztiei irekita egongo da, elkartuta dagoen eta zein eremu geografikotan dauden kontuan hartu gabe.

 

GOIERRIKO BERRIKUNTZA GUNEA

Lortek Zentro Teknologikoa eta Goierri Eskola kasu, gure partner estrategikoak dira, guztiok gaude Goierriko polo teknologikoan kokatuta, enpresa txiki eta ertainak industria berriak ekarriko dituen teknologiekin konektatzeko. Enpresa txiki eta ertainek berritzen jarraitu behar dutela uste dugu.

Goierriko Berrikuntza Poloan dauden 4.0 teknologiekin lotutako zerbitzu sorta osoa eskaintzeaz gain, HUB 4.0k enpresa txiki eta ertainetan identifikatzen diren beharrak helaraziko ditu, poloko zerbitzuen eskaintzak – hezkuntza eta ikerketa – horiekin lerrokatzeko.

 

ELKARTEAREN BALORE BERBERAK

HUB 4.0 nortasun propioa duen Goierri Valleyko proiektua da, bereziki eraldaketa digitalari eta 4.0 teknologiei eskainia industrian. Hala ere, HUB 4.0 elkartearen baloreek gidatuko dute.

  • Lehiakortasuna ezagutza partekatuaren bidez. Produktu berriak garatzea, sektore berrietan eta merkatu berrietan sartzea, Goierriko industria-ehuna lehiakorra izango dela bermatzeko.
  • Proiektuarekin ilusionatuta eta hobetzeko prest, gauzak beste modu batera eginez. Eraldatzeko eta elkarri laguntzeko inplikatzea, ezagutzea eta hurbiltzea. “Beti horrela egin da” ideiarekin konformatzea ordezkatu beharreko ideia da.
  • Eboluzionatzeko aliantza. Ez dago benetako hazkunderik buruz buru lan egiten ez bada. Elkarteak industria-mailako harremana pertsonen arteko harreman batera eraman nahi du. Alderdi guztietatik ekarpenak egiteak indar handia ematen digu. Bazkideen lankidetza erreala, aktiboa eta zintzoa.
  • Urrutira iristeko, gertu begiratu behar da. Kide izatearen sentimenduak batzen gaitu. Goierrin gaude eta etorkizun iraunkorra eraiki nahi dugu gure ingurunearentzat.

 

FABRIKAZIO GEHIGARRIAREKIN BAT EGIN DEZAKETEN SEKTOREAK

Elkartea industria-sektorearen eraldaketa digitalean zentratzen bada ere, fabrikazio gehigarriak ere beste hainbat sektoretan berrikuntza bizkortzen laguntzen du, negozioak bultzatuz: ingeniaritza, fabrikazioa, osasun-sektorea, hezkuntza, bitxigintza, etab.

 

EUSKO JAURLARITZAREN DIRULAGUNTZA ETA BESTE BALIABIDE BATZUK

Goierri Valleyk 300.000€ko dirulaguntza jaso du Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Saileko Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzatik, 380.000€ko hasierako inbertsioa egiteko, eta enpresek konpromisoa hartu dute 4.0 HUB ustiatzeko eta mantentzeko gastu guztiak finantzatzeko.

Ekimen honek eskualdeko udalen babesa ere izan du Goiekiren bitartez, Berrabiarazi proiektuaren baitan.

Lotutako albisteak

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250324
28/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik  dago  MAKE  IN!  Ekintzailetza  Industriala  programaren  4.  ediziorako  izen-emate  epea
24/03/2025 Ekintzailetza

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea

Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
21/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech  Startup  Forum  2025:  elikagaien  industriarako  berrikuntzaren  eta  teknologiaren  arloko  punta-puntako  irtenbideak
20/03/2025 Ekintzailetza

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak

Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.