2017an, Icazak Coworking dinamikoa jarri zuen martxan, ‘Elkarlaneko kapitalaren’ truke oso eroso lan egin ahal izateko. “Beren jarduera elkarlanean garatzen duten erakunde edo pertsonei daukaguna eskaintzen diegu: espazioa, aretoak, zerbitzuak…” azaldu du Izaskunek, Icazako arduradunetako batek. Elkarlanean, diseinuan eta garapenean, eta bulegoetarako eta industrietarako altzarien, material teknikoen eta bestelako ekipamenduen aholkularitzan eta instalazioan espezializatutako enpresa honen egunez eguneko gizarte-proiekturik agerikoena eta konprometituena izanik Coworking-a…
Icazak instalazio ederrak ditu Bilboko Mazarredo zumarkalean, Guggenheim museoaren eta Salbeko zubiaren ondoan.
Garai “ez hain teknologikoetan”, metro koadroak ezinbestekoak ziren sektoreko nazioarteko marka nagusiek diseinatutako eta fabrikatutako katalogoetako produktu guztiak fisikoki erakusteko; gaur egun berriz, euskarri digital praktikoagoetan eta jasangarriagoetan biltzen dute beren eskaintza.
Orain, espazio horiek guztiek bizitza baliagarriagoa hartzen dute Icaza-estilo bikain, praktiko eta bereizgarriari esker; espacio hauek guztia, enpresek, erakundeek eta profesionalek kontratatzen dituzte ekitaldiak, aurkezpenak, bilerak, prestakuntza-ikastaroak egiteko.
Gizartearekiko konpromisoa beren DNAn txertaturik izanik, espazioak, denbora, energia eta baliabide materialak zati banaezinak direnez, irabazi-asmorik gabe eskaintzen zaizkie lankidetza- eta Interes komuneko erronkak eta jarduerak planteatzen dituzten kolektibo eta pertsonei.
Hala, azken hiru urteetan, Icaza lankidetzan aritu da:Coworkers-i laguntzen:
Ekonomiari dagokionez, urteko batez besteko ekarpenak 8.000 eurotik gorakoak dira, eta garrantzitsuena: proiektuen eta pertsonen artean modu naturalean sinergiak sortzen dira, eta eragin biderkatzaile oso interesgarriak eta onuragarriak sortzen dira.
“Guretzat ekarpen sozial garrantzitsua da, eta pozez gainezka gaude, elkarlaneko kapital soziala aktibatzeko balio izan baitu. Icazan daukaguna partekatzen dugu eta esker oneko pertsona eta erakundeengandik gauza bera edo gehiago jasotzen dugu”
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?