Hiru arabar proiektu teknologiko irabazle #CERN2B Challengen
BIC Araba, sozietate publiko bat da eta Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldearen bidez, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak hartzen dute parte bertan. Erakunde hauk Ineustar-ekin lankidetzan, hiru enpresa-proiektu hautatu ditu Ineustar–Pioneers Basque Country programaren parte izateko.
Ekimenak CERN –munduko erreferentzietako bat ikerketa zientifikoaren arloan– teknologietan oinarritutako enpresa-iniziatiba berrien garapena bultzatzea du xede.
#CERN2B Challengea irabazi duten hiru proiektuek 40.000 euroko laguntza ekonomikoa eta BIC Arabaren enpresa-aholkularitza jasoko dute. Ineustar-en laguntza teknologikoa ere izango dute, hots, Zientziaren Industriaren Espainiako Elkartearena, eta baita Genevan egoitza duen azpiegitura zientifikoarena ere.
CERN erakundea munduko erreferentzietako bat da ikerketa zientifikoan eta teknologia zerrenda luze bat garatzen du, negozio moduan ustiatuak izateko direnak. Hautatutako hiru proiektuek, hain zuzen, garapen horietako bat hautatu dute egokitzen joan ahal izateko, haren hobekuntzari eta benetako transferentzia teknologikoari begira.
Hautatutako proposamenak
CERN, Ineustar, UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea eta BIC Arabako ordezkariek eratutako epaimahaiak hiru negozio-plan aukeratu zituen #CERN2B Challengeren deialdira aurkeztutako hamar proposamen artetik.
Inalia: Alex Anda eta Jaime Fernández bi ingeniari arabarren proiektu bat da eta ingeniaritzako arazoen konponbiderako produktuak garatzea du xede. Enpresa gaztea da, hiru hilabete besterik ez ditu sortu zenetik, eta BIC Arabaren instalaziotan du bere egoitza. Industria-sistemen iraunkortasuna du jomugan. Sarbide saileko eta mantentze-kostu handiko lotura torlojutuak dituzten enpresetara zuzentzen ditu bere produktuak. Eskaintzen dituen konponbideen zati garrantzitsu bat online plataforman oinarritzen da, CERNek garatu eta probatutako teknologiarekin.
Dryfing da kirola egin ondoren neoprenoak azkar lehortzeko, garbitzeko eta desinfektatzeko sistema ekologiko bat. Naia Espinosak sortua da, EAZen graduatu berri eta surfzale denak, zeinak Explorer Araba programa irabazi zuen duela bi urte, hain zuzen. Ingeniaritza talde batekin egiten du lan Juanjo Torres ekintzailearekin batera, ehunak desinfektatzeko CERNen teknologia disruptiboak aprobetxatuko dituen sistemaren lehen prototipoa sortzeko.
Arranobox euskal ingeniari-talde baten asmakizuna izan da, Laurentzi Martínez, Borja Tornero eta Jaime Lópezek osatzen dutena barneko dokumentazioaren bilaketa optimizatzeko helburuarekin.
Lotutako albisteak

Krauserrek mekanizazioaren industriarako ebaketa-tresna pertsonalizatuak eskaintzen ditu
Konpainiak ebaketa baldintza egokietan eta modu berme batean egiteko teknologia garatu du.

Momentum Gamesek joko arrakastatsuak sortzen laguntzen die markei
Gipuzkoako startupa proiektu bakoitzaren garapenaz eta administrazioaz arduratzen da, baita jokoen-analitikari buruz ere

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Euskadi herrialde teknologiko eta berritzaile gisa agertu da Mobile World Congress 2025ean
"Innovation Land" lelopean, 16 startup Up!Euskadi berrikuntza-plataforma ordezkari izango dira Euskadiko standean, Spri Taldearen eta Foru Aldundien laguntzarekin

Karelak berrikuntzaren aldeko apustua egiten du ontzigintza eta industria sektoreetan
Konpainiak ingeniaritza elektrikoko aholkularitza zerbitzu integrala eskaintzen du Euskadiko eta nazioarteko enpresentzat