Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 8 Marzo, 2023 Ekintzailetza Invest in Basque Country Up Euskadi Start up

HUPI: “Adimen artifiziala ez dugu helburu gisa ikusten, gizartea eraldatzeko bide gisa baizik”

Frantziako enpresak Bidarten du jatorrizko egoitza, eta bulego bat Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan. Adimen artifizialean aditua da, eta Basque Artificial Intelligence Center (BAIC) bultzatzen duen partzuergoko kidea. Irati Rodríguez HUPI Ibericako negozio-garatzaileak adierazi duenez, garatzen duten teknologiak “balioa sortzeko aukera” ematen du, eta, horretarako, “Euskadiko ekosistema industrialak abantaila handiak eskaintzen ditu”.
Irati Rodríguez HUPI Ibericako negozio-garatzailea

HUPI adimen artifizialean espezializatutako enpresa frantsesa da. Jatorrizko egoitza Bidarten du,. Irati Rodriguezek, HUPI Ibericaren negozio-garatzaileak, enpresak Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan bere bigarren bulegoa ireki zuela kontatzen du eta, ordutik, bere ingurune industrialarekin eta berau osatzen duten enpresa eta erakundeekin konprometitu dela. “Teknologia hori demokratizatzeko ideia” defendatzen du, “korporazio handiek ez ezik, beste batzuek ere eskuratu ahal izan dezaten”. Gainera, “Euskadi estrategia digitalean punta-puntako eskualdea” dela dio, eta “enpresa txiki eta ertainek badakite jada ez dela aukera dezaketen zerbait, baizik eta dagoeneko hemen dagoen zerbait”.  

Zein izan da HUPIren bilakaera jaio zenetik Euskadin ezarri zen arte? 

HUPI duela hamar urte jaio zen, 2013an, Bidarten. Oraintxe bertan, 12 langile ditugu, baila erreklutatzen jarraitzen dugu eta urtea 14rekin amaitzea espero dugu. Fakturazioari dagokionez, iaz milioi 1 euro ingururekin itxi genuen, urteko % 30eko hazkundearekin. Gainera, denbora honetan 85 proiektu inguru garatu ditugu 65 bezero baino gehiagorekin.  

Egoitza Miramonen (Gipuzkoa) duen HUPI Ibérica 2018an jaio zen, BIND 4.0 programaren lehen edizioan finalista gisa parte hartu ondoren. Mondragon Korporazioko Maier enpresarekin proiektu arrakastatsua garatzen hasi ginen. Emaitzekin pozik, SPRI Taldetik deitu ziguten eta Euskadin bulegoa irekitzeko aukera planteatu ziguten. Harrezkero, 15 bat proiektu garatu ditugu ia 10 bezerorekin. Eta, une honetan, enpresak Donostian duen fakturazioa HUPIren fakturazio osoaren % 15-20 da. 

Orain, Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan, zertan dihardu euskal bulegoak?  

Bi bulegoek helburu berak dituzte, baina Bidarten bulegoak batez ere I+G+Bn jarri du arreta. Donostiako bulegoan ezagutza sortu nahi dugu, produktuaren, estrategiaren eta negozioaren garapenera bideratuta. Duela urte pare batetik, pandemiaren ondoren, sistema ziberfisikoak deritzoguna garatzen hasi ginen. IoT gailuak dira, eta haien balio bereizgarria da berez softwareak eta adimen artifizialeko algoritmoak dituztela. Pixkanaka, Donostian garatzen ari garena zati hori da: nola joan Bidarten egiten ditugun operadoreentzako edo bezero industrialentzako software-soluzioetatik produktu-arlora.  

Sistema ziberfisiko horiek sentsore desberdinak dituzte eta mugikortasunerako balio dezakete, sare elektrikoetan lan egiten duten langileentzat… Dagoeneko ez da online edo plataforma digital batean prozesatu behar dugun software bat, baizik eta ‘matematika’ hori guztia egin dezakete. Hemengo enpresekin proiektuak garatzen ari gara, hala nola DBusekin. Berarekin dagoeneko lau proiektu desberdin ditugu. Guztira. 

Euskadi, beraz, negozio-puntu estrategikotzat jotzen duzue HUPIrentzat?  

Guretzat, bai, industria-indar handia ikusten dugu Euskadin. Ehun ekonomikoak horretarako bidea ematen digu, eta gure bezero gehienak industrialak dira, hala nola Gestamp, Lantek, Mondragon Korporazioa, Luma… Guretzat estrategikoa izan zen Miramongo bulegoa ireki ahal izatea esperientzia partekatu hori sortzeko.  

Zer ekarri du irekiera horrek?  

Gipuzkoan beste bulego bat izatea oso garrantzitsua izan zen. Euskadin jarduera handia dugu, eta oso inplikatuta gaude Eusko Jaurlaritza bezalako erakundeekin. 2021ean Basque Artificial Intelligence Center (BAIC) sortu zen, eta gu administratzaileetako bat gara eta zuzendaritza-kontseiluan gaude. Guretzat oso garrantzitsua izan zen, eta ilusio handiz hartu genuen, Arantxa Tapia sailburuak berak baloratu eta eskaini zigulako partzuergo horretako kide izatea.  

Gainera, enpresa eta garatzen ari garen jarduera ekonomikoa ez ditugu helburu gisa ikusten, gizartea eraldatzeko bide gisa baizik. Guk esaten dugunez, “bai, adimen artifiziala erabiltzen ari gara”, azkenean teknologoak garelako eta gure esperientzia horretara mugatzen delako, baina, azkenean, balio hori sortzea ahalbidetzen digun bitarteko bat da. Donostiako bulegoa inguratzen duen ekosistema osoak abantaila handiak eskaintzen ditu horretarako. Gainera, kooperatiba bat ez garen arren, negozioa ulertzeko moduak eredu horren antz handiagoa du, eta Gipuzkoa nahiko inspiratzen gaituen filosofia oso errotua duen lurraldea da.  

Oro har, zure ustez, zer balio erantsi du Euskadik hemen ezartzea erabakitzen duten konpainientzat? 

Azkenean, ikusten dugu Euskadik oso ehun ekonomiko garrantzitsua duela, batez ere industria-sektorean. Punta-puntako enpresa handiak ditugu, hala nola Euskaltel, Iberdrola, Mondragon… baina enpresa txiki asko ere badaude, ETEak, gauza zehatz batean adituak direnak eta euren potentziala zein den dakitenak. Guk teknologia hori balioetsi edo demokratizatu nahi dugu beti, korporazio handiek, botere ekonomiko handiagoa dutenek, teknologia hori eskuratzeko aukera izateaz gain, beste txikiago batzuek ere eskura izan dezaten, mundu hau nolakoa izan daitekeen edo lehen zutabeak eraikitzen ari diren irudikatzeko prozesuan daudenek.  

Ikusten dugu Euskadi puntako eskualdea dela estrategia digital horretan guztian, eta ikusten dugu oso aurreratuta gaudela Espainiarekin, Frantziarekin edo Europarekin alderatuta. Eta enpresek ulertzen dute horrek eskaintzen duen beharra eta balioa, badakite jada ez dela aukera dezaketen zerbait, baizik eta dagoeneko hemen dagoen zerbait dela eta modu batera edo bestera inplementatu egin behar dutela.  

 

SPRI Taldeak Euskadin finkatzea pentsatzen ari diren enpresei laguntzen die, finantzaketa-gida eta finantzaketa-tresnen bidez. 

Lotutako albisteak

GLO910 13 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Elkarrizketa ‘glo910’-eko Ixone Elosegui eta Miren García-Chazarrari
Irakurri gehiago
José Luis López de Ciordia. Urberri 16 urria, 2024 Ekintzailetza
Zure negozioaren webguneak Interneten arrakasta izateko behar duen guztia eskaintzen dizu UrBerrik
Irakurri gehiago
Jorge García Betanzos, CEO de RUNNEA 11 iraila, 2024 Ekintzailetza
Runneak bere 10. urteurrena ospatuko du eta Awin Power 100ean aitortua izan da
Irakurri gehiago
25 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Vrainhax: “Min iraunkorra duten pazienteak tratatzen ditugu, haien bizi-kalitatea errealitate birtualaren bidez hobetzeko”
Irakurri gehiago
17 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Paturpat: “Produktu naturala egiten dugu, patatarekin errezetak egitean denbora eta kostuak murriztea lortzen duena”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak