Hernaniko Lizeaga auzoaren hiri-berroneratzerako proiektu bat saritu dute
RB3 estudioak zuzendu du, UPV/EHUtik BIC Gipuzkoaren laguntzaz sortutako start-up bat
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak (AVNAUk) “Hiria, Hirigintza eta Ekologia” XIV. Saria esleitu dio Hernaniko Lizeaga auzoa berroneratzeko aurkeztutako proiektuari, auzoen parte-hartzeaz egindako prozesu baten bitartez. Aplikatutako metodologia eta askotariko eragileen arteko elkarrizketa izan dira sari hau esleitzeko orduan bereziki balioetsitako alderdiak. Prozesua 2016an bultzatu zuen Gibelalde Auzo Elkarteak, eta Udalaren laguntza izan du.
Lizeaga 50eko urteetan eraikitako auzoa da, Hernaniko kasko historikoaren aldamenean. Auzategi horretan etorkinen giza talde bat finkatu zen, eta gehienean auzoan bizitzen jarraitzen dute. 800 bat bizilagun dira, eta beren ingurunea osoki berroneratu nahi dute.
Horretarako, RB3 Innovación Urbana Integradak gogoeta- eta elkarrizketa-prozesu bati ekitea proposatu zuen, auzotarren, auzoari lotutako beste eragileen eta Udaleko ordezkarien parte-hartzeaz. Hortik atera ziren auzoa osoki berroneratzeko ildo nagusiak, eta haren gune publiko bat hobetzeko lehendabiziko ekintza: Auzo plaza. Izan ere, askotariko jardunbideak egiten ari dira auzo-elkartearen (Auzolan) eta Udalaren lankidetzaz.
Proiektu horri Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak (AVNAUk) sustatutako“Hiriak, Hirigintza eta Ekologia”Saria aitortu zaio. Epaimahaiaren iritziz, proposamen horren balioa ondorengoa da: “aplikatutako metodologia eta helburuak lortzeko jende parte-hartzailearen arteko elkarrizketa”. Halaber, nabarmendu duenez, “proiektuak gaurkotasun handiena duten erronkei heldu die, non hiria eraldatzeko prozesuetan herritarrek protagonismoa hartzen duten, eta hirigintza-kudeaketa estrategietarako jardunbide berriak erakusten dituzte”.
Prozesua RB3 Innovación Urbana Integradak garatutako metodologia berezi baten bidez egin da, hirigintza, eraikuntza, ingurumena eta gizarte- zein ekonomia-ingurunea kontuan hartzen dituena. Metodologia hori hiriei, haien problematikei eta horiek hobetzeko bideei buruz aplikatutako I+G lan baten emaitza da.
Claudia Pennese RB3ko zuzendariaren iritziz, “sari honek gure ahalegina aitortu du, hiri-garapeneko eredu berritzaile bat sustatu eta ezarri baitugu, inklusiboa eta pertsonak egunero bizi garen ingurunea errespetatzen duena”.
RB3 Innovación Urbana Integrada unibertsitateko start-bat da, UPV/EHUko Arkitektura Sailetik sortua, Entreprenari programan kokatua eta UPV/EHUk zein BIC Gipuzkoak bultzatua. Enpresa, 2014an eratua, Txekintek-Ekintzaile programaren babesa jaso zuen. Hiria osoki berroneratzeko eta gizarte-elkarrizketako prozesuak ditu langai, hiria berreskuratzeko, hiri-hazkundea mugatzeko, hiri-garapen eta ingurumenaren arteko oreka eraikitzeko, berdintasuna eta gizarte-kohesioa areagotzeko, eta memoria, identitatea eta partaidetza-sentimendua sendotzeko.
+info: www.rb3innovacion.com
Lotutako albisteak

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza