Herritarrek energia-kontsumoa optimizatu ahal izateko aplikazio bat, Think Big ‘ 23 enpresa-ideiarik onena
Euskal Herriko Unibertsitateko Industria Ingeniaritzako Masterreko ikasle Julen Ferro buru duen ePower Ferrotek startuparen aplikazio batek eraman du “Think Big 2023” lehiaketa. Gailu horri esker, kontsumitzaileek, bai etxean, bai enpresan, energia-kontsumoa optimizatu ahal izango dute. “Aplikazio sinple eta erabilerraz baten bidez, erabiltzaileek energia kontsumoa kudeatu ahal izango dute ingeniaritza elektrikoari buruzko ezagutzarik izan gabe“, argitu du Julen Ferrok, 3.000 €-ko lehen saria jaso duenak.
Think Big UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko ikasleen artean espiritu ekintzailea sustatzea helburu duen enpresa-ideien lehiaketa da. Horrela, ikasleak animatzen dira beren ezagutza eta esperientzia profesionalak aplika ditzaten, komertzialki bideragarriak diren zerbitzu eta produktuak garatzeko asmoarekin.
Bigarren saria, 2.000 eurokoa, Mikel Fernández Lafuente, Asier Gamarra Morales eta Iciar Yepes Goitiaren Beta Mentor proiekturako izan da. Eskalada-ibilbideak sortu eta gauzatzeko laguntza-sistema bat, eskalatzaileak aurrez zehaztutako ibilbide baten bidez gidatzeko aukera ematen duena. Bi motorrek orientatutako laser puntadun batek jarraitu beharreko bidea marrazten du, programak gauzatutako kalkulu bektorial bati esker.
Halaber, hirugarren bi sariak, 1.000 eurokoak bakoitza, Alethia eta El mono en las calles proiektuetarako dira. John Gómez Lópezena. Yeimy Sánchez Rodríguez eta Luis Eduardo López Vasquezen Alethiak baso-enpresen ingurumen-kudeaketa digitalizatzeko software bat aurkeztu dute, Blockchain teknologia eta Big Data uztartzen dituena. Bestalde, Uxue Castrilloren ‘El mono en las calles’ proiektuak esku-hartze artistikoak sortzen ditu espazio publiko edo pribatuetan, “diseinatzen diren lekuaren historia kontatzen dutenak, artea kaleetara hurbiltzeko helburuarekin, eragin sozial, ekonomiko eta turistikoa sortuz”.
Halaber, 500 euroko hiru akzesit banatu dira ‘Cobbler Biofuel’, ‘Cepillo de dientes’ y ‘BioOrganiTech’ proiektuetarako. Lehiaketa ZITEKek antolatu du eta epaimahaia UPV/EHUko, BEAZeko (Bizkaian ekonomia sustatzeko eta berrikuntza sustatzeko sozietate publikoa) eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariek osatu dute. Proiektuak baloratzeko orduan, honako hauek hartu dira kontuan: ideiaren berrikuntza eta originaltasuna eta garapena, bideragarritasun teknikoa eta ekonomiko-finantzarioa, irtenbidea eta lehiarako abantaila, proiektuaren eskalagarritasun-maila, gizartean eta ingurumenean duen eragina eta GJHekiko lotura, eta ekintzailearen konpromisoa.
Lotutako albisteak

Krauserrek mekanizazioaren industriarako ebaketa-tresna pertsonalizatuak eskaintzen ditu
Konpainiak ebaketa baldintza egokietan eta modu berme batean egiteko teknologia garatu du.

Momentum Gamesek joko arrakastatsuak sortzen laguntzen die markei
Gipuzkoako startupa proiektu bakoitzaren garapenaz eta administrazioaz arduratzen da, baita jokoen-analitikari buruz ere

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Euskadi herrialde teknologiko eta berritzaile gisa agertu da Mobile World Congress 2025ean
"Innovation Land" lelopean, 16 startup Up!Euskadi berrikuntza-plataforma ordezkari izango dira Euskadiko standean, Spri Taldearen eta Foru Aldundien laguntzarekin

Karelak berrikuntzaren aldeko apustua egiten du ontzigintza eta industria sektoreetan
Konpainiak ingeniaritza elektrikoko aholkularitza zerbitzu integrala eskaintzen du Euskadiko eta nazioarteko enpresentzat