Héctor Eraso, ‘EnoAventura’: Sekulako esperientzia ezberdin eta mugagabeak Arabako Errioxan
EnoAventura Héctor Erasok sortu duen turismoa suspertzeko enpresa-ekimen berria da. Euskadi eta Ebro Garaiko natura eta gastronomiari loturiko baliabide turistiko guztien itzala handitzea du helburu: “natura eta gastronomia, neure bi pasioak, biltzen dituen turismo aktiboko enpresa da; gainera, Ardoa eta Oliba olioari lotuta dago…”
Héctor, pasioak elkartu eta enpresa bihurtzea aukera zoragarria da. Zer eskaintzen du EnoAventurak?
Sustrai eta pasioen arteko ezkontza bat, zeinarekin Arabako Errioxa modu bizi eta gertuagokoan geure balore kultural eta naturala ezagutzera gonbidatzen zaituztegun.
Bisitariari aisia, kirola eta abenturazko esperientzia turistikoak eskaintzen dizkiogu, haren bisita aktibo eta aldakorragoa izan dadin. Haren aisiarako denbora landa giroari, kulturari edota paisaiari lotutako esperientzietan emateko aukera eskaintzen diogu natura interpretatzeko, bertoko ohiturak ezagutzeko eta hemengo gastronomia oparoa dasta dezan.
EnoAventuraren funtsa, bisitariak esperientzia paregabe, ezberdin eta mugagabea izatea erraztea da. Finean, aisia, kirola eta kulturaren kontzeptu berri bat, bidaiaria bertokoekin, paisaiarekin eta gastronomiarekin lotuz.
- Ondare (natural, gastronomiko eta kultural) ezin hobea ezagutzeko apustua, Arabako Errioxako proiektu bakanaren barnean.
- Eskaintza anitz eta kalitatekoa, esperientzia handia duen giza-talde profesionalarekin,, zeinean errotzen diren gure arrakasta eta esperientzia.
Zuen natura eta ardo-gastronomiako turismoko “partehartzeko aktibitateek” lurraldearen ondarea interpretatzen laguntzen dute.
Inguru honetako ezaugarririk bereziena gastronomia da, zibilizazio askoren joan-etorriak eta denborak jaregindako ondare historiko-kultural garrantzitsuarekin batera.
“Proyecto ARROXA”-ren bidez, bisitaria baliabideetako batera hurbildu nahi dugu: esperientzia eta zerbitzuen lerroaz osatzen da, zeinarekin gure eskualdeko nekazari eta ekoizle guztien lanari omen egin nahi diogun, bisitariak esperientzia paregabe eta originala bizi dezan. Haiek landutako produktuen kolore, zapore eta usain hauen atzean dauden lana, esfortzua eta kemena transmititu nahi ditugu.
Baina ekosistema eta mahastiak babesten dituzten inguruko mendiei erreparatuz gero, biziz betetako atzealde bat dugula ohartzen gara. “Proyecto SportNatura”-ren bidez, EnoAventuran nabarmendu nahi dugun beste baliabide bat ingurugiroa da. Turismo aktiboaren aldeko apustua da, eskualdeko ekologia, kirola eta aisiaren balioa erakusteko aktibitateak eta zerbitzuak biltzen dituena, bisitariak naturarekiko kontaktuan esperientzia itzela izan dezan.
Era berean, aitzindariak zarete eskualdeko historia eta kultura ezagutzen laguntzen duten ekimen zenbait sortzen.
Arabako Errioxa ezaugarritzen duen mahatsondoen itsasoan, eta ardoaren tradizio hain errotua izanik, ez da zaila dieta mediterranearrean garrantzitsuak diren produktuak landetan aurkitzea, hala nola Olibondoa eta bertatik datorren urre likidoa: Olioa.
Atzean geratu izan den landaketa tradizional honen omenez, “Proyecto ARROXA”-ren bitartez olioari loturiko ondare kalkulaezina erakutsi nahi diogu bisitariari, Arabako Errioxan ekoitzitako usain eta zaporeen bidez. “Experiencias Flor de Arróniz”-en bidez, hazkundean dagoen eremu mugatu bateko bertoko aldaera den Arróniz olioaren ezaugarriak eta onurak erakusten dira.
Lan honek “Experiencias Top Euskadi” saria jaso zuen ekimen berritzailea izateagatik, esperientzia turistiko bakan eta kalitatekoa eskaintzen baitu, bisitaria kultura, natura eta gastronomiaren protagonista sentiaraziz, “basque style” eredura.
Eta orain ezin hobeto doa!
Hala da, hasieratik geure zerbitzuen aldeko apustua egin dugu, betiko bizikleten eta elektrikoen alokairuan aitzindari izanik. FITUR 2018an aurkeztu genuen bezala, “Rioja Alavesa Bike” proiektua ezartzen ari gara. Eskualdeaz gozatu nahi duten bisitariei harrera eta zerbitzurik onena emateko desiotik sortu zen.
Ekimenaren sorburua entitate publiko eta pribatuen kooperazioa da. Turismo-eredu honekin konprometiturik, beren indarrak batzen dituzte, bisitarien esku honakoak jarriz:
– Rioja Alavesa Bike Station:
Elkarte hauek zenbait udalerritan aurki daitezke; eskualdeko azpiegiturak hobetzeko helburua dute, zikloturisten onurarako.
– Rioja Alavesa Bike Agent:
Bike Station-ak, hauek zainduko dituen agente baten ardurapean egongo dira, beharrezko zerbitzuak emateko. Ardoa eta Mahastien Paisaia Kultural ikusgarriaz bizikleta erabat ekipatuaren gainean gozatzeko aukera ezin hobea da.
Jakina, bizikletak ingurua sentitu eta gozatzeko garraio bikainak dira. Eta dirudienez, erronka berri bat martxan jarri duzue: “Eco-WineTour”
Bai, aurtengo denboraldian Eco-WineTour aurkeztu behar dugu, 4×4 garraio elektriko %100ean iraungarrian egiteko paseoa, garraio elektriko, dibertigarri, garbi eta isila baliatuz.
3 tour diseinatu ditugu Arabako Errioxako herrien kultura-aberastasun guztia ezagutarazteko asmoz. Hauen bidez, bisitariak mahastien itsasoa zeharkatu, Pic-nic on batez gozatu, Hiribilduak eta Bodegak bisitatu, hauen Historia eta Interes Kulturaleko elementuak ezagutu, Ardoak dastatu eta beste hainbat gauza egin ahal izango du.
Inguruan badira beste ekimen apropos batzuk eskualdeko altxorrak ezagutzeko…
Arabako Errioxako turismoa ezin hobeto ari da lantzen. Ez bakarrik kalitate mailan, ez bada iraunkortasunean eta naturaren, ohituren eta ondare historiko eta kulturalaren babesean, ere.
Honi esker, Multzo Monumental kategoria duen Ongizate Kulturala izateaz gain, UNESCOko Mundu Ondare izateko hautagaia den paisaiaz goza dezakegu. Arabako Errioxa “Biosphere” ziurtagiria duen lehenengo eskualde ekoturistikoa da, helburu turistiko arduratsu eta iraungarri legez bereizten duena. UNESCOren oniritzia duen ziurtagiria da, eskualdeari bere “benetakotasuna, kalitatea eta ingurumenarekiko errespetua” onartzen dizkiona.
Eta kolaborazio hori, beste enpresa eta profesional batzuengana luzatzen duzue, balizko bategiteak gerta daitezkeelakoan.
Proiektuaren hastapenetatik, maila publikoan, eskualdean diharduten Udaletxe eta erakunde publikoekin oso aktiboki jardun dugu, proiektu berriak garatzen eta udal zein erakunde mailako zerbitzuak egiten.
Baina batez ere, eta guztion artean Arabako Errioxaren alde egiten dugulako, bodega, dolare, ostatu, ostalari, komertzio eta inguruko beste enpresa askorekin kolaboratzen dugu. Enpresa eta nekazari zenbaitekin harremana dugu, haien instalazioak eta lursailak baliatzen ditugu, haien bezeroei harrera egiten diegu, haien produktuak kontsumitzen ditugu…
Eta bidaiariengana ondo iristeko, tour-operadore eta Bidaia Agentzien banaketa turistikoan oso barneratuta gaude. Haiei esker egunean-egunean haziz goaz eta exigentzia handiko turistengana iristen ari gara, gure espezialitate direnak.
Errioxara bisitak urterik urte hazi dira azkenaldian. Posible al da iraunkortasuna kolokan egotea turisten kopurua gehiegi haziz gero?
Hazkunde on bat ez da mehatxu bezala ikusi behar, betiere kontrola galtzen ez bada. Nire ustez, turismo mailan gauzak oso ondo ari gara egiten, geure kontserbazioarekiko eta iraunkortasunarekiko ikuspuntuagatik eta kalitatezko berrikuntzaren aldeko apustuagatik.
Denok egiten dugu esfortsu handia; kalitate, berrikuntza eta iraunkortasun programak bermatzen dituzten erakundeetatik, programa hauek eskatzen dituzten praktika onetara egokitzen ari garen enpresa eta langileetara. Programok, Arabako Errioxa helburu ezin hobe bihurtzen ari dira, kalitate handiko zerbitzuak eskatu eta baloratzen dituzten exigentzia handiko turistei harrera on-ona egiten dieten profesionalekin.
+info: www.enoaventura.com
Lotutako albisteak

Surphasek merkatuan parekorik ez duen teknologia garatzen du eta gatzgabetzeko planten eraginkortasuna handitzea lortzen du
Donostiako ETEak, Europako Batzordearen 2,5 milioiko dirulaguntza lortuta, iragazkien egoera aurreikusten du denbora errealean; hala, geldialdi teknikoen % 60 murrizten du

Kimaiwi: “Gure proposamen teknologikoa balioztatzean eta nazioarteko turismo-industriaren aurrean proiektatzean zentratu gara”
Startup arabarrak online irtenbideak garatzen ditu turismo-sektorearentzat, eta hazkunde eta babes handia izan du bere bederatzi hilabeteko bizitzan.

NAW: “Gure abantaila lehiakorra 10 urte bitarteko kirol-oinetako minimalista eskaintzea da”
Silvia Echeverríak, NAWren sortzaileak, oinetako minimalistak postura-osasunean eta garapen biomekanikoan haurtzarotik helduarora arte nola eragin dezakeen azaltzen du.

Isabel Urbano: “Novia Salcedo Fundazioarekin praktiketan dauden gazteen %60k kontratu bat lortzen dute”
Novia Salcedo Fundazioak 45 urte inguru eman ditu ikasketa-ingurunetik lan-mundurako trantsizioa errazten, prestakuntza praktiko ez-laboraleko programen bidez.

AIDTEC Solutions :“Ekintzaileak zaindu egin behar ditugu”
Nekazaritza jasangarriagoa lortzeko soluzioetan espezializatutako startuparen sortzaileetako bat da Izaskun Oribe