Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 11 ekaina, 2020 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Gontzal Esteban, ‘La Factoría Gráfica’: “Zer publizitate-kanpaina behar duzu?”

Bezero bakoitza proiektu berri bat da, “Horregatik, ahalegin guztiak egiten ditugu zure komunikazioa eta emaitzak hazten laguntzeko”...
Gontzal Esteban La Factoría Gráfica

Bezero bakoitza proiektu berri bat da, “Horregatik, ahalegin guztiak egiten ditugu zure komunikazioa eta emaitzak hazten laguntzeko”… Gontzal Estebanek Amsterdam, Berlin eta Viena hirietan lan egin zuen eta gaur egun Urkabustaizen ari da lanean. Arabako herri txiki honetatik, La Factoría Gráficak hainbat proiekturen “komunikazio korporatiboari bizia ematen dio, bai proiektu txikiak eta tokikoak, zein asmo handiagokoak eta nazioartekoak”.

La Factoría Gráfica Logo

Amsterdam, Berlin eta Vienatik Urkabustaizera! Ideiak errazago atera daitezen gune pribilegiatua..

Europako marketin agentzietan lan egiteko esperientziatik itzultzean, Arabako ‘Añanako gatza’ merkaturatzearen, sustatzearen eta abian jartzearen eramateko aukera izan nuen; Hori dela eta, nire bizilekua leku horretatik gertu finkatzea erabaki nuen. Oso herri atsegina aurkitu nuen, abegitsua, eta han bizitzen probatu nuen; tira, urte batzuk igaro dira, eta badirudi hemen jarraituko dudala denbora dexente bat.

 

Komunikazio korporatiboari “bizia” ematen dion publizitate-agentzia gisa aurkezten zarete. Nola egiten duzue lan helburu hori lortzeko?

Bezeroarekin lan asko egiten dugu; beti eskatzen diogu dena konta diezagun bere ideiaz, bere proiektuaz, zein publikori zuzendu nahi zaion. Izan ere, batzuetan negozio ideia birbideratzen lagundu behar zaie, porrotera eraman dezakeelako ikusten dugulako. Bezeroak dirua irabaztea nahi dugu: berak egiten badu, guk ere bai!

 

Eta lan handia egiten duzue eskualdeko artisau txikiekin.… ¿ Ulertzen al dute zuen bezeroek balio erantsi bikain hau?

Eskualdeko denda txikiekin eta artisauekin hasteak bezero handientzat lan egiteko aukera eman digu, estudio txiki batek zer egin dezakeen ikusi dutelako.

Artisauentzako proiektuak egiteko aukera oso aberasgarria da, ikusten duzulako nola hobetzen ari diren eguneroko salmentak, eta egun batean zure atea jo zuen ideia txiki hura, azalera handiko establezimendu batean dago. Zerbait ondo egin dugula argi dago! J

Bezero handiak ditugu, estaterako: Mercedes Benz, Jorge Fernández, Arabako Aldundia, Ura, Hazi, Eusko Jaurlaritza. Baita hirietako ETEak edo Goierriko tailer txikiak. Gourmet produktuekin eta bestelako elikagaiekin lan egiten dugu, arkitektoak eta barne-diseinuko, kosmetika naturaleko eta kosmetika handiko estudioak… mota eta tamaina guztietako sektoreekin.

 

Hitz egin iezaguzu bezeroek zuen marketin-plan pertsonalizatuan aurkitzen dituzten abantailez

Lehenengo eta behin, esan bezala, “entzun eta entzun”; bilatzen ari diren ‘buyer pertsona’ proiektuaren barruan proposamen ezberdinak aurkeztea. Eskaintzen ditugun prezio doituekin, edonork egin ditzake marketin-ekintzak koste baxuan, kalitateari uko egin gabe. Eta, batez ere, egindako ekintza bakoitzaren azterketa, horrek izan duen eragina ezagutzeko.

 

‘La Factoría Grafica ‘-tik, erronka asko eta desberdinei aurre egin behar diezue. Zein proiektuez sentitzen zarete bereziki harro?

Erronkarik nagusiena, zalantzarik gabe, ‘Añanako Gezaltza ‘ proiektua martxan jartzea izan zen; Marketin- eta merkaturatze-plana egin ahal izatea; Packaginga diseinatzea, merkatuan jartzea eta gaur egun funtzionatzen eta arrakasta izaten jarraitzea..

Beste proiektu garrantzitsu bat Koreatik heldu zen; kosmetika marka baterako marketin eta packaging plana diseinatzeko deitu ziguten. Sinetsi ere ez genuen egiten!

 

Ahaleginen alde handi bat Interneten egiten duzue. Zuen esperientziaren eta irizpidearen arabera, zer faktorek eragiten dute gehien marka batek Sarean posizionamendu ona izateko?

Oso garrantzitsua da marka-diseinu ona lantzea; logotipoa zure lehen itxura da publikoarekiko, zure arropa da, zure etxea, makillajea… dena esango du zure enpresari buruz.

Webgune on bat, ez duela zertan garestia edo handia izan behar, “Landing page” ondo egituratua, dotorea eta erabiltzeko erraza dean, oso garrantzitsua da gaur egun; web kaotikoak ikusten ditugu, edozein bihurketa zailtzen dutenak.

Eta funtsezkoa da, sare sozialak baino askoz gehiago, SEO plan on bat izatea: webgune bat edukitzeak, posizionamendu-planik ez baduzu, ez du merezi… dirua botatzea da, ez zaituztelako aurkituko

Informazio gehiago: www.lafactoriagrafica.com

Lotutako albisteak

GLO910 13 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Elkarrizketa ‘glo910’-eko Ixone Elosegui eta Miren García-Chazarrari
Irakurri gehiago
José Luis López de Ciordia. Urberri 16 urria, 2024 Ekintzailetza
Zure negozioaren webguneak Interneten arrakasta izateko behar duen guztia eskaintzen dizu UrBerrik
Irakurri gehiago
Jorge García Betanzos, CEO de RUNNEA 11 iraila, 2024 Ekintzailetza
Runneak bere 10. urteurrena ospatuko du eta Awin Power 100ean aitortua izan da
Irakurri gehiago
25 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Vrainhax: “Min iraunkorra duten pazienteak tratatzen ditugu, haien bizi-kalitatea errealitate birtualaren bidez hobetzeko”
Irakurri gehiago
17 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Paturpat: “Produktu naturala egiten dugu, patatarekin errezetak egitean denbora eta kostuak murriztea lortzen duena”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak