Fintech eta Insurtech: “Hack & Disrupt!” ekitaldia egingo da Bilbon
Ekainaren 25etik 27ra, “Hack & Disrupt!” ekitaldia egingo da Bilbon. Fintech eta insurtech arloan zentratutako lehen hackathona da, eta finantza jasangarrien esparrura bideratuta dago bereziki. BME eta BBF Fintechek antolatzen dute.
Hitzordu honen helburua pertsona ekintzaileak eta enpresak konektatzea da, finantzak eta aseguruak berriz irudikatzeko digitalizazioaren bidez. Horretarako, parte-hartzaileek Kutxabank Seguros, Kutxabank, Lagun aro, Laboral Kutxa eta Renta4k proposatutako benetako 5 erronkari aurre egin beharko diete elkarlanean.
Nazioarteko ekitaldia hibridoa izango da. Aurrez aurreko zatia Bilbao Berrikuntza Faktorian izango da; birtuala, berriz, plataforma teknologiko baten bidez. Plataforma horretatik jarraitu ahal izango dira, streaming bidez, irekiera eta itxiera, baita aurkezpenak ere.
Talde irabazleek lau sari eskuratu ahal izango dituzte: Suitzarako bidaia, fintech eta insutech ekosistema eta sektoreko startup liderrak ezagutzeko; BBF Fintech inkubazio-programan parte hartzea; Insurtech berrikuntza irekiaren programan parte hartzea; eta azken elkarrizketarako zuzeneko sarbidea, F10 azeleragailu suitzarraren inkubazio-programan parte hartzeko.
BBF Fintech finantzen eta teknologiaren inguruko negozio berrien inkubagailua da, eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak sustatzen dute, Dominion partner teknologiko gisa hartuta.
Lotutako albisteak

Mikel Jauregi: “Eusko Jaurlaritzari dagokiola Euskadiko enpresei segurtasuna eta ziurtasuna eskaintzea”
Sailburuak "enplegua eta aberastasuna sortzeko Euskadiko enpresek egiten duten lana" balioan jarri du, enpresari eta ekintzaileen figurari prestigioa emateko beharra aldarrikatuz

INNKIA startup jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
LABORAL Kutxaren eta IKERLANen eskutik sortu da startup kooperatibo aitzindaria, MONDRAGONen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

ELIKA Fundazioak “Recircular alimentación” aurkeztu du, elikagai-soberakinak errebalorizatzen lagunduko duen tresna digitala
Elika Fundazioaren eta Recircular startup-aren arteko lankidetzaren emaitza da, zeinak elikagai-soberakinak ekonomikoki balorizatzea duen xede.

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Female Founders Day: Emakumeen talentua eta ekintzailetza sustatzeko ekitaldia Bilbon
Inbertsioan, teknologian eta ekintzailetzan adituak elkartuko dira: hitzaldi nagusiak, eztabaida mahaiak eta pitch lehiaketa.