Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 8 ekaina, 2022 Ekintzailetza Up Euskadi Start up

HAZI: ‘Ostegun ekintzaileak” negozio-ideia berriak bultzatzen dituzte euskal landa-eremuan eta itsasertzean

Proiektuak eta ideiak aberasten eta ekintzaileen arteko komunitatea sortzen laguntzen duten topaketak
HAZI Jueves de Emprendimiento Ekintzailetza

Elikaduraren eta zuraren balio-katean jarduera ekonomikoa sustatzea eta Euskadiko landa-eremuan eta itsasertzean kultura ekintzailea eta esperientzia berritzaileak bulzatzea dira HAZIk bultzatutako ‘Ostegun ekintzaileen’ helburu nagusiak, aurten zortzigarren edizioa beteko duen ekimenak.

Prestakuntza-ibilbide bat prestatu da oraingo honetarako, eta honek zortzi tailer ditu; urtean zehar, hilabete bakoitzeko ostegun batean egiten ari dira eta hiru lurralde historikoetan burutzen ari dira. Horrela, eta iazko edizioko saio presentzialen etenaldiaren ondoren, esperientziak partekatzen dituzten ekintzaileen arteko harremanean oinarritutako hasierako formatua berreskuratzen da; aukerak hautemateko edo proiektuak ideia berritzaileekin heltzeko, eta honekn batera hauek berritzen dira, haien esperientzia sustatzeko.

Erronka parte hartzen duten ideiak eta enpresak aberasten laguntzea da, bai eta komunitate ekintzailea sortzen laguntzea ere, ideia eta enpresa horiek kontrastatu ahal izateko eta ideia eta enpresa horiek heltzen eta bideragarritasuna aztertzen laguntzeko. Landa-ingurunean jarduera ekonomiko bat abian jarri nahi duten pertsonei zuzenduta daude, bai lehen sektorean, bai beste edozein lanbide-eremutan, eta negozioa abian jartzearekin edo mantentzearekin eta hobetzearekin lotutako hainbat gairi buruzko orientazioa behar duen ideia bat buruan dutenei. Hortaz, helburua kultura ekintzailea eta ekimenak dituzten pertsonen arteko lotura sustatzea da, identifikatutako edo eskatutako gaietan kualifikazioa eskaintzea eta ekintzailetzaren ibilbidearen zailtasunak eta erronkak partekatzea.

 

Ekainak 16: berrikuntzari txinpartak atera Santikurutze Kanpezun

2022ko ibilbidea joan den martxoan hasi zen, emakume ekintzaileen topaketa batekin, Zurbanon (Araba). Ekainean beste saio bat egingo da Santikurutze Kanpezun, eta berrikuntzari helduko dio; prozesu, sistema, eta abar bat egiteko, pentsatzeko, gauzatzeko eta maneiatzeko modu berriak jorratuko ditu, edozein proiektu/ideia/negoziorentzat giltzarri izan daitezkeenak. Topaketak berritu daitezkeen alderdiak identifikatzen eta ezagutzen lagunduko du.

Pertsonak eta haien proiektuak dira prestakuntza-ekintza guztiaren oinarria. Formakuntza honek, ekintzailetza-prozesuaren hainbat alderdi lantzen dituzten eduki teoriko eta praktikoak eskaintzen ditu, bai ekintzaileen gaitasunak garatzeko (adimen emozionala, denboraren kudeaketa), bai teknikoagoak: analisi ekonomikoa, marketina, merkaturatzea eta abar. Saio guztietan, pertsona ekintzaile baten testigantza jasotzen da, zeinak bere ekintzailetza-prozesuan jorratutako erronkak aurkeztu eta zenbait aholku partekatuko ditu.

 

2022an programatutako beste Topaketa batzuk

UZTAILAK 14
Zure merkatua identifikatu eta aukerak eskuratu

IRAILAK 22
Zure adimen emozionala garatu

URRIAK 27
Aliantza gakoak ezagutu

AZAROAK 24
Zure erronkei erantzunak bilatu

HAZI Jueves de Emprendimiento Ekintzailetza

BIDEO: Ostegun ekintzailea Estrategia komertziala: Joshua Rios, Gautegiz Arteagako tomate eta piper ekoizlea bisita.

 

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 20 abendua, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
19 abendua, 2024 Ekintzailetza
BIC Bizkaiak 10. urteurrena ospatzen du 65 enpresa garatu, 500 lanpostu sortu eta 175 milioi euroko fakturazioarekin
Irakurri gehiago
POLYKEY 17 abendua, 2024 Ekintzailetza
Polykey-k soluzio polimerikoak eskaintzen ditu etorkizun jasangarriago baterako
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 13 abendua, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
11 abendua, 2024 Ekintzailetza
Aglaya Virtualek mundu birtualak demokratizatzen ditu mota guztietako konpainia eta enpresentzat
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak